Ingurumena
2023/04/29 - 13:56
Zubietako erraustegiaren aurkako martxa egin dute Lasarte-Oriatik abiatuta
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Donostia Bizirikek, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek babestuta, "Erraustegia airea, ura eta lurra kutsatzen" lelopean atera dira kalera.
2023/04/26 - 13:43
EAEn angulak harrapatzeko lizentzia kopurua 150era mugatuko dute aurrerantzean
Jaurlaritzak eta Euskadiko Angulero Elkarteak akordioa lortu dute angularen arrantza tradizionala profesionalizatzeko asmoz. Baimendutako bi salmenta puntu izango dira bakarrik, eta AZTI arduratuko da arrantza kopurua zehazteaz, betiere espeziaren stocka bermatzeko.
2023/04/20 - 20:07
CO2 isurpenik ez izateak kutsadurarik ez egotea esan nahi al du?
Jon Sampedro BC3 zentroko ikertzaileak CO2 emisioak konpentsatzeko moduak azaldu ditu, eta kutsadurarik ezatik bereizi du.
2023/04/20 - 11:56
Bertan behera geratu da Durangoko epaitegian agertu behar zuten teknikarien deklarazioa
Justizia Administrazioan egiten ari diren grebak eragotzi du Ingurumen Saileko hiru teknikarien deklarazioa.
2023/04/20 - 07:00
Zaldibarko luiziaren harira ikertutako Ingurumen Saileko hiru teknikarik epaitegian deklaratuko dute gaur
Ingurumen Sailburuordetzako Ikuskapen Zerbitzuko teknikari gisa deitu dituzte, 2011ko martxoaren 24ko ingurumen-baimena Verterri emateko prozesuan esku hartu zutelako.
2023/04/19 - 09:43
Lehortearen mapa: Araba euririk gabe eta Nafarroa hegoaldea alertan ur eskasiagatik
Euskalmeteko eta Aemeteko adituen arabera, oro har, Hego Euskal Herriko egoera normaltasunaren barruan dago. Hala ere, Arabako lurralde osoan pairatzen ari den euri falta eta Nafarroan Ebro ibaiaren ardatzean ur eskasiagatik dagoen alerta nabarmendu dituzte.
2023/04/18 - 16:19
Chivite: ''Eraldaketaren aldekoak gara, baina eraldaketa horrek denbora behar du''
Maria Chivite Nafarroako presidentea Bruselara joan da Euro 7 araudia malgutzea eskatzeko, eta 2025etik 2027ra atzeratzea "posible" ikusten duela adierazi du. Araudi horrek auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarrien kopurua mugatzen du.
2023/04/18 - 11:31
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko du gaur Chivitek Bruselan
2025ean indarrean sartuko den araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak. Nafarroako presidenteak auto elektrikora egokitzeko urtebete edo bi urteko "moratoria" eskatuko dio Europako Batzordeari.
2023/04/16 - 22:52
Ipar Katalunia eta Girona artean piztutako suteak 1000 hektarea erre ditu dagoeneko
Ipar Katalunia eta Girona artean piztutako suteak 1000 hektarea erre ditu dagoeneko. 200 lagun etxetik atera behar izan dituzte Portbou herrian, baina gauerako itzuli ahal izan dira.
2023/04/16 - 12:55
G7ak ikatza baztertzeko prozesua bizkortzea adostu du, baina energia nuklearra babestea egotzi dio Alemaniak
G7ko herrialdeek egindako itunean agertzen denez, "energia nuklearraren aldeko apustua egiten duten herrialdeek karbono gutxi eraginez energia sortzeko duen gaitasuna nabarmentzen dute".
2023/04/15 - 22:18
Oraindik piztuta zituen azken hiru zentral nuklearrak itzali ditu Alemaniak
2010ean jarri zuten abian Alemaniak trantsizio energetikoa, 2050erako, energia iturrien % 80 berriztagarriak izateko helburuz.
2023/04/14 - 16:02
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko dio Chivitek Bruselari
Araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak.
2023/04/13 - 20:24
Urtegiak % 67 beteta daude, duela urtebeteko mailatik urrun, 2022an % 89ra iritsi baitziren
Euskal Herriko urak 2022ko apirilean iritsi ziren maila gorenera, baina urrira arte nabarmen jaisten egon ondoren, azken hilabeteetan ezin izan da berreskuratu, duela hamabi hilabeteko ehunekotik urrun.
2023/04/13 - 16:59
Doñana lehortzen jarraitzeak ondorio latzak ekarriko dituela ohartarazten dute adituek
Legez kanpoko ehunka hektarea ureztatze-eremu arautzeak egoera larriagotuko duela diote.
2023/04/13 - 16:48
Irati oihana biosferaren erreserba izan daiteke
Euskal Herriko hirugarren erreserba izango litzateke Urdaibai eta Errege Bardearen ondoren. 2024ko urtarrilean jasoko du Iratik Unescoren erantzuna.
2023/04/09 - 21:15
Baztanen piztu den mendi sutearen ikuspegia, airetik
Baztanen, Okoli mendiaren ondoan dagoen eremu irisgaitz batean, gaur arratsaldean piztutako baso-sutearen egoera ezagutzeko hegaldia egin dute Nafarroako suhiltzaileek. (Suhiltzaileek Twitterren zabaldutako irudiak).
2023/04/08 - 22:53
Zamariaingo arroka, sare sozialetan horren ondo ematen duen harrizko behatokia, eta bere A eta B aldeak
Nafarroan, Irati basoaren magaletako batean kanpora egiten duen arroka. Naturak berak zizelkatu duen harrizko behatokia izatez, izenez Zamariain. Azken aldian erakargarri bihurtu den tokia da argazkiak atera eta sare sozialetan zintzilikatzeko.
2023/04/03 - 13:42
Autoz egindako joan-etorriak % 4,5 igo ziren 2021ean EAEn, oinez egindakoen kaltetan
Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera, desplazamenduen ia erdiak oinez egiten dira, eta % 39,8, ibilgailu pribatuarekin. Bizikleta oraindik gutxi erabiltzen da (% 1,9), Gasteizen joan-etorrien % 8ra heltzen badira ere eta Donostian % 4 ingurukoak izan arren.
2023/04/02 - 10:13
Hondalea ikusgai izango da apirilaren 3tik 16ra
Talde ekologistek ohartarazi dutenez, "udaberrian, itsas hegaztiek lurrean habia egiten dutenean", uhartera bisitak egiteak "ondorio kaltegarriak" izango ditu, eta akordioak ez betetzea leporatu diote Udalari.
2023/03/26 - 20:53
Manifestari bat hilzorian dago Frantzian, protesta ekologista batean zauritu ostean
Sainte-Solineko nekazal-urtegi bat okupatu nahi zuten manifestariek, uraren pribatizazioa salatzeko asmoz. Liskar larriak izan ziren Poliziaren eta ekintzaileen artean, eta 200 pertsona zauritu ziren, horietatik 40 larri.