Hondamendi naturalak
2023/08/13 - 12:55
Hawaiiko baso-suteek 93 hildako utzi dituzte dagoeneko, eta AEBko azken mendeko hilgarrienak dira
Hawaiiko gobernadoreak esan du hildakoen kopuruak gora egiten jarraituko duela. Oraindik hainbat gune aktibo daude uhartean, eta suhiltzaileek lanean jarraitzen dute suteak itzaltzeko.
2023/08/11 - 13:05
Portugalgo suteak 10.000 hektarea baino gehiago erre ditu
Joan den larunbatean, abuztuaren 5ean, hasi zen sutea kontrolpean hartu dute goizaldean. Sua hazi egin da azken egunetako tenperaturen igoeraren ondioz, baina Espainako mugatik 2 kilometrora geratu da. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute sutea itzaltzeko.
2023/07/19 - 10:48
Gutxienez 15 hildako Kolonbiako Quetame udalerrian izandako lur-jausietan
Kolonbiako Quetame herrian izandako lokatz eta ur-olde baten ondorioz 15 pertsona hil dira, sei zauritu eta zenbait desagertu. Gainera, arazo larriak daude errepideetan eta hornidura elektrikoan.
2023/07/16 - 19:50
Gutxienez 37 hildako Hego Korean izandako uholdeengatik
Gutxienez beste 10 pertsona desagertuta daude, eta 7.800dik gora euren etxeetatik irtenarazi dituzte. Oro har, 220 errepide inguru itxi dituzte, eta trenbide-zerbitzua etenda dago herrialde osoan.
2023/07/07 - 14:22
Atzoko txingorrak Arabako Lautadan, Mendialdean eta Añanan ere izan zuen eragina
Arabako Foru Aldundiko langileak Arabako puntu desberdinak bisitatuko dituzte gau izandako txingor-prezipitazioek ortuetan, bideetan eta azpiegituretan izan zuten eragina ezagutzeko.
2023/07/07 - 12:25
Autoetan harrapatuta zeuden hainbat pertsona erreskatatu behar izan dituzte Zaragozan, uholdeen eraginez
Zaragozan, ordubetean baino gutxiagoan, 54,2 litro ur bota ditu metro koadroko. Hiriko hainbat errepide urak estalita ditu eta pertsona asko ibilgailuetan harrapatuta geratu dira.
2023/06/26 - 12:13
Tornado suntsitzailea Indianan
50 segundo eskaseko iraupenarekin, tornado erraldoiak parean aurkitu duen guztia eraman du. Zorionez, kalte materialak baino ez dira izan.
2023/06/19 - 15:59
Europak inoizko udarik beroena izan zuen 2022an, Europar Batasunaren txosten baten arabera
Halaber, Ipar Atlantikoko itsasoaren gainazaleko batez besteko tenperaturak inoiz atzeman diren beroenak izan ziren, eta glaziarretako izotza "aurrekaririk gabeko erritmoan" urtu zen iaz.
2023/05/25 - 13:26
Popocatepetl sumendiaren erupzioak kolpe gogorra eragin die Mexiko erdialdeko saltokiei
Popocatepetl sumendia Mexikoko sumendi-lerroan kokatuta dago, eta maiatzaren 20an erupzioan sartu zen. Honakoa bigarren kolpe latza izan da Pueblako estatuko saltoki eta negozioentzat, covid-19aren pandemiaren ostean; izan ere, salmentak % 50 baino gehiago jaitsi dira.
2023/05/24 - 14:11
Bera, Lesaka eta Arano hondamendi eremu izendatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak
Gipuzkoako Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernani eta Urnietako udalek ere eskatuko diote Espainiako Gobernuari kaltetutako ingurua hondamendi eremu izendatzea.
2023/05/23 - 07:00
Nola eska dezaket kalte-ordaina Aseguruen Konpentsazio Partzuergoan?
Asteburu honetan Nafarroako iparraldean uholdeak izan ondoren, kaltetutako ondasunengatik kalte-ordainak eskatzeko gida azkarra, jarraian.
2023/05/20 - 14:07
Uholdeak Bera, Lesaka eta Arano udalerrietan
Larunbat goizalde honetan Nafarroako iparraldean izandako euri-jasa bortitzek uholdeak eragin dituzte hainbat udalerritan, ibaiek gainezka egin ostean. Zenbait etxabe, etxebizitza eta dendetan sartu da ura, eta hainbat errepide itxi behar izan dituzte.
2023/05/19 - 12:58
Dagoeneko 14 pertsona hil dira Italia iparraldeko uholdeetan
Ekaitzak direla eta, Emilia-Romagna eskualdeko Ravenna probintziako Piangipane eta Santerno herriak ebakuatzeko agindu du.
2023/05/18 - 14:46
Bederatzi hildako eta kalte material izugarriak eragin dituzte Italiako uholdeek
Emilia Romañako presindenteak azaldu duenez, sei hilabetetako euriak egin ditu 36 ordutan. Hainbat udalerri ur azpian daude eta datozen orduetan egoerak okerrera egin dezakela aurreikusten dute; izan ere, ia ibai guztiek larrialdi-egoera maila gainditzen dute oraindik.
2023/05/17 - 13:03
Hainbat hildako eta desagertu, eta milaka prestona ebakuatu behar izan dituzte Italian, uholdeen eraginez
Gutxienez zortzi hildako, hainbat desagertu eta 5.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte uholdeen eraginez, Italiako ipar-ekialdeko Emilia Romaña eskualdean. Cesena, Faenza eta Riccione eta beste hainbat hiri eta herrietan kalte larriak eragin ditu.
2023/05/08 - 11:30
Euri-jasek gutxienez 400 hildako eragin dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan
Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean azken egunetan izandako uholdeen ondorioz hildakoen balantzea 400 ingurukoa da, Kongoko agintarien arabera. Gaurko eguna biktimak oroitzeko dolu eguna izatea agindu du Kongoko Gobernuak.
2023/05/01 - 12:26
Auto bat hegan atera da Floridan tornado batek harrapatuta
Ibilgailuko bidaiariak arin zauritu dira. Azken egunotan ekaitzak Estatu Batuetako ekialdeko kostaldea astintzen ari dira.
2023/04/06 - 14:03
Tornadoak eragin dituen ekaitz ''suntsitzaile'' batek 5 hildako utzi ditu AEBko erdialdean
Gutxienez bost pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Missouri estatua zeharkatu duen ekaitz suntsitzaile baten ondorioz. Iowan, Illinoisen, Missourin eta Michiganen hainbat tornado izan dira azken egunetan.
2023/04/01 - 21:51
Gutxienez 9 hildako AEBko mendebaldea eta hegoaldea astindu duten tornado bortitzengatik
Milaka lagun geratu dira argindarrik gabe, eta milaka etxebizitza kaltetu dira. Sarah Huckabee Sanders Arkansaseko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du.
2023/03/25 - 20:38
Gutxienez 23 pertsona hil dira hainbat tornadoren eraginez Mississippi mendebaldean
Gutxienez 23 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiral gauean tornadoen ondorioz Mississippiko mendebaldeko landa-eremuak suntsituta. Bilaketa eta erreskate operazioak egiten ari dira oraindik Sharkey eta Humphreys konderrietan eta biktima gehiago egon daitezke.