Hondamendi naturalak
2021/10/09 - 23:07
La Palmako sumendiaren kolada berrien aurrean lasaitasuna eskatu dute
La Palmako Sumendietarako Larrialdi Zerbitzuak lasaitasuna eskatu die goizaldean Cumbre Viejan sortutako kolada berrien inguruan dauden herritarrei. Momentuz arriskurik ez dagoela esan du.
2021/10/09 - 18:37
Beste kolada bat sortu da La Palmako Cubre Viejako sumendian
La Palmako sumendiak aktibitate handia izan du gauean. Beste kolada bat sortu da, sumendiaren iparraldeko maldan, eta aurretik eraman ditu industrialde bateko eraikinak. Haizearen norabidea aldatu egin dela, eta airearen kalitatea hobetzen ari da.
2021/10/08 - 13:37
La Palmako sismikotasuna handituz joan da azken 24 orduetan
Cumbre Vieja sumendiaren erupzioaren hogeigarren eguna betetzen denean, zientzialariek eta adituek laba isurien bilakaera zaintzen jarraitzen dute, atzo isurketa nagusitik beste laba adar bat sortu eta gero.
2021/10/07 - 15:01
La Palmako aireportua geldirik dago sumendiak botatako errautsa pilatu delako
La Palmako aireportua geldirik dago ostegun honetan, Cumbre Viejako sumendiaren errautsa pilatu delako. Ondorioz, 30 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu dira.
2021/10/05 - 18:59
Haizeak Kariberantz bultzatu du La Palmako sumendiaren gas eta sufre dioxidodun lainoa
La Palmako sumendiak 250 mila tona sufre dioxido jaurti ditu. Haizeak Kariberantz bultzatu du gas eta sufre dioxidodun lainoa.
2021/10/03 - 18:13
27 hektareako laba delta sortu du Cumbre Viejako sumendiak orain arte eta ez du geratzeko itxurarik
Lau aho magmatiko ditu une honetan martxan, 80 milioi metro kubiko laba jaurti ditu orain arte, 1.000 etxe suntsitu eta milaka lagun euren etxeetatik atera.
2021/10/03 - 16:26
Sanchezek 200 milioi euroko diru partida bat iragarri du La Palman berreraikitze lanak egiteko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du datorren astearteko Ministroen Kontseiluan neurri batzuk adostuko dituztela sumendiak egindako kaltea konpontzeko, tartean 200 milioi euroko diru partida bat.
2021/10/03 - 16:18
La Palmako isurketa aktibo guztiak airetik ikusita
Espainiako Geologia eta Meatze Institutuak drone bidez grabatutako bideo honetan laba isurketa aktibo guztien ibilbidea ikusten da, baita berria noraino iritsi den ere.
2021/10/01 - 15:03
Beste aho bat ireki da La Palmako sumendian
Horrekin, jada hiru dira laba isurtzen ari diren ahoak Kanarietako uhartean, kraterrarekin eta duela egun batzuk agertu zen beste batekin batera.
2021/10/01 - 14:55
La Palmako sumendiaren kono nagusiaren leherketa batek hiru zientzialari ia harrapatu ditu
Involcaneko hiru zientzialariek piroklasto eta lapilli euritik babestu behar izan dute euren burua. Horietako batek grabatu du une dramatikoa (Irudiak: @ElTimeLaPalma).
2021/10/01 - 12:39
Sufre dioxidoaren isuriek gora egin dute La Palman, baina ez dute osasuna arriskuan jartzen
Kostaldera egin duen ibilbidean, sumendiaren labak 981 eraikini egin die kalte dagoeneko, Copernicus Lurra monitorizatzeko Europako sistemaren azken eguneraketaren arabera.
2021/09/30 - 14:03
La Palmako sumendiaren labak kilometro erdi baino gehiagoko zabalera duen uharte baxu bat sortu du
Laba itsasora iristean sortzen den plataforma horrek gas-hodeiak sortzen ditu urarekin kontaktuan, eta horrek osasunean eragina izan dezake. Hau dela eta, agintariek fenomenoa ikustera ez hurbiltzea gomendatu dute.
2021/09/29 - 19:53
Labak delta handi bat sortu eta itsasoaren kolorea aldatu du
Laba itsasoari kentzen ari zaion tokia, automatikoki publiko bihurtzen da, hau da, Estatua da haren jabe. Ozeanoaren dekolorazioa gertatu da; izan ere, eremu urdin turkesa eta marroiak batzen dira, batez ere labatik gertu.
2021/09/29 - 12:42
La Palmako sumendiaren laba itsasora heldu da eta delta bat eratzen ari da
Laba itsasoarekin kontaktuan sartzen denean leherketak eta osasunerako kaltegarriak diren gasak hedatu ditzake. Hori dela eta, adituek inguruko herrietako bizilagunei neurriak zorrozteko eta euren etxeetan itxita mantentzeko aholkatu diete.
2021/09/29 - 10:29
La Palmako sumendiaren laba itsasora iritsi da
La Palmako Cumbre Viejako erupzio bolkanikoaren material magmatikoa 50 metrotik gorako piramide antzeko bat sortzen ari da.
2021/09/29 - 10:24
ZUZENEAN: Sumendiaren laba itsasora iritsi da
Laba isuria gaur gauerdian iritsi da itsasora, Tazacorteko kostaldean. Jarraitu irudiak zuzenean eitb.eus-en.
2021/09/29 - 02:38
La Palmako sumendiaren laba itsasora iritsi da
Laba erreka gauerdian heldu da kostaldera, Tazacorten, eta handik ari da uretara erortzen. Inguruko udalerriak konfinatuta daude. Adituek zonalde horretara ez hurbiltzeko deia egin dute.
2021/09/28 - 22:50
La Palmako sumendiaren laba-isurketa, dron batetik ikusita
Espainiako Gobernuko Unitate Militar Bereziko (UKE) dronak Atlantikorantz doan laba-isurketa grabatzea lortu du. Labak 260 hektarea baino gehiago erre ditu, eta 589 etxebizitza eta 21 kilometro errepide suntsitu ditu.
2021/09/28 - 21:21
Sumendia hawaiiar fasean sartu da, eta labak bananadiak eta negutegiak suntsitu ditu
Haizeak eta errauts hodeiak datozen orduetan hartu beharreko norabideak kezkatzen du; izan ere, hegazkin trafikoari eragin diezaioke La Palman, Gomeran eta Tenerifeko mendebaldean.
2021/09/28 - 13:16
Espainiako Gobernuak 5,5 milioi emango dizkie Kanariei etxea galdu dutenei etxebizitzak erosteko
Halaber, 5 milioiko laguntza-lerro bat onartuko du kaltetuei premia biziko tresnak erosten laguntzeko.