Elkarrizketa, Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muturrera joan gabe, posible da estatutu politiko berri bat sortzea, Mendiaren ustez

Idoia Mendiaren esanetan, "pluraltasun eta legaltasun printzipioak errespetatuz" aukera dago Euskadin estatutu politiko berri bat adosteko.
Idoia Mendia, Radio Euskadin.
Idoia Mendia, Radio Euskadin.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du oraindik aukera dagoela Euskadin estatutu politiko berri bat hitzartzeko. Horixe adierazi du, hain zuzen, gaur goizean Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan.

"Hiru bide daude. EAJ eta EH Bilduren 'baiezko osoa', PPren 'ezezko osoa' eta PSE-EEren proposamena, hots, Konstituzioaren baitan gai bideragarri eta erabilgarriak adostea", azaldu du Mendiak. Ildo horretan, gaineratu du "pluraltasun eta legaltasun printzipioak errespetatuz", adostasun esparru hori bila dezaketela.

Horretarako, argi du amore eman beharko dutela guztiek. Izan ere, elkarrizketan azaldu du sozialistek jarrera aldatu zutela estatutuaren erreformari buruzko eztabaidan sartzeko, baztertu egin baitzuten Konstituzioaren aldaketa aurretiko baldintza izatea.

Bestalde, Mendiak garrantzitsutzat jo du erakunde gehienetan EAJrekin sortutako koalizioa, eta ziurtatu du hitzartutako agenda betetzen ari direla. Hori horrela, EH Bilduri eta Podemosi elkarrizketarako deia luzatu eta aurrekontuen negoziazioan parte hartzeko proposamena egin die.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen azken adierazpenei buruz galdetuta, Idoia Mendiak gogorarazi du Rajoyk ez zuela ezer egin, baina Pedro Sanchezek denbora gutxian bilera antolatu eta batzorde mistoa sortzeko konpromisoa hartu duela: "Giro ona dago eta denbora kontua baino ez da", bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X