Zergatik nagusitu da delta aldaera txertaketa indize handia duten herrialdeetan?
Covid-19 eragiten duen delta aldaera orain arteko kutsagarriena da, aurreko aldaerak baino gehiago, eta bereziki britainiarra baino gehiago. Miren Basaras EHUko mikrobiologoaren arabera, delta aldaera Wuhango aldaera originala baino % 60 azkarrago transmititzen da, eta horregatik "adi egon behar gara".
Zientzialariek ez dakite zergatik delta aldaera hori transmitigarriagoa den, baina Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ohartarazi duenez, birusak osasun prebentziorako neurrien laxotasuna aprobetxatu dezake hedatzeko.
Txertaketa-kanpainan aurreratuago dauden herrialdeak, Erresuma Batua edo Israel, esaterako, azken asteotan kasu positiboek eta ospitaleratzeek gora egin dutela ikusten ari dira, eta horrek neurriak hartzera eta erlaxazio-maila gelditzera behartu ditu.
Delta 92 herrialdetan zabaldu da dagoeneko, eta Espainian sekuentziatutako kasuen % 10, Italiakoak % 7,5, Alemaniakoak % 4,0 eta Frantziakoak % 1,2 dira, Gisaid nazioarteko zaintza genomikoko partzuergoaren webgunearen arabera. Herrialde horietan guztietan, delta aldaera nagusi bihurtzeko bidean da, Erresuma Batuko dinamika berari jarraituz, non hilabete pasatxo behar izan baita kasuen % 10 baino gutxiago izatetik % 90 baino gehiago izatera pasatzeko.
Hala ere, birusak ugaltzeko eta bere buruaren kopia asko egiteko gaitasuna duen arren, adituek uste dute txertoek eraginkorrak izaten jarraitzen dutela aldaera horren aurka, gutxienez kasu larrienak murrizteko. Zentzu horretan, Basarasek azaldu du txertoek % 95 inguru babesten dutela gaixotasun larri bat garatzetik.
Hala, Pfizer eta AstraZenecaren txertoek, nahiz eta eraginkortasuna partzialki galdu, delta aldaeraren infekzioaren aurkako baliozkoak eta eraginkorrak izaten jarraitzen dute, baina soilik txertaketa-zikloa amaitzen denean.
Oraingoz, Euskadin txertaketa-maila ez da nahikoa aldaera oso kutsakor bati aurre egiteko; izan ere, herritar guztien % 30ek eta 16 urtetik gorakoen % 42k baino ez dute jaso covid-19aren aurkako txertoaren jarraibide osoa.
Horregatik da garrantzitsua txertaketa kanpainarekin aurrera jarraitzea: "Bi dosirekin txertatuta egoteak segurtasun bat ematen dizu, baina babes hori ez da beti ehuneko ehunekoa, eta adi egon behar da kutsatzeak saihesteko", gaineratu du.
Ildo horretan, osasun neurriak transmisioa geldiarazteko eraginkorrak direla esan du. "Babes neurriak ondo betetzen ez badira, transmisioak gora egin dezake", azaldu du.
"Badakigu zeintzuk diren neurriak eta erabiltzen jarraitu behar dugu, txertoa hartzeak ez baitu esan nahi kutsatu ezin garenik", gaineratu du Basarasek.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.