Osakidetzak txertaketa prozesua bizkortu du, egunean batez beste 30.000 dosi jarrita
Txertaketa-prozesuak azkartzen jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan. Osasun Sailaren arabera, Osakidetzak egunero 30.000 dosi inguru jartzen ditu, eta hori pandemiaren intzidentziaren atzerakadan antzematen ari da.
Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, txerto sorta handiago baten iritsierarekin, kanpainak mugarri berriak ezartzen jarraituko du aste honetan. Gaurko datuen arabera Euskadin 16 urtetik gorako biztanleria osoaren % 62,6k lehen txertoa jaso du eta % 42,3k bi dosiak hartu ditu. Horrela, aste honetan Pfizerren 141.570 dosi jasotzea espero dute, Astrazenecaren 23.900, Jansen etxearen 6.200 eta Modernaren beste hainbat, oraindik zenbatekoa zehaztu ez bada ere.
60-69 urte bitarteko taldearentzat ere aste garrantzitsua da, immunitate osoa lortzeko bigarren dosia jasotzen hasi baitira. 45-40 urteko pertsonei dagokienez, berriz, kolektiboaren % 68k jaso du dosi bat gutxienez.
Horrek guztiak 40 urtetik beherakoen zitaziora jauzi egitea ahalbidetu du. Datorren astean hasiko dira 30 urtetik gorako pertsonak lehenengo txertoa hartzen.
50-59 bitarteko taldeari buruz galdetzean, Sagarduik argitu du Osakidetza harremanetan jartzen ari dela SMSei erantzun ez dieten adin tarte horretako pertsonekin, eta osasun-zentroetara joateko gonbita egin die, osasun-langileen deia jasotzen ez badute hitzordua eskatu ahal izateko.
Halaber, Sailburuak jakitera eman du, sinadura elektronikoa erabili beharrik gabe immunizazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eska daitekeela, Europar Batasuneko herrialdeetatik mugitzea ahalbidetuko duena.
Aldaera delta edo indiarren eraginaren inguruan galdetuta, 79 kasu atzeman direla eta oraingoz "ez da kezkatzeko moduko aldaera" Euskadin azaldu du Sagarduik, eta Brasilgo anduiaren 641 kutsatze, Hegoafrikakoaren 166 eta Nigeriakoaren 13 zenbatu dituztela ere argitu du. Hala ere, Osasun Sailak egon daitezkeen aldaketei adi jarraitzen duela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.