EAEko ekonomia % 1,8 hazi da bigarren hiruhilekoan eta 18.000 lanpostu baino gehiago sortu dira
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 1,8 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, betiere iazko epe berarekin alderatuta. Horrez gain, 18.000 lanpostu sortu dira, gehienbat zerbitzuen sektorean.
Eustat Euskal Estatistika Institutuak EAEko ekonomiaren bilakaeraren datuak eman ditu, apiriletik ekainera artekoak. Lehen hiruhilekoarekin erkatuta, % 0,4koa izan da igoera.
Lurraldeka, datu onenak Bizkaian eta Gipuzkoan izan dituzte, % 1,9ko hazkundearekin; Arabak igoera apalagoa izan du, % 1,4koa.
Igoera gorabehera, datuok Espainiako Estaturako aurreikuspenetik urrun daude (% 2,9). Hori bai, Eurogunerako (% 0,6) eta Europar Batasunerako (% 0,8) kalkuluen gainetik daude.
Sektoreei erreparatuta, zerbitzuenak (% 2,3ko igoera) eta lehen sektoreak (% 2,8) izan dituzte datu onenak. Industriak, aldiz, igoera apala izan du (% 0,4); areago, lehen hiruhilekoarekin alderatuta, behera egin du. Eraikuntza sektoreak ere gora egin du (urtebetekoa % 1,5ekoa igota).
Kontsumo pribatu zein publikoa hazi egin dira iazko epe berarekin alderatuta (hurrenez hurren, % 1,7 eta % 2,2), baina aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, beherakada atzeman da (% 2,3 eta % 2,4). Inbertsioan ere antzeko joera sumatu da (urtebeteko tasak % 1,6 gora, eta % 0,4ko jaitsiera 2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta).
Enplegu datuek ere, hobera
Halaber, enpleguari dagokionez (lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), %1,9 hazi da, iazkoarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 igo da.
Guztira, 8.318 lanpostu garbi gehiago sortu dira.
Horrenbestez, Eustaten uztaileko aurreikuspenak hamarren batean hobetu dira (urtebetean), baina aurreko hiruhilekoan izandakoekin alderatuta, kaskartu.
Zerbitzuen sektorean eta industrian sortu dira lanpostu gehien, hurrenez hurren, % 2,4 eta % 1. Kontrara, lehen sektorean % 2,4ko jaitsiera atzeman da, eta % 1ekoa, eraikuntzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.