Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak 7.000 milioi inbertituko ditu Erresuma Batuan parke eoliko bat eraikitzeko

Duela gutxi, Espainiako Estatuan egindako inbertsioak eteteko mehatxua egin zuen Iberdrolak, Espainiako Gobernuak argindarraren prezioaren etengabeko gorakada gelditzeko ezarri dituen neurriak gustuko ez dituelako.
Ignacio Sanchez Galan eta Boris Johnson. Argazkia: EFE
Ignacio Sanchez Galan eta Boris Johnson. Argazkia: EFE

Iberdrolak, Scottish Power filialaren bidez, 7.090 milioi euro inbertituko ditu Ingalaterran itsasoko parke eoliko bat eraikitzeko, Erresuma Batuko Gobernuak gaur jakinarazi duenez.

Duela aste pare bat, Espainiako Estatuan egindako inbertsioak eteteko asmoa iragarri zuen Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak, Espainiako Gobernuak argindarraren prezioaren etengabeko gorakada gelditzeko ezarri dituen neurriak gustuko ez dituelako. Mehatxu horren ondotik iritsi da Ingalaterran egingo duen inbertsioaren berria.

East Angliako parke eolikoarekin 2,7 milioi etxebizitzetara eramango dute "energia berdea" eta 7.000 lanpostu sortuko dira, Gobernu britainiarraren esanetan. Egitasmoaren lehen fasea amaituta dago, baina hurrengoei ekiteko tramitazioak egiten ari direla zehaztu dute.

Sanchez Galanek adierazi du bat egiten duela Erresuma Batuko Gobernuak energia berriztagarriak bultzatzeko erakutsi duen "anbizioarekin". "Erresuma Batuan lanerako esparrua egonkorra eta aurrez ikus daitekeena izanik, bertan jarduteko konpromisoa hartu dugu", erantsi du.  

"East Anglian egingo dugun inbertsioa urrats garrantzitsua izango da 2030ean Erresuma Batuko etxe guztietara energia eolikoa eraman ahal izateko", azpimarratu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X