Iberdrola
2022/03/03 - 15:58
Autoaren depositua betetzeak duela urtebete baino 18 euro gehiago balio du
Ostiral honetan argindarraren prezioa 2021eko martxoaren lehen ostiralean erregistratutakoa baino sei aldiz handiagoa izango da, orduan 52,35 euro/MWh izan baitzen. Europako beste merkatu batzuetan elektrizitatearen batez besteko prezioa are handiagoa izango da.
2022/03/02 - 17:50
Urteko prezio altuena izango du argindarrak ostegunean, % 35 garestituta: 341 euro/MWh
Soilik birritan egon da garestiago argindarraren prezioa. Ordu tarteak kontuan izanda, 08:00etatik 09:00etara goia joko du: 400 euro megawatt orduko.
2022/02/23 - 11:21
Iberdrolak 3.885 milioi euroko mozkin garbia lortu du 2021ean
Horrela, urteko helburuak gainditu ditu, eta 2022rako 4.000-4.200 milioi euroko irabazien helburua berresten du.
2022/02/02 - 15:13
Bilboko Iberdrola dorrea hustu dute ostegunera arte, koadro elektrikoari eragiten dion ur-isuria dela medio
Eraikinean elektrizitate-konpainiaren bulegoak daude, eta 1000 pertsona baino gehiagok egiten dute lan. Eraikina hutsik dago oraindik, besteak beste, igogailuen eta aire girotuaren funtzionamendua eragozten duen matxura konpontzeko zain.
2022/02/02 - 14:47
CAFek eta Iberdrolak hidrogeno berdeko trena bultzatzeko akordioa sinatu dute
Helburu nagusia isurketarik gabeko hidrogeno berdearekin trenbideko garraioa bultzatzea da.
2022/01/18 - 21:34
Villarejo kontratatatu izana ukatu du Ignacio Sanchez Galanek
Iberdrolako presidenteak bi orduko agerraldia egin du, eta benetan zelatatua bera izan dela adierazi du. Era berean, Galanen aurkako kanpaina bat salatu du Iberdrolak, konpainia bereganatzeko helburuarekin.
2022/01/18 - 17:09
Sanchez Galanek esan du Villarejo kontratatzeko agindurik eta baimenik eman ez zuela
Iberdrolako presidenteak bi orduko agerraldia egin du, eta benetan zelatatua bera izan dela adierazi du. Era berean, Galanen aurkako kanpaina bat salatu du Iberdrolak, konpainia bereganatzeko helburuarekin.
2022/01/18 - 11:48
Sanchez Galan epaitegira iritsi da Iberdrolak Villarejori egindako enkarguengatik deklaratzera
Besteak beste, enpresa elektrikoak bere interesen aurkako plataformetan infiltratzeko edo akziodun kritiko bat ikertzeko kontratatu zuen epaituko dute Auzitegi Nazionalean.
2021/12/16 - 12:15
Iberdrola ordezkatuz bankuko datuak lapurtzeko telefono bidezko iruzur batez ohartarazi dute
WhatsApp bidez zabaldu den mezu batean emakume batek dioenez, Iberdrolako komertziala zela zioen pertsona bat bere kontu korronteko datuak eskuratzen ahalegindu da, bono sozialaren aitzakian. Iberdrolak jakinarazi duenez, ez du bono sozialari lotutako kanpainarik martxan.
2021/12/03 - 16:06
Sanchez Galan epaile aurrean izango da urtarrilaren 18an, Iberdrolak Villarejori egindako enkarguengatik
Manuel Garcia-Castellon epaileak ekainean erabaki zuen Iberdrolako presidentea auzipetzea, eroskeria aktiboa, intimitatearen aurkako delitua eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea egotzita. Egun horietan hiru zuzendari ohik eta Iberdrola Renovablesek ere deklaratu beharko dute Auzitegi Nazionalean.
2021/11/10 - 19:42
Iberdrolaren eta Sidenorren arteko ika-mika publikoa, altzairuaren eta energiaren salneurriengatik
Altzairuaren prezioa igoera "neurrigabea" izaten ari dela esan zuen Iberdrolak asteartean. Sidenorrek "harridura" agertu eta Iberdrolak enpresa siderurgikoaren egoera "ezagutzen ez" duela uste du.
2021/10/28 - 22:15
Argindarraren prezioaren igoerak euskal enpresa asko hondamendira eramango dituela uste du Jainagak
José Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak ere segurtasun juridikoa eskatzen du kontratu bat sinatzen dutenean. Jainagak esku hartzeko eskatu die erakundeei.
2021/10/27 - 13:30
Iberdrolak 2.408 milioi euro irabazi ditu, % 10 gutxiago, "energiaren eta zergen prezioengatik"
Konpainia elektrikoak 2021eko lehen bederatzi hilabeteetako emaitzen berri eman dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.
2021/10/22 - 13:07
"Ez da bidezkoa Gobernuaren dekretuak elektriketan duen ustezko eraginak zuzenean enpresetan eragina izatea"
Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren ustez, "Gobernuaren dekretua une puntual bateko kontua da, eta haratago joan behar dugu".
2021/10/21 - 21:05
Iberdrolak ez dizkio industriari prezioak igoko, Espainiako Gobernuak mozkinak murrizteari uko egiten badio
Elektrizitatearen salneurria ez aldatzeko konpromisoa hartu du konpainiak, industriaren lehiakortasunari kalterik ez egiteko, "beti ere ekoizpen elektrikoari zergekin kalte egiten ez badiote".
2021/10/19 - 20:41
Iberdrolak 7.000 milioi inbertituko ditu Erresuma Batuan parke eoliko bat eraikitzeko
Duela gutxi, Espainiako Estatuan egindako inbertsioak eteteko mehatxua egin zuen Iberdrolak, Espainiako Gobernuak argindarraren prezioaren etengabeko gorakada gelditzeko ezarri dituen neurriak gustuko ez dituelako.
2021/10/15 - 23:21
Konpainia elektrikoak industria enpresekin harremanetan jartzen ari dira, "lasaitasun" mezua igortzeko
Argindarraren prezioak eta Moncloaren dekretuak sortutako tentsioaren erdian, EITB Mediak jakin duenez, konpainia elektrikoak industria enpresekin harremanetan jartzen ari dira.
2021/10/14 - 21:38
Diputatuen Kongresuak konpainia elektrikoei murrizketak aplikatzea babestu du, aldaketarik gabe
Horrela, PSOEk eta Unidas Podemosek babesteaz gain, lege-dekretuari baiezko botoa eman diote ERC, EH Bildu, CUP, Mas Pais-Equo, BNG, Compromis, Teruel Existe, PCR eta Nueva Canarias alderdiek. EAJ, Junts eta PDeCAT abstenitu egin dira.
2021/10/14 - 17:17
EAJk abstentziora joko du argindarraren dekretuaren bozketan eta EH Bilduk ekimena babestuko du
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak azaldu du argindar enpresei ez dietela etekinak murriztuko baldin eta industriari "arrazoizko prezioak" eskaintzen badizkiote.
2021/10/07 - 21:57
Argindarraren igoeraren aurkako manifestazioa egin dute Bilbon
Ekologistak Martxan elkarteak eta Bilboko Auzo-Elkarteen Federazioak deituta, argindarraren prezioen igoera gelditzea eskatu dute, eta, horretarako, Espainiako Gobernuari eta Jaurlaritzari oligopolio elektrikoaren aurkako neurri eraginkorrak eta errealak hartzeko eskatu diete.