A28 HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendia:'Sozialistok irabaziko ditugu hauteskundeak, baina garaipen sendoa behar dugu'

"Hurrengo hauteskundeetan jokoan daude oinarrizko eskubideak eta jokoan dago gure autogobernua. Inflexio puntu baten aurrean gaude" hausnartu du EAEko sozialisten buruak.
Idoia Mendia gaur Bilbon
Idoia Mendia gaur Bilbon. Argazkia: EiTB

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ez du "zalantzan jartzen Alderdi Sozialista izango dela bozkatuena apirilaren 28ko hauteskunde nagusietan", baina "garaipen sendoa" behar dutela esan du "eskuina geldiarazteko", bestela, oinarrizko eskubideak gal daitezkeelako, eta horregatik, "etxean geratzea eskuineko aliantzari atea irekitzea" dela ohartarazi du.

"Hurrengo hauteskundeetan jokoan daude guretzat hain garrantzitsuak diren balio demokratikoak, jokoan dago emakume guztion askatasuna, jokoan daude gure eskubideak bermatzen dituzten hainbat zerbitzu publiko. Jokoan dago gure autogobernua. Inflexio puntu baten aurrean gaude" hausnartu du EAEko sozialisten buruak.

Bilbon, euskal sozialistek apirilaren 28ko zein maiatzaren 26ko Europak hauteskundeetarako zerrendak onartzeko egin duten Ezohiko Batzorde Nazionalean hitz egin du igande honetan Mendiak eta une hau zein "delikatua" den nabarmendu utzi nahi izan du: "Eskuineko alderdien batasunak arriskuan jartzen ditu eskubide berdintasuna eta gizarte pluraltasuna". "Lau hamarkada egin ditzakegu atzera" hausnartu du.

Horri aurre egiteko, "euskal herritarrek jakin behar dute funtsezkoa dela sozialistak gobernuan mantentzea gaur dugun bizi mailan atzera ez egiteko". EAEko autogobernua kolokan egon daitekeela uste du Mendiak eta horregatik ezin dela "inor etxean geratu" adierazi du. PSEren hautagaiei boto guztiengatik borroka egiteko eskatu die, "asko" dagoelako jokoan.

Espainian sozialistak Gobernuan daudenean Euskadi ondo doala ere gaineratu du, eta hori lortu behar dela berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X