Iberdrola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Galan: "Tarifa arautuarekin jarraitzen duten ergelek bakarrik ordaintzen dute garestiago argindarra"

"Espainiarren % 80 2018an baino merkeago ordaintzen ari dira, zergak jaitsi direlako; Gobernuak markatutako tarifa arautuarekin jarraitzen duten lerdoek bakarrik pagatzen dute prezio hori", esan du Iberdrolako presidenteak.
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea, Sagunton (Valentzia). Argazkia: EFE
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea, Sagunton (Valentzia). Argazkia: EFE

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak Sagunton (Valentzia) adierazi duenez, espainiarren % 80ek "ez dute 'pool'" edo handizkako merkatu elektrikoaren prezioa ordaintzen. Konpainiako buruzagiaren ahotan, "Gobernuak markatutako tarifa arautuarekin" jarraitzen duten "ergelek bakarrik" garestiago pagatzen dute.

"Espainiarren % 80k ez dute 'pool' prezioa ordaintzen", esan du "iragarki baten erara". Volskwagenen lantegi erraldoiaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak. Alemaniako multinazionalaren fabrika eguzki-energiarekin hornituko du Iberdrolak, 500 milioi euroko inbertsioarekin.

Lantegiaren hornidura nola bermatuko den galdetu dio Hebert Deiss Volkswagen taldeko presidenteak Galani, eta Iberdrolako presidenteak "etenaldi" bat egiteko aprobetxatu du.

"Espainiarren % 80 2018an baino merkeago ordaintzen ari dira zergak jaitsi direlako; Gobernuak markatutako tarifa arautuarekin jarraitzen duten lerdoek bakarrik pagatzen dute prezio hori", nabarmendu du, "etenaldiari bukaera" eman baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X