India
2022/10/30 - 18:26
Zubi zintzilikari bat erori da Indian, 500 bat pertsona gurutzatzen ari zirela
Gutxienez 60 pertsona hil dira, eta 100 zauritu inguru daude. Gujarat Estatuan gertatu da ezbeharra.
2022/10/15 - 13:55
Eusko Jaurlaritzak Indiako Vandana Shiva ekintzaile ekofeministari emango dio 2022ko Ingacio Ellacuria saria
Shiva mundu mailako erreferentea nazioarteko mugimendu ekofeministan eta biodibertsitatea babesteagatik. Saria Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio azaroaren 29an.
2022/10/05 - 12:03
Gutxienez lau hildako eta 30 bat desagertu Indiako Himalaian izandako elur-jausi baten ondorioz
Elur-jausia Draupadi Ka Danda II (4.880 m) gailurrean gertatu da, Uttarakhand estatuan. Formazioan zeuden 34 alpinistek, zazpi irakaslek eta erizaintzako laguntzaile batek osatzen zuten taldea.
2022/08/15 - 15:20
Indiak bere independentziaren 75. urteurrena ospatu du
1.400 milioi biztanlerekin, datorren urtean Indiak Txina gaindituko duela espero da, munduko herrialderik jendetsuena izango delako.
2022/04/28 - 11:10
Zabortegi bateko suteak kez estali du New Delhi hiria
Sua azken egunetako bero-boladaren ondorioz piztu da sua. Bhalswako zabortegiak 17 solairu ditu eta 50 futbol-zelai baino gehiagoko azalera du.
2022/04/06 - 14:20
Krimenak
Soldadu errusiarrek Ukrainan egindako gehiegikeriak epaitzea eskatzen duten batzuek, ez dute Nazioarteko Auzitegian parte hartzea onartu. Estatu Batuek, Txinak, Errusiak, Indiak eta Israelek besteak beste, ez dute epaitegi horren zilegitasuna onartzen eta ez dute bere arau eta baldintzak betetzen.
2022/03/02 - 20:26
NBEko Batzar Nagusiak Errusiaren erasoa gaitzetsi du
Nazio Batuen Erakundeko 193 estatu kideetatik 141ek gaitzespena babestu dute. Hala ere, ebazpena ez da loteslea. Aurkako bost boto soilik (Errusia, Bielorrusia, Siria, Ipar Korea eta Eritrea) jaso ditu, eta 35 abstentzio izan dira bozketan.
2021/12/16 - 14:44
2021ean inoizko berriemaile gehien daude atxilo hartuta munduan
2021ean, gainera, 46 kazetari hil dituzte, nahita, kasurik gehienetan. Azken hogei urtetako kopururik baxuena bada ere, esan nahi du astero-astero kazetari bat hiltzen dutela munduan. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak urteko txostenean jasotako datuak dira.
2021/11/11 - 10:17
Apar toxiko geruza handi batek New Delhiko Yamuna ibaia estaltzen du
Ibai sakratu hau estaltzen duen apar toxikoa hondakin industrialek eragiten dute. Kutsadura gorabehera, dozenaka fededun uretan bainatzen dira.
2021/11/10 - 21:37
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
2021/11/10 - 19:07
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
2021/11/05 - 09:54
New Delhi kutsadura-geruza trinko baten azpian itotzen ari da
Indiako hiriburua estaltzen duen kutsadura-hodeiak gutxienez 15 aldiz gainditzen ditu Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako muga. PM2.5 kutsadura-partikulen mailak, finenak eta arriskutsuenak, ia 389ko gailurrera iritsi dira azken orduetan.
2021/11/02 - 18:12
Hamarkada honetan metano isuriak % 30 murrizteko konpromisoa hartu dute 100 estatuk
Helburua betetzeak tenperatura igoera 0,2 gradura mugatzea eta 200.000 heriotza goiztiar saihestea ahalbidetuko luke 2050ean, ekimenaren bultzatzaileen arabera.
2021/11/01 - 21:20
Txinak, Indiak eta Errusiak hoztu egin dituzte anbizio handiko akordio bat lortzeko itxaropenak
Hiru herrialdeek 2050 urtetik urrunago jarri nahi dute neutraltasun klimatikoa lortzeko data. Indiak lehen aldiz iragarri du epe bat, baina oso urrun jarri du: 2070 urtea.
2021/10/31 - 16:28
"Zero netoa" izango da COP26ren helburu nagusia, tenperatura ez dadin 1,5 gradu baino gehiago igo
Klimari buruzko goi-bilera urriaren 31tik azaroaren 12ra egingo da, eta berotze efektua mugatzeko gasen isurketan konpromisoak lortzea espero dute.
2021/08/28 - 15:38
Ebakuazioak, herrialdez herrialde
Abuztuaren 14tik 117.000 pertsona inguru atera dituzte Afganistandik hegazkin bidez. Nazio Batuen Erakundeak uste du beste 500.000 irtengo direla lurreko mugak ireki bezain pronto.
2021/07/24 - 17:10
Uholdeek eta luiziek gutxienez 138 hildako eta ia 90.000 ebakuatu utzi dituzte Indian
Maharashtran eta Mumbai hiriburuan izan dira hildako gehien. 36 pertsona herrixka bakarrean hil dira, Taliyen, hain zuzen ere. Luizi batek herrixka estali du.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2021/06/23 - 18:53
Zergatik nagusitu da delta aldaera txertaketa indize handia duten herrialdeetan?
Pfizer eta AstraZeneca txertoek, nahiz eta eraginkortasuna partzialki galdu, delta aldaeraren infekzioaren aurka balio izaten jarraitzen dute, baina soilik txertaketa-zikloa amaitzen denean.
2021/06/10 - 11:33
Gutxienez hamaika hildako Mumbain, eraikin bat beste baten gainera erorita
Gutxienez 11 pertsona hil eta 17 zauritu dira Mumbai hirian, Indiako mendebaldean, eraikin bat beste baten gainean erorita.