Industria
2024/03/26 - 15:03
Mercedes Benzek 1.000 milioi euro inbertituko ditu Gasteizko lantegian
Astearte honetan, 2026tik aurrera furgoneta elektriko berriak ekoizteko instalazioak handitzeko eta egokitzeko lanak aurkezteko ekitaldia egin da Euskadiko automobilgintzako enpresa handienean, 5.000 lanpostu zuzen ingururekin.
2024/03/26 - 10:32
Espainiako ekonomia % 2,5 hazi zen 2023an, euroguneko batez bestekoa baino bost aldiz gehiago
Carlos Cuerpos Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroaren arabera, gaur kaleratutako datuek "berretsi egiten dute, beste behin, Espainiako ekonomiaren martxa ona".
2024/03/21 - 15:16
Imaz (Repsol) Teresa Ribera ministroari: ''Findegiak itxi ditzagun nahi duzu?''
Petrolio-enpresako kontseilari delegatua Trantsizio Ekologikoko ministroari zuzendu zaio, eta esan dio Repsolek "industria arazotzat hartzen dutenen aurka egingo duela", Iberdrolaren eskariak urduritasuna erakusten duela eta hazkundea mugatu nahi duela uste du.
2024/03/18 - 12:17
Euskal industriako 16 sektoreek jarduera mantendu edo hobetuko dutela aurreikusten dute datozen hilabeteetan
Orokorrean, eskarien zorroa mantendu edo apur bat hobetzea espero dute, eta fakturazioarekin lotutako aurreikuspenak ere positiboak dira.
2024/03/08 - 19:12
Talgo erosteko jasotako eskaintza aztertuko dutela esan du Sanchezek, egonkortasuna bermatzea lehentasun duela
Hungariako enpresa batek Talgo oso-osorik 619 milioiren truke bereganatzeko eskaintza publikoa egin du. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak nabarmendu duenez, etorkizuna egonkortzea lehenetsiko da, "proiektu estrategikoak eta lanpostuak defendatzearekin batera".
2024/03/02 - 22:11
Mecanerreko langileek Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa eskatu dute itxieraren aurrean
Urdulizko Mecaner enpresako langileen etorkizuna beltza da. Stellantis taldeko jabeek enpresa itxi nahi dute, eta itxiera gauzatuz gero, 148 langile kalera joango lirateke. Sei hilabetez greba egin ondoren, gaur manifestazioa egin dute herriko kaleetatik.
2024/02/29 - 13:36
Tubos Reunidosek 56,6 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz; % 30,1 gehiago
"Ziurgabetasun egoera betean", emaitzak hobetzen jarraitzen duela nabarmendu du konpainiak, eta adierazi 2023ko lehen seihilekoa "aparta" izan zela; "bigarrenean, berriz, asko gutxitu zen eskaria".
2024/02/29 - 10:06
Tubacexek 36,3 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen iaz, aurreko urtean baino ia % 80 gehiago
Salmentetan eta EBITDAn datu "historikoak" eskuratu zituen konpainiak. Tutuen fabrikatzaileak uste du 2024an ere bide beretik jarraituko dutela fakturazio datuek.
2024/02/26 - 11:37
CIE Automotivek 320 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz, aurreko urtean baino ia % 7 gehiago
Autogintza enpresak "historikotzat" jo ditu emaitzak eta 2025era arte 1.500 milioiko inbertsioa egingo duela aurreratu du.
2024/02/21 - 13:38
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du martxoko hiru egunetan, eskarien jaitsieragatik
Arrazoi beragatik bost egunez gelditu dute ekoizpena otsailean. Horrez gain, Pazko astea ez da lan astea izango.
2024/02/06 - 12:16
Euskal industriak produkzioari eutsi dio eta % 0,3ko igoera txikiarekin itxi du 2023a
Lurraldeka, igoera % 0,6koa izan zen Araban eta % 0,5ekoa Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, beherakada txiki bat izan da, % 0,1ekoa.
2024/02/04 - 21:17
Greba mugagabea Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegian, astelehen honetatik aurrera
Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegiko langileak hainbat mobilizazio egiten ari dira Nafarroako gainerako zentroekin parekatzea eskatzeko.
2024/01/24 - 16:02
Bizkaiko metaleko enpresen % 82,6k 2024 mozkinekin ixtea espero dute
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren koiuntura-txostenaren arabera, ordea, % 4,8k baino ez ditu galerak aurreikusten, eta 2023an, berriz, 1400 lanpostu sortuko dira.
2024/01/22 - 06:44
Lekunberri, aitzindaria energia-komunitate industriala bultzatzen
Autokontsumoa ardatz harturik 2022. urtean Lekunberrin Nafarroako lehen energia-komunitate industriala sortu zen. Asmoa energia berriztagarria sortu eta kontsumitzea da. Aitor Igiñiz Norcaucho enpresako arduradunak komunitate honen abantailak zeintzuk diren azaldu ditu.
2024/01/22 - 06:09
Nolakoa izango da udan Lekunberriko industrialdean ezarriko duten bateria erraldoia?
Bateria erraldoia Estatuko edukiera handiko lehen biltegiratze-proiektuetako bat da, eta Lekunberriko industrialdean kokatuko da. Herriko alkate Arkaitz Goikoetxeak azaldu du zer den eta zergatik jarriko den Lekunberrin.
2024/01/19 - 16:40
Aurrerabideak, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako sagardoak Euskal Sagardoa jatorri deituran sartzeko
Pirinioetako mugaz gaindiko jatorri deitura duen lehen edaria izango da, eta, araudi bera izateaz gain, kudeaketa eta zertifikazioa ere bateratua izatea adostu dute inplikatutako erakundeek. Europar Batasunarekin izapide administratiboak amaitutakoan gauzatuko da integrazioa.
2024/01/05 - 18:24
Michelinek turismo-pneumatiko eta goma ekoizpenak geldituko ditu urtarrilaren 20an eta 21ean
Zehazki, bederatzi lan-txanda desaktibatuko dira urtarrilaren 20ko eta 21eko asteburuan: zazpi, Turismo Jardueraren atalean, eta bi, goma fabrikatzeko tailerrean. Geldialdiak 674 pertsonari eragingo die, eta lantegiak 45.000 gurpil-azal eta 350 tona goma ekoizteari utziko dio.
2023/12/27 - 13:18
Errelebo kontratua luzatzea eta energia enpresen eta bankuen zerga kontzertatzea adostu du Gobernuarekin EAJk
Hala, ezohiko irabazien gaineko zerga moldatu egingo da Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroaren Hitzarmenaren moldaketen bitartez.
2023/12/19 - 13:27
Euskal ekonomiaren hazkundea aurreikusitakoa baino txikiagoa izango dela dio Laboral Kutxak
Izan ere, hazkunde hori %1,4koa izango dutela adierazi dute gaur, aurreikusitakoa baino hiru hamarren gutxiago. Horrez gain, enpleguak % 1,1 gora egitea espero du entitateak.
2023/12/15 - 18:49
Laguntza publikoak jasotzen dituzten enpresek enpleguei eusteari uko egitea "onartezina" dela uste du Diazek
Gobernuko bigarren presidenteorde eta Sumarreko buruaren iritziz, "Euskadik aldaketa eskatzen du" eta euskal herritarrek "koalizioko gobernu aurrerakoia" nahi dute, Espainian zabaltzen ari den bezalako politika publikoak izateko.