Historia
2022/07/20 - 21:51
Hondarribiak ongietorria eman dio Elkano Itsas Herriari
Munduari egindako lehen itzuliaren 500. urteurreneko ekitaldien barnean, itsasertzetik igarotzen den Elkano Itsas Herria zeharkaldi kulturalaren jarraipena egiten ari da; Euskal Herri osoak partekatzen duen itsas-historiaren bitartez, itsasoarekiko harremana berreskuratzea du helburu.
2022/07/08 - 21:34
Giza masailezur bat aurkitu dute Atapuercan, "lehen europarraren aurpegiaren” parte izan daitekeena
Adituek zehaztu dutenez, gizaki baten aurpegi partziala da, 1,4 milioi urte inguruko antzinatasuna izan dezakeena.
2022/07/03 - 20:30
Nafarroako errege-erreginak omendu dituzte Leireko monasterioan
Maria Chivite Foru Erkidegoko presidentea izan du buru igande honetan ospatutako ekitaldiak, foru erakundeetako beste hainbat ordezkarirekin batera.
2022/07/01 - 12:58
25 urte bete dira Jose Antonio Ortega Lara askatu zutenetik; ETAren bahiketa luzeena izan zen
Garai hartan, Ortega Lara espetxe-funtzionarioa zen. 1996ko urtarrilaren 17an bahitu zuten, eta 1997ko uztailaren 1ean askatu. 532 egun eman zituen Arrasateko industria-pabiloi bateko zulo batean.
2022/06/29 - 14:33
Altzoko Erraldoiaren hezurrak Altzoko hilerrian hobiratu dituzte
2020an aurkitutako gorpuzkiak familiak hilerrian gordeta duen gunean lurperatu zituzten ekitaldi intimo batean joan den igandean, ekainak 26.
2022/06/29 - 12:17
Altzoko Handiaren hezurrak jaioterrira itzuli dira
Aranzadi zientzia elkarteak 2020ko abuztuan aurkitu zituen Altzo Erraldoiaren hezurrak Altzo Azpiko hilerrian. Bi urte geroago, bere hezurrak jaioterrira itzuli dira.
2022/06/09 - 22:33
Burdin Aroko 4.000 urtetako hileta-errituen hondarrak agertu dituzte Oizen egindako indusketek
2021etik, Berriz eta Mallabiako udalek sustatu dituzte ikerketak, Agiri arkeologia elkartearekin lankidetzan. Aurkikuntza ezagutzera emateko, bisita gidatua egingo dute ekainaren 19an.
2022/06/07 - 10:41
Bi ontzi aurkitu dituzte Kolonbian San Jose galeoitik gertu
Ivan Duque presidenteak adierazi duenez, ontzietako bat aro kolonialekoa da eta bestea errepublikaren garaikoa. San Jose galeoia XVIII. mendean hondoratu zuten Ingalaterrako kortsarioek Cartagena de Indiasen aurrean, eta 2015ean aurkitu zuten.
2022/06/05 - 19:27
Euskal Herriak "burujabetza berreskuratu" behar duela aldarrikatu du Amaiurraldiak
Amaiurko batailaren 500. urtemuga aprobetxatuta, "errepublika aske eta burujabea" lortzeko prozesuari hasiera eman dio ekimen honkin "Nafarroa Berriz Altxa" mugimenduak.
2022/06/04 - 16:37
XIX. mendeko Bilboko Olabarri Jauregia enkantean jarriko dute, 10 milioi euroan
Industria alorrean dirutza egin zuen Olabarri familia Errondako kaleko bizilekutik Campo Volantineko jauregi dotorera joan zen bizitzera 1897an.
2022/06/01 - 19:25
Jon Buesa Arabako EAJren bozeramaile ohiak 46 urte desagertuta egon den Bako jainkoaren bustoa entregatu du
Eskultura erromatarra Arkaiako aztarnategian topatu zuten eta Aldundiak, Ertzaintzarekin harremanetan egon ostean, Fiskaltzara jo zuen. Orain, BIBAT Arkeologia Museoan beharrezko frogak egiten ari dira pieza benetakoa ote den baieztatzeko.
2022/05/31 - 00:25
Zahi Hawass Egiptologo ospetsua: 'Rosetta harria eta Nefertitiren bustoa Egiptora itzultzea eskatzen dut'
Zahi Hawass Egiptologo ospetsuak konferentzia bana eskainiko ditu Gasteizen eta Iruñean. Aurten, 100 urte beteko dira Tutankhamon aurkitu zutela. Zahi Zawassek eskatu du kolonialismo garaian eramandako altxorrak Egiptora, sorlekura, itzultzea.
2022/05/30 - 19:59
Zahi Hawass arkeologia zentroak Bilbon ireki du Europarako eta Latinoamerikarako egoitza
Zahi Hawass munduko arkeologo prestigiotsuenetakoa da. Bilbon ireki duten nazioarteko egoitzan hainbat ekimen antolatuko dituzte.
2022/05/28 - 22:42
Erreparazio historikorako lege berri bat onartu du Alemaniak
Alemanian kontuak egiten ari dira iragan kolonialaren harira, eta, Afrikako hainbat herrialdetan eragindako sarraskien zauriak ixteko asmoz, erreparazio historikorako lege berri bat onartu du. Hala, orain 100 urte, Namibian genozidioa burutu zuela aitortu eta 23 arte-objektu itzuliko ditu.
2022/05/26 - 22:07
Giza genoma bat sekuentziatu dute Ponpeian aurkitutako gorpu batean, lehenengo aldiz
Aurkikuntzak garai hartako historia genetikoa eta populazioaren bizimodua ulertzea erraztuko du.
2022/05/25 - 22:52
Erdi Aroko gorpuzkinak azaleratu dira Iruñeko Basotxo kalea oinezkoentzat bilakatzeko lanen ondorioz
Iruñean, Basotxo kaleko obretan aspaldiko gorpuzkiak aurkitu dituzte. Erdi Aroko 30 pertsonarenak omen dira. Lehen datuen arabera, garai hartako komentu batekin lotuta daude topatu diren aztarnak.
2022/05/25 - 14:31
Erdi Aroko 25 hilobi aurkitu dituzte Iruñeko Basotxo kaleko lanetan
XVI. mendera arte bertan kokatuta zegoen San Frantziskoko komentu zaharrararekin lotura duen kanpai-galdategi bat ere topatu dute.
2022/04/23 - 16:29
Burujabetzaren aldeko aldarrikapen eguna egingo dute ekainaren 5ean: Amaiurraldia
Amaiurko batailaren 500. urtemuga aprobetxatuta, “errepublika aske eta burujabe batera” joateko prozesuari hasiera eman nahi dio ekimen horrekin Nafarroa Berriz Altxa plataformak.
2022/04/16 - 18:37
Garañoko gazteluak, Iruñerriko zaharrenak, dorre berria estreinatu du
1.512an suntsitu zuten, baina orain, 10 urteko lanen ostean, Iruñea inguruko gaztelurik zaharrenak, dorre berria dauka. Arkeologo eta boluntarioak zaharberritze lanetan aritu dira buru belarri. Indusketekin jarraituko dute orain.
2022/02/11 - 18:42
Eskeleto bat topatu dute Etxauri plazako lanetan, Gasteizen
Gorka Urtaran hiriko alkateak baieztatu duenez, obren kontrol arkeologikoa egiterakoan aurkitu dute, eta eskeletoa "San Bizenteko hilerri zaharrekoa izan daiteke".