Iberdrola
2022/08/21 - 16:47
Jaurlaritzak zentral eolikoak eraikitzeko egindako "presioa" kritikatu du Arabako Mendiak Aske plataformak
Plataformak nabarmendu duenez, energia berriztagarriak "beharrezkoak" dira, "betiere inguru naturala errespetatzen badute".
2022/07/28 - 11:07
Espainiako Gobernuak energia konpainiei eta bankuei zuzendutako zerga berriak proposatuko ditu
Bezeroek zerga karga ordaintzeari utziko diote. Lege proposamenak konpainia horiei ezarritako zigorrak aurreikusten ditu zergen kostua bezeroei aplikatzen bazaie.
2022/07/28 - 11:01
Iberdrolaren mozkinek gora egin, eta 2.075 milioi euroko irabazi garbia izan du
Irabaziak nazioarteko negozioek bultzatu dituzte, bereziki, Estatu Batuetan, Brasilen eta Erresuma Batuan egindako inbertsioen hazkunde handiek. Espainian, berriz, irabazi garbiak % 26ko jaitsiera izan du.
2022/07/13 - 20:04
ANk epaiketa hasi du Iberdrola Generacion eta lau zuzendariren aurka argindarraren prezioa igotzeagatik
Zuzendariek bi urteko kartzela-zigorrari eta, konpainiak, 84 milioi eurotik gorako isunari aurre egin beharko diote.
2022/06/23 - 15:11
Epaileak bertan behera utzi du Sanchez Galanen inputazioa Iberdrolak Villarejori egindako enkarguengatik
Epaileak uste du Iberdrolako presidenteari lotutako gertakariek preskribatu egin dutela.
2022/06/17 - 22:25
Iaz 3.885 milioiko irabazi zituen Iberdrolak, eta aurten 4.200 milioi ere irabaztea espero du Sanchez Galanek
Iberdrolak aurten inoizko irabazi gehien espero ditu: 4.000 milioi euro. Halaxe iragarri du Sanchez Galanek bilbon egin den akziodunen batzarrean. Eta akziodunek ere inoizko dibidendu handiena eskuratuko dute. Hala, Galanen kudeaketa aho batez onartu dute.
2022/06/17 - 21:22
Galanek Iberdrolaren mozkin-marka helburua berretsi du 2022rako, dibidenduaren areagotzearekin batera
Iberdrolako presidenteak 4.000 eta 4.200 milioi euro artean kokatu du erdietsi beharreko mozkin-marka garbi berria.
2022/06/11 - 13:06
Villarejo auzian Iberdrola inputatzea errefusatu du Auzitegi Nazionalak, "oinarririk gabekoa" delakoan
Vilarejoren agendaren arabera, Iberdrolak komisario ohia kontatratu zuen Florentino Perez ACSko presidentea espiatzeko. Iberdrolako energia berriztagarrien eskumendeko enpresa, ordea, inputatuta dago jadanik.
2022/06/04 - 16:23
Energia eolikoa gordetzeko Estatuko lehen bateria eta bakarra Oiz mendiko parke eolikoan dago
Horrelako oso bateria gutxi daude egun, erraldoiak baitira eta inbertsio handia eskatzen dutelako: bateria bakoitzak 3 milioi euroko kostua du.
2022/05/11 - 16:26
Gasaren prezioaren mugan eta trantsizio energetikoan talka egin dute Repsolek eta Iberdrolak
Trantsizio energetikoa izan da gaur Bilbon Bizkaiko enpresariek egin duten ekitaldiaren ardatza. Argi geratu dira Repsol eta Iberdrolak oso irizpide desberdinak dituztela gasaren salneurria mugatzeko erabakien inguruan.
2022/05/07 - 01:40
Ignacio Sanchez Galanek barkamena eskatu du, eta "errespetu osoa" azaldu die kontsumitzaileei
Iberdrolako presidenteak ostegunean baietsi zuenez, espainiar biztanleriaren % 80 2018an baino gutxiago ordaintzen ari da argindarragatik, zergak jaitsi direlako, eta tarifa arautuarekin jarraitzen dutenek bakarrik ordaintzen dute gehiago. Azken horiek "ergel" gisa izendatu zituen.
2022/05/06 - 22:47
Yolanda Diazek gaitzetsi egin ditu Ignacio Sanchez Galanen adierazpenak, behartsuenei "iseka" egiteagatik
Bigarren presidenteorde eta Lan ministroak Iberdrolako presidentearen adierazpenak izan ditu hizpide. Horrek esan zuenez, "Gobernuak ezarritako tarifa arautuarekin" jarraitzen duten "ergelek bakarrik" ordaintzen dute argindarra garestiago.
2022/05/05 - 22:36
Galan: "Tarifa arautuarekin jarraitzen duten ergelek bakarrik ordaintzen dute garestiago argindarra"
"Espainiarren % 80 2018an baino merkeago ordaintzen ari dira, zergak jaitsi direlako; Gobernuak markatutako tarifa arautuarekin jarraitzen duten lerdoek bakarrik pagatzen dute prezio hori", esan du Iberdrolako presidenteak.
2022/04/27 - 14:08
Iberdrolak 1.058 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino % 3 gehiago
Nazioarteko negozioek eta bereziki AEBn eta Brasilen egindakoek bultzatu dute konpainia; izan ere, Espainian bere mozkin garbiak % 29 jaitsi dira, 337 milioi euroraino.
2022/04/18 - 18:40
Iberdrolako zuzendari ohi batek epaileari esan dio matrizeak Villarejoren fakturak kudeatu zituela
Jose Antonio del Olmo Iberdrolako Funtzio Korporatiboen Kontroleko zuzendari ohiak esan du enpresa nagusiak komisarioaren fakturak kudeatu zituela, Renovables enpresaren filialak kontratatutako zerbitzuei lotuta egon arren.
2022/03/31 - 20:24
Iberdrolak zibereraso bat jasan zuen, eta 1,3 milioi bezeroren datuak ostu zituzten
Zibererasoaren egileek bezeroen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eskuratu zituzten.
2022/03/22 - 17:44
Espainiako Gobernuak eta enpresa elektrikoek "energia merkeagoa lortzeko" bilera "konstruktiboa" egin dute
Konpainia elektrikoak prest daude mozkinak murrizteko eta irudia sendotzeko, Europa Pressek aipatutako Exekutiboaren iturrien arabera.
2022/03/16 - 20:25
Argindarraren prezioak % 17 egin du behera, Errusiak Ukrainan erasoaldia hasi zuenetik merkeena
Iragan ostegunean (megawatt orduko 369,75 euro) baino % 41 merkeagoa izango da bihar, eta megawatt orduko 300 euroko langaren azpitik zazpi egun jarraian egingo ditu.
2022/03/03 - 15:58
Autoaren depositua betetzeak duela urtebete baino 18 euro gehiago balio du
Ostiral honetan argindarraren prezioa 2021eko martxoaren lehen ostiralean erregistratutakoa baino sei aldiz handiagoa izango da, orduan 52,35 euro/MWh izan baitzen. Europako beste merkatu batzuetan elektrizitatearen batez besteko prezioa are handiagoa izango da.
2022/03/02 - 17:50
Urteko prezio altuena izango du argindarrak ostegunean, % 35 garestituta: 341 euro/MWh
Soilik birritan egon da garestiago argindarraren prezioa. Ordu tarteak kontuan izanda, 08:00etatik 09:00etara goia joko du: 400 euro megawatt orduko.