TENERIFEKO SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15.000 hektarea kiskali dira dagoeneko Tenerifeko sutean

Pedro Sanchezek 'hondamendi eremu' izendatuko du uhartea, eta berreraikitze lanetan lagunduko du sua kontrolpean izan bezain laster.
Tenerifeko sutea. Argazkia: EFE
Tenerifeko sutea. Argazkia: EFE

Tenerifeko uhartean abuztuaren 15ean piztu zen baso-suteak 14.878 hektarea erre ditu ia 90 kilometroko perimetroan. Gaur zortzi gauean hasi zen sutea uhartearen hego-ekialdean, eta hainbat foku aktibo ditu oraindik Güimar herriaren gainean.

Suhiltzaileek lanean dihardute suak piztuta jarraitzen duen guneetan. Manuel Miranda Kanarietako Gobernuko Lurralde Politika, Lurralde Kohesio eta Uren kontseilariaren hitzetan, sutea "bilakaera egokia izaten ari da", eta "kontrolpean hartzea erraza izango ez den arren, orain arte bezala jarraituko dugu lanean".

Bart aktibo jarraitzen zuen foku bat egonkortzea lortu dute, baina Güimar gaineko sutea oraindik ez dute kontrolpean.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak atzo, astelehena, uhartera eginiko bisitan adierazi zuenez, "hondamendi eremu" izendatuko du Tenerife uhartea, sutea kontrolpean izan bezain laster. Gainera, Gobernuak berreraikitzeko lanetan eta kaltetutako pertsonei laguntza ematen "parte hartuko du", horren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X