Iberdrolaren eta Sidenorren arteko ika-mika publikoa, altzairuaren eta energiaren salneurriengatik
Iberdrolak Sidenor konpainiari eskatu dio jaitsi ditzala altzairuaren prezioak munduan zehar energia eolikoaren garapenean lehiakortasunik gal ez dezan, bereziki, itsasoko parke eolikoen instalazioan.
Joan den urriaren 28an, Angeles Santamaria Iberdrola Españako kontseilari ordezkariak eta Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak, publikoki adierazi zuten ez datozela bat energiaren prezioen igoeraren ondorioetan; elektrizitate konpainiarentzat bere bezeroen % 10i baino ez dio eragiten igoerak, eta altzairutegiarentzat, berriz, industrien gainbehera ekarriko du, sei hilabeteren epean.
Asteartean, Iberdrolako iturriek baieztatu zuten altzairutegiaren bezeroetako askoren iritziz, jaitsi egin beharko lituzkela prezioak igoera "neurrigabea" izaten ari delako, energiaren prezioaren igoerarekin bat ez datozenak.
Konpainia elektrikoaren iturrien arabera, Sidenor aspaldi itxitako energia prezioekin ari da bere produktuak saltzen eta, beraz, "ez dago motibo objektiborik, altzairua kobratzen ari den prezioan kobratzeko", diote.
Gaineratu dutenez, hainbat konpainia elektriko, Iberdrola barne -Sidenor ez da haren bezeroa-, Jainagaren enpresari aspalditik ari zaizkio prezio lehiakor finkoak eskaintzen.
Ziurtatu dutenez, Iberdrolak 10 urterako 40 €/ MWh-ko prezioa eskaini zion Sidenorri eta honek ez zuen proposamena onartu. Energia enpresak akordioak lortu ditu Euskadiko beste enpresa siderurgiko batzuekin, 2023ra arteko prezioa ezartzeko.
Elektrikak, azkenean, ziurtatu du prezio finkoak posible direla baldin eta merkatuan enpresa-kostuetan arrisku handiagoa dakarren kenketarik edo enkanterik ez badago; hori enpresa bakoitzak libreki erabakitzen duela esan du.
Sidenorren erantzuna
Sidenorrek asteazken honetan erantzun dio Iberdrolari. Konpainia elektrikoaren adierazpen "okerren" aurrean, Sidenorrek "harridura" agertu du. Iberdrolak enpresa siderurgikoaren egoera "ezagutzen ez" duela uste du Sidenorrek.
Zehaztu duenez, Sidenorrek altzairu bereziaren ekoizpena automobilgintzara bideratzen du, eta itsasoko industria eolikoari egiten dizkion salmentak "guztiz marjinalak" dira; izan ere, salmenta osoaren % 2 baino gutxiago suposatzen du.
Testuinguru horretan, munduko energia eoliko offshorearen garapenean Sidenorren salneurriek "ia eraginik" ez dutela esan du altzairugileak.
Bestalde, urriaren 31ra arte, Sidenorrek ez du prezioen igoerarik aplikatu energia elektrikoaren garestitzearen ondorioz. Honenbestez, argindarraren prezioaren gorakada "ikaragarria" bere gain hartu du enpresak orain arte. "Urrian soilik 8 milioi euroko murrizketa suposatu du bere kontuen emaitzan", nabarmendu du.
Gainera, "Sidenor energia elektrikoa prezio itxiko kontratu baten bidez erosten ari denik ez da egia", ziurtatu du enpresak.
"Otsailetik, argindarraren prezioa gora egiten hasi zenean, Sidenorrek ez du Iberdrolaren inolako eskaintzarik jaso salneurrien bilakaera negatiboari aurre egin ahal izateko", adierazi du altzairugintzako talde industrialak.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.