Hondamendi naturalak
2024/02/06 - 10:05
Lurrikaren osteko promesek hondakinen azpian lurperatuta jarraitzen dute Turkian eta Sirian
Urtebete bete da gaur Turkiako hego-ekialdea eta Siriako ipar-mendebaldea astindu zituzten lurrikaretatik. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak orduan agindutakoa ez da bete; suntsitutako eremuak hondakinez beteta eta milaka herritar etxerik gabe daude oraindik.
2024/01/08 - 11:35
168 hildako eta 300 pertsona baino gehiago desagertuta daude Japoniako lurrikararen ondorioz, astebete geroago
Elurrak eta errepideetako kalteek biktimak bilatzeko eta kaltetuei laguntzeko lanak oztopatzen jarraitzen dute.
2024/01/05 - 19:56
Ehunka etxe ebakuatu eta trenak bertan behera utzi behar izan dituzte Ingalaterran uholdeengatik
200 uholde-alerta baino gehiago zeuden indarrean ostiral arratsalderako, astebeteko euriteen ostean Ingalaterra erdialdeko eta hegoaldeko hainbat gunetan izandako uholde larrien ondorioz. Mila jabetza baino gehiago hartu ditu urak, eta ibai eta ubide ugarik gainezka egin dute.
2024/01/03 - 10:54
Japoniako mendebaldeko kostaldeko lurrikarak 73 hildako utzi ditu dagoeneko, erreplika berrien beldur
Lurrikararen epizentrotik gertu dauden herrietan oraindik ari dira eraikin eta egitura eroriak kuantifikatzen saiatzen. Gainera, 14 hiri eta herri ur eta energia mozketak jasaten ari dira.
2024/01/02 - 17:14
55 pertsona hil dira Japonian, Urte Berri egunean kostaldea astindu zuen dardararen ondorioz
Biktima gehienak Suzu eta Wajima hirietan izan dira, 20na hildakorekin. Biktima kopuruak gora egingo duela uste da, behera etorri diren eraikinen azpian dozenaka gorpu egon daitezke eta.
2024/01/02 - 12:12
Dozenaka hildako Japoniako lurrikararen ondorioz
Erreskate taldeek pertsonak bilatzen jarraitzen dute hondakinen artean. Gobernu japoniarra kalteen balantzea egiten ari da, Urte Berri egunean kostaldea astindu zuen dardararn ostean.
2024/01/02 - 08:45
Tsunami alerta kendu du Japoniak, baina ebakuatuei etxera ez itzultzeko eskatu die
Gutxienez 30 pertsona hil dira lurrikararen ondorioz. Gainera, lurrikarak kalte material handiak eragin ditu, eraikin batzuk hondoratu dira eta baliteke harrapatuta geratzea eta sute bat izatea.
2024/01/01 - 15:20
Hainbat tsunami iritsi dira Japoniako mendebaldeko kostaldera, 7,6 graduko lurrikararen ondoren
Japoniako agintariek ohartarazi dutenez, bost metroko olatuak neurtu daitezke mendebaldeko kostalde ia osoan. 30.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe gelditu dira, eta Japoniako Gobernuaren esanetan ez da kalterik izan herrialdeko zentral nuklearretan.
2023/12/19 - 09:36
Gutxienez 118 hildako eta 200 zauritu, Txina ipar-mendebaldean izandako 6,2 graduko lurrikara baten ondorioz
Lurrikararen ondorioz, milaka eraikin eta azpiegiturek kalteak jasan dituzte, eta ur, elektrizitate eta errepide mozketak eragin dituzte. Txinako Gobernuak 1.440 suhiltzaile bidali ditu bertara.
2023/12/11 - 12:39
Gutxienez sei pertsona hil dira Tennesseen, tornado batzuen ondorioz
Gutxienez sei pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Tennessee estatuan, larunbatean hainbat tornado igaro ostean. Gainera, tornadoek eraikin asko txikitu dituzte eta itzalaldiak eragin dituzte AEBko hego-ekialdean.
2023/10/15 - 15:44
Lurrikara gehiago izan dira Heraten, eta pertsona bat hil eta 120 zauritu dira gutxienez
MOEk jakinarazi du 6,5 graduko lurrikara bat izan dela, eta beste erreplika batzuk ondoren. Joan den astean, mila pertsona baino gehiago hil ziren inguru horretan lurrikaren ondorioz, Afganistango Hondamendiak Kudeatzeko Ministerioaren arabera.
2023/10/09 - 11:51
Gutxienez 2.400 hildako eta 2.000 zauritu eragin ditu Afganistango lurrikarak
Lurrikarak bereziki astindu du Zindah Jan barrutia, Herat probintzian. Bertan dozena bat herrixka erabat suntsituta geratu dira. 1998tik Afganistanen izan den hirugarren lurrikararik hilgarriena da.
2023/10/08 - 11:56
2.530 pertsona hil eta 9.240 zauritu dira Afganistango mendebaldea astindu duten hainbat lurrikararen ondorioz
Litekeena da hildako eta zauritu kopuruak gora egitea. Zinda Jan barrutiko hamabi herri guztiz suntsituta geratu dira. 2.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte.
2023/09/19 - 10:55
Dernako herritarrek protesta egin dute agintarien kudeaketaren aurka
Daniel zikloiak suntsitutako Dernako milaka bizilagun kalera atera dira Jalifa Haftar mariskalak (herrialdeko gizon indartsua) kontrolatutako Parlamentuaren aurka protesta egiteko. Milaka hildako eragin dituen hondamendiaren ondorioz bertako agintariek izandako jarrera salatu nahi izan dute.
2023/09/18 - 15:29
Denboraleak 880.000 kaltetu baino gehiago utzi ditu Libian, eta 40.000tik gora desplazatu
NBEk larrialdiko funtsetatik 10 milioi dolar desblokeatu ditu dagoeneko, lehen erantzun bat emateko, baina ez da nahikoa. Erakundeak 71,4 milioi dolar eskatu ditu datozen hiru hilabeteetan 250.000 kalteturi laguntzeko.
2023/09/17 - 19:22
Libiako Derna hirian uholdeengatik hildakoak 11.300 baino gehiago dira jada
Gainera, NBEk uste du 10.000tik gora direla desagertuta dauden herritarrak, nahiz eta datu dantza dagoen herrialdeak bizi duen zatiketa politikoa medio.
2023/09/16 - 13:46
Laguntza humanitarioa Libiara iristen hasi da, eta hildakoak 7.000tik gora eta desagertuak 10.000 dira
Oraingoz ia 4.000 gorpu identifikatu dituzte, Daniel zikloiaren ondorioz hondatu ziren bi presak Derna hiria suntsitu ostean.
2023/09/16 - 12:32
Accion Norteko suhiltzaileak hildakoak jasotzen laguntzen ari dira, ez baitute espero inor bizirik aurkitzea
Agintariek uste dute hildako kopurua 20.000 irits litekeela, eta ez dute espero inor bizirik aurkitzea. Accion Norteko suhiltzaileek jakinarazi dute litekeena dela epidemia zabal bat egotea, hildakoak nonahi daudelako.
2023/09/15 - 12:34
Libiara joandako Gasteizko zortzi suhiltzaileak lanean hasi dira Dernan
Zortzi suhiltzaileak Accion Norte GKEko kideak dira, eta lau txakurrekin joan dira Dernara, bizirik dauden pertsonak aurkitzen saiatzeko.
2023/09/14 - 11:19
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke
Libiako Derna hirian hildakoak 18.000 eta 20.000 artean izan daitezke, suntsitutako barruti kopuruaren arabera, bertako alkateak azaldu duenez.