Holanda
2021/11/30 - 18:14
Omikron aldaera Europan zegoen, Hegoafrikan lehendabiziko kasuak agertu aurretik
Herbehereetako agintariek jakinarazi dutenez, aldaera horren lehendabiziko kasuak Hegoafrikan kutsatutako bidaiariak iritsi baino astebete lehenago detektatu zituzten.
2021/11/28 - 15:41
Dagoeneko 9 herrialdetan atzeman dituzte omikronen kasuak
Herbehereak, Australia, Danimarka eta Israel dira aldaera berriaren kasuak baieztatu dituzte azken herrialdeak. Lehenengoan 13 pertsona dira gaixotutakoak.
2021/11/27 - 16:23
Omikron aldaeraren hainbat kasu atzeman dituzte Europan
Alemania, Txekiar Errepublika, Herbehereak… positiboak aztertzen ari dira. Gainera, adituek ohartarazi dute oso kutsakorra dela aldaera berria.
2021/11/20 - 16:06
Istilu larriak Herbehereetan, koronabirusari aurre egiteko neurrien kontrako protestetan
Zazpi lagun zauritu eta 20 atxilotu zituzten atzoko liskarretan, Rotterdamen. Hiriaren erdigunea itxi egin dute, larrialdi egoera ezarrita. Koronabirusaren egoerak nabarmen egin du okerrera bertan, eta neurriak gogortu dituzte.
2021/11/18 - 15:08
65.000 kasutik gora atzeman dira azken 24 orduotan Alemanian, orain arteko gehien
Hegoaldeko bi estatu, Baden Württemberg eta Bavaria dira okerren daudenak. Batez ere, txertoa hartzeari uko egin diotenak daude ZIUetan, eta Bavariatik Italiara Bolzanoko ospitalera gaixoak eraman behar izan dituzte.
2021/11/13 - 17:32
Txertatu gabeentzat neurri murriztaileak ezarri dituzte Herbehereetan, Austrian, Danimarkan eta Alemanian
Covid-19 kasuak gora egiten ari direla eta, murrizketak ezarri dituzte Europako herrialde askok. Covid pasaportea beharko da toki askotara sartzeko, eta zenbait tokitan konfinatu egin beharko dute txertatu gabeek.
2021/11/12 - 22:18
Europa neurri murriztaile gehiago aplikatzen hasi da, covid-19aren olatu berriari eusteko
Europako erdialdeak eta ekialdeak kutsatze tasa handienetakoak dituzte orain. Herbehereetan dendak eta ostalaritza lehenago ixtea erabaki dute. Danimarkak txertaketa ziurtagiria eskatuko du toki batzuetan sartzeko, eta Alemaniak neurriak zorroztuko ditu.
2021/08/08 - 17:48
Europar Batasuneko 21 herrialdetan covid ziurtagiria eskatzen da eguneroko jardueretarako
Covid ziurtagiriaren eskakizun horrek juridikoki zalantzak piztu arren, pandemia eten eta txertaketa bultzatzeko tresna bihurtu da agintari askorentzat.
2021/07/29 - 15:51
Suezko kanala 6 astez blokeatuta izan zuen ontzia iritsi da Rotterdamgo portura
Ever Given ontzia iritsi da azkenik bere helmugetako batera. Ia lau hilabeteko atzerapenarekin, gaur, eguna argitzearekin batera sartu da Rotterdamgo portuan.
2021/07/16 - 18:08
Belgikak laguntza eskatu dio EBri, eta Herbehereek ebakuatzeko agindua eman dute ekaitzen aurrean
Euri-jasek eta uholdeek 23 hildako eta lau desagertu utzi dituzte herrialde horretan. Herbeheretan, ostera, gaur gauerako espero da ibaietako ur mailak punturik altuena harrapatzea.
2021/07/16 - 16:48
Euriteek hondamendia eragin dute Alemanian, Belgikan eta Herbehereetan
100 pertsona baina gehiago hil dira Alemanian eta mila baino gehiago daude desagertuta. Hondamendi guneetara laguntzera ere ez joateko eskatu diete Alemaniako agintariek herritarrei, egoera oso larria eta arriskutsua delako.
2021/06/13 - 22:59
G7ak oinarrizko eskubideak errespetatzeko eskatu dio Txinari
Lan baldintza eskasetan lanaldi luzeak egitera behartzen duten horniketa kateak desegiteko konpromisoa hartu du G7ak. Gainera, Txinari oinarrizko eskubideak errespetatzeko eskatu dio.
2021/06/12 - 22:51
Osasun krisiari aurre egiteko estrategiez aritu dira G7aren goi-bileran
Ccovid-19aren txertoaren banaketa masiboaz, ekonomia suspertzeaz eta kudeaketa sistemak berritzeko akordioez aritu dira gaur mundu mailako agintariak, G7aren goi-bileran.
2021/04/06 - 22:17
Norvegian noraezean zihoan Herbehereetako ontzi bateko tripulazioa erreskatatu dute
Sotoan 350 tona petrolio darama, eta hondamendi ekologikoa eragin dezake ontzia hondoratuz gero.
2021/03/18 - 09:30
Rutte lehen ministroaren alderdi liberalak irabazi ditu Herbehereetako hauteskundeak
Hala ere, koalizio gobernua osatu beharko du berriro ere. Laugarren agintaldia izango du.
2021/01/26 - 10:56
150 pertsonatik gora atxilotu dituzte Herbehereetan, gauerdian izandako istiluetan
"Sinestezina da gertatu dena. Jende honek ez du ikusten gizartean izua, kezka eta lotsa eragiten dutela", esan du Bolduqueko alkateak.
2021/01/26 - 10:17
Etxeratze aginduaren aurkako protestek aurrera jarraitzen dute Herbehereetan
Segurtasun indarrek 150 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte koronabirusaren pandemiaren aurrean agintariek ezarritako etxeratze aginduaren aurkako protestetan.
2021/01/15 - 18:46
Herbeheretako Gobernuak dimisioa eman du laguntza “hartzaileak kriminalizatu” ostean
Seme-alaba bakoitzeko zegozkien diru-laguntza barik geratu ziren 20.000 bat familia. Rutteren Gobernuak jardunean jarraituko du martxoko hauteskundeetara arte.
2020/12/16 - 00:01
Europako zortzi estatuk txertaketa kanpainaren hasiera koordinatzea adostu dute
Frantziako eta Espainiako estatuek, Italiak, Alemaniak, Luxenburgok, Herbehereek eta Suitzak sinatutako adierazpen horretan, gainera, "informazioa azkar trukatzeko" konpromisoa hartu dute.
2020/10/31 - 19:59
Neurriak gogortzen hasi da Europa, bigarren olatuari ezin eutsita
Ingalaterran hilabete bateko iraupena izango duen itxialdia ezarriko du Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak. Era berean, Portugalek biztanleriaren % 70 konfinatuko du.