Industria
2024/04/17 - 17:54
Hidrogenoz dabiltzan autoak, gidaririk behar ez dutenak eta beste hainbat berrikuntza, Mubil Mobility Expon
Irunen, Ficoban, 'Mubil Mobility Expo' erakusketa zabaldu da gaur. Bi egunez, mugikortasun jasangarriari lotuta, ikerketan eta arloan bertan lan egiten duten 2.000 bisitari pasako dira bertatik.
2024/04/17 - 12:50
EAEko industriaren negozio-zifra % 27 hazi zen 2022an, eta balio erantsia % 15 baino gehiago
Inbertsioa % 39,8 hazi zen, 2.500 milioitik gora egin baitzuen 2009tik lehen aldiz.
2024/04/14 - 18:00
Sidenorrek Azkoitian duen lantegian astelehenetik aplikatuko dute urtebeteko enplegu-erregulazioko espedientea
UGT, CCOO eta USO sindikatuek zuzendaritzarekin akordioa lortu ondotik, neurria urtebetez egongo da indarrean, langile guztiei eragingo die eta gehienez ere lanorduen % 60 murriztu ahalko dira.
2024/04/05 - 10:50
Magyar Vagon Hungariako taldeak Talgo enpresaren % 100 erosteko eskaintza egin du, 619,3 milioi euroren truke
Hungariako enpresak Talgoren akzio guztien gaineko erosketa eskaintza publikoa aurkeztu du Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean.
2024/04/04 - 12:42
Mundu osoko CO2 isurien % 80 erregai fosilen eta zementuaren 57 ekoizleri lotuta dago
Gehien kutsatzen duten enpresen artean hauek nabarmentzen dira: Saudi Aramco, Gazprom, Coal India, National Iranian Oil Company, BP, Shell, Total Energies, Eni, RWE edo Repsol.
2024/03/26 - 15:52
Sanchez: ''Euskadin egindako ibilgailu elektriko bat, etorkizun jasangarriago baterako''
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak nabarmendu du duela 70 urte Mercedes Benzek Arabako hiriburua "leku egokia" zela "etorkizuneko proiektu bat ezartzeko" erabaki zuela (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/26 - 15:25
Urkullu: ''XXI. Mendeko industria sortzen ari gara''
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko industriak mundu mailan duen pisua nabarmendu du, eta Mercedes Benz bezalako enpresekin lankidetzan aritzea onuragarria dela bi aldeentzat.
2024/03/26 - 15:03
Mercedes Benzek 1.000 milioi euro inbertituko ditu Gasteizko lantegian
Astearte honetan, 2026tik aurrera furgoneta elektriko berriak ekoizteko instalazioak handitzeko eta egokitzeko lanak aurkezteko ekitaldia egin da Euskadiko automobilgintzako enpresa handienean, 5.000 lanpostu zuzen ingururekin.
2024/03/26 - 10:32
Espainiako ekonomia % 2,5 hazi zen 2023an, euroguneko batez bestekoa baino bost aldiz gehiago
Carlos Cuerpos Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroaren arabera, gaur kaleratutako datuek "berretsi egiten dute, beste behin, Espainiako ekonomiaren martxa ona".
2024/03/21 - 15:16
Imaz (Repsol) Teresa Ribera ministroari: ''Findegiak itxi ditzagun nahi duzu?''
Petrolio-enpresako kontseilari delegatua Trantsizio Ekologikoko ministroari zuzendu zaio, eta esan dio Repsolek "industria arazotzat hartzen dutenen aurka egingo duela", Iberdrolaren eskariak urduritasuna erakusten duela eta hazkundea mugatu nahi duela uste du.
2024/03/18 - 12:17
Euskal industriako 16 sektoreek jarduera mantendu edo hobetuko dutela aurreikusten dute datozen hilabeteetan
Orokorrean, eskarien zorroa mantendu edo apur bat hobetzea espero dute, eta fakturazioarekin lotutako aurreikuspenak ere positiboak dira.
2024/03/08 - 19:12
Talgo erosteko jasotako eskaintza aztertuko dutela esan du Sanchezek, egonkortasuna bermatzea lehentasun duela
Hungariako enpresa batek Talgo oso-osorik 619 milioiren truke bereganatzeko eskaintza publikoa egin du. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak nabarmendu duenez, etorkizuna egonkortzea lehenetsiko da, "proiektu estrategikoak eta lanpostuak defendatzearekin batera".
2024/03/02 - 22:11
Mecanerreko langileek Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa eskatu dute itxieraren aurrean
Urdulizko Mecaner enpresako langileen etorkizuna beltza da. Stellantis taldeko jabeek enpresa itxi nahi dute, eta itxiera gauzatuz gero, 148 langile kalera joango lirateke. Sei hilabetez greba egin ondoren, gaur manifestazioa egin dute herriko kaleetatik.
2024/02/29 - 13:36
Tubos Reunidosek 56,6 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz; % 30,1 gehiago
"Ziurgabetasun egoera betean", emaitzak hobetzen jarraitzen duela nabarmendu du konpainiak, eta adierazi 2023ko lehen seihilekoa "aparta" izan zela; "bigarrenean, berriz, asko gutxitu zen eskaria".
2024/02/29 - 10:06
Tubacexek 36,3 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen iaz, aurreko urtean baino ia % 80 gehiago
Salmentetan eta EBITDAn datu "historikoak" eskuratu zituen konpainiak. Tutuen fabrikatzaileak uste du 2024an ere bide beretik jarraituko dutela fakturazio datuek.
2024/02/26 - 11:37
CIE Automotivek 320 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz, aurreko urtean baino ia % 7 gehiago
Autogintza enpresak "historikotzat" jo ditu emaitzak eta 2025era arte 1.500 milioiko inbertsioa egingo duela aurreratu du.
2024/02/21 - 13:38
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du martxoko hiru egunetan, eskarien jaitsieragatik
Arrazoi beragatik bost egunez gelditu dute ekoizpena otsailean. Horrez gain, Pazko astea ez da lan astea izango.
2024/02/06 - 12:16
Euskal industriak produkzioari eutsi dio eta % 0,3ko igoera txikiarekin itxi du 2023a
Lurraldeka, igoera % 0,6koa izan zen Araban eta % 0,5ekoa Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, beherakada txiki bat izan da, % 0,1ekoa.
2024/02/04 - 21:17
Greba mugagabea Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegian, astelehen honetatik aurrera
Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegiko langileak hainbat mobilizazio egiten ari dira Nafarroako gainerako zentroekin parekatzea eskatzeko.
2024/01/24 - 16:02
Bizkaiko metaleko enpresen % 82,6k 2024 mozkinekin ixtea espero dute
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren koiuntura-txostenaren arabera, ordea, % 4,8k baino ez ditu galerak aurreikusten, eta 2023an, berriz, 1400 lanpostu sortuko dira.