Idoia Mendia
2019/06/10 - 16:01
EAJ eta PSE, akordioak ixten
Irungo egoera argitu izanak erraztu du bidea. Hala ere, PSE-EEri ez zaio batere gustatu Irunen EAJk oposizioa egiten jarraitzea; alegia, Egibarrek esandakoa.
2019/06/09 - 17:05
Mendiak boto-emaile sozialistekiko 'errespetu osoa' eskatu dio EAJri
PSE-EEren idazkari nagusiak argi adierazi nahi izan du bere alderdiak "sekula ez" duela "interes pertsonala orokorrarekin gainetik jarriko".
2019/06/05 - 20:51
Ortuzarrek eta Mendiak gobernu ituna egiteko negoziazioa abiarazi dute
Datozen egunetan berriro biltzekotan gelditu dira, datari zehaztu ez badute. Bi alderdien helburua udaletan eta aldundietan gobernatzeko ituna egitea da, duela lau urte egin zuten moduan.
2019/05/29 - 15:26
Salbuespenik gabeko akordio orokor bat bilatuko du PSE-EEk Euskadirako
Hauteskunde osteko itunei buruz, Idoia Mendiak argi utzi du "Euskadirako akordioak soilik" izango dituela hizpide. "EAJk Nafarroari edo Madrili buruz hitz egin nahi badu, adieraz dezala", esan du.
2019/05/16 - 11:01
Lankidetza frantziar-espainiarra goraipatu du Sanchezek, Urrutikoetxearen atxiloketan
ETAko buruzagi politiko ohia Frantziako Alpeetan atxilotu dute ostegun honetan.
2019/03/10 - 14:00
Mendia:'Sozialistok irabaziko ditugu hauteskundeak, baina garaipen sendoa behar dugu'
"Hurrengo hauteskundeetan jokoan daude oinarrizko eskubideak eta jokoan dago gure autogobernua. Inflexio puntu baten aurrean gaude" hausnartu du EAEko sozialisten buruak.
2019/02/24 - 16:13
PPren Senatuko mozioa 'sozialisten memoriaren kontrako iraina' dela esan du Mendiak
PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, EAEri eskumen gehiago ez transferitzea eskatzen zuen Senatuaren mozioa 'sozialisten memoriaren kontrako iraina' da.
2019/02/19 - 13:04
Gertatutakoa argitzeko interes gehien Darponek duela uste du Idoia Mendiak
Idoia Mendiak adierazi duenez, Jaurlaritza Osakidetzako lan-eskaintza publikoan gertatu zena argitzeko esfortzua egiten ari da.
2019/02/13 - 11:40
'Espainiako hauteskundeek, edonoiz direla ere, nahastuko dituzte hemengoak'
Mendiaren esanetan aurrekontuak atzera botaz gero Sanchezek hauteskundeak aurreratuko ditu, baina ez du data gaur iragarriko. Espainiako politikako zaratak udal eta foru hauteskundeetan eragingo du.
2019/01/11 - 17:47
Idoia Mendiak itun sozialaren proposamena aurkeztu du
PSE-EEk itun sozialaren proposamena eramango du Memoria eta Bizikidetza Lantaldera. Egia, pluraltasuna, biktimei erreparazioa eta presoen gizarteratzea dira, besteak beste, paktuaren printzipioak.
2019/01/04 - 21:37
Idoia Mendia 'haserre', Otegirekin egindako argazkiagatik jasotako kritiken aurrean
PSE-EEko idazkari nagusiak gogor erantzun die beste alderdi politiko batzuetako buruzagiekin Gabonetako erreportaje batean parte hartzeagatik jasotako kritikei.
2018/10/20 - 20:05
Aniztasuna eta estatutu-bidea errespetatzeko eskatu die Mendiak EAJri eta EH Bilduri
"Euskal herritarrak herritarren eta nazionalen artean klasifikatu nahi izatea" leporatu die bi alderdiei PSE-EEko idazkari nagusiak.
2018/10/10 - 16:29
Egibarrek eta Iriartek Bruselan egindako agerraldia kritikatu du Mendiak
Europak ez duela nazionalismorik behar, federalismo gehiago baizik, esan du. Haren ustez, agerraldi honekin Euskadik irudi eskasa emango du Europan.
2018/10/07 - 00:42
Eguiguren: 'Euskal estatus politiko berria Ibarretxe plana baino okerragoa da'
PSE-EEko presidente ohiaren hitzetan, sozialistek EAJ "apur gehiago zirikatu behar dute, azkenean Katalunian bezala amaituko dugulako bestela".
2018/09/22 - 18:06
Mendiak esan du ez dutela parte hartuko 'ezegonkortasuna' sortuko duten itunetan
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du ez direla egongo "ezegonkortasunaren birusa kutsatzen eta ekonomia arriskuan jartzen duten akordioetan".
2018/09/20 - 21:04
Idoia Mendiak adierazi du posible dela ''herrialdea elkarrekin eraikitzea''
Idoia Mendiaren ustez, posible da akordioak sendotzea, baita inor baztertu gabe etorkizunerako proiektu bateratu bat gauzatzea ere; hots, "bideragarria den proiektu barneratzaile bat sortzea".
2018/09/20 - 18:44
Mendiak erantzukizuna eskatu du, autogobernuaren erreforma bideragarri izan dadin
Idoia Mendiaren ustez, posible da akordioak sendotzea, baita inor baztertu gabe etorkizunerako proiektu bateratu bat gauzatzea ere; hots, "bideragarria den proiektu barneratzaile bat sortzea".
2018/09/15 - 22:32
Mendiak uste du abertzaleek 'guztiok kabitzen ez garen' Euskadi nahi dutela
PSE-EEren buruak azpimarratu du sozialistek "duela 40 urtean kanpoan geratu nahi izan zutenak eta gero jaio diren belaunaldiak" barne hartuko dituen proiektua nahi duela.
2018/09/08 - 17:34
Mendia, 'aniztasunean' oinarritutako autogobernu akordio baten alde
PSE-EEren buruak esan du EAJren eta EH Bilduren "guztiaren" eta PPren "ezerezaren" artean daudela.
2018/09/05 - 13:53
Muturrera joan gabe, posible da estatutu politiko berri bat sortzea, Mendiaren ustez
Idoia Mendiaren esanetan, "pluraltasun eta legaltasun printzipioak errespetatuz" aukera dago Euskadin estatutu politiko berri bat adosteko.