garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak baztertu egin du Magyar Vagonek Talgori eginiko EEP eskaintza eta CNMVk kotizazioa eten

Espainiako Gobernuak atzera bota du Talgo erosteko eskaintza, "segurtasun nazionala" babesteko; izan ere, atzerriko enpresek burtsan izandako beherakada Espainiako enpresen kontrola hartzeko baliatzea saihestu nahi da.
Talgo trenaren fabrika. Argazkia: EITB MEDIA
Talgo trenaren fabrika. Argazkia: EITB MEDIA

Espainiako Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren Atzerriko Inbertsioen Batzordeak baztertu egin du Ganz Mavag (Magyar Vagon) talde hungariarrak Talgoren % 100 bereganatzeko aurkeztutako Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP), segurtasun nazionaleko arrazoiak argudiatuta.

Hala erabaki du Atzerriko Inbertsioen Batzordeak, enpresen burtsako erorketak atzerriko enpresek Espainiakoen kontrola hartzeko aprobetxatzea saihesteko lege bati esker. Izan ere, EEP erosteko baimena emateak "segurtasun nazionala eta ordena publikoa bermatzeko arriskuak ekarriko lituzkeela" uste du Espainiako Gobernuak.

Gauzak horrela, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) trenak eraikitzen dituen Talgo enpresaren kotizazioa etetea erabaki du gaur, asteartea, "kautelazko" neurri gisa eta "berehalakoan"; izan ere, konpainiaren tituluak % 0,93 jaitsi dira, eta 4,26 eurora heldu. 

Espainiako Gobernuak EEP eskaintza atzera botatzeko erabakiaren arrazoia da baimena emateak "segurtasun nazionala eta ordena publikoa bermatzeko arriskuak ekarriko lituzkeela".

Gainera, Ganz Mavag (Magyar Vagon) fabrikak Talgoren ekoizpen-arazoak konpontzeko ahalmen nahikoa ote zuen zalantzati zegoen Espainiko Gobernua.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X