Ingurumena
2023/02/02 - 09:20
Zenbat zikintzen dugu garbitzen dugunean?
Duten toxikotasun mailagatik osasunerako arriskutsuak eta ingurumenerako kaltegarriak izan daitezkeen produktuak erabiltzen ditugu etxeko bazterrak garbitzeko, baina ezagutzen al ditugu benetako ondorioak? Nola eskura ditzakegu gutxiago kutsatzen duten garbigarriak?
2023/02/01 - 15:18
AHTren lanek Arrasateko Lezetxiki kobazuloan kalte handiak eragin dituztela salatu dute
Arrasate eta inguruko espeleologia zaleen kolektiboak zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, Abiadura Handiko Trenaren tunela leizezulo barruraino sartu da.
2023/02/01 - 15:06
AHTren lanek Arrasateko Lezetxiki kobazuloan kalte handiak eragin dituela salatu dute
Arrasate eta inguruko espeleologia zaleen kolektiboak zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, Abiadura Handiko Trenaren tunela leizezulo barruraino sartu da.
2023/02/01 - 13:57
Nola egin ditzakegu etxean gure garbigarri propioak?
Alkohol-ura, ozpina, gatza, bikarbonatoa edo limioia bezalako etxeko produktuak erabilita sukaldea eta komuna garbitzeko produktuak egin daitezke. Etxean egindako girogailuak egiten ere ikasi dugu.
2023/01/30 - 14:44
Klimaren aldeko ekintzaileek Kongresuko mikrofonoari itsatsi dizkiote eskuak
Futuro Vegetal taldeko hiru kidek egin dute protesta. Ganaduzaleei dirulaguntzak emateari uztea eskatzen du mugimendu ekologista horrek.
2023/01/29 - 19:03
Erdiz, abeltzaintza tradizionalaren eta meatze-estraktibismoaren arteko pultsua
Magnesitas Navarras enpresak urtean 600.000 tona mineral atera nahi ditu 25 urtez Baztango larre horretatik, baina bertako biztanle asko eta erakunde ekologistak aurka agertu dira.
2023/01/28 - 18:28
Urrunagako bizilagunak: "Otua Taldea gu itotzen ari da"
Urrunaga, Goiain eta Urbinako 70 bat bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Lakuako Ertzain etxearen parean, Otua taldeko birziklatze enpresen jardueraren ondorioz duela 10 urtetik hona jasaten ari diren kutsadura salatzeko.
2023/01/28 - 14:43
Europako Parlamentuak esan du Mutrikuko dikearen obrak ikertuko dituela
Mutrikuko Natur Taldeak igorri du eskaera, kai muturra 88 metro handitzeko asmoa ezagutu ostean, horrek badian eragingo lituzkeen "kalteak" salatuta.
2023/01/27 - 09:19
"Super arbolak", berotze globalari aurre egiteko
'Pinus radiata' espezieko "super arbolen" Europako lehen landaketa Laudion dago. NEIKERren laborategietan ereindako 800 zuhaitzek osatzen duten pinudia, eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko ezaugarri bereziak dituzte.
2023/01/26 - 12:11
Berotze globalaren eraginak gurean: Eltxoak neguan, gaupasak sargoriagatik eta gereziondoak loretan udazkenean
Klima aldaketaren inpaktuak ugariak eta agerikoak dira, gure egunerokoan igartzeraino. BC3ra, klima aldaketa ikertzeko euskal zentrora, jo dugu ondorio horiek zeintzuk diren eta nola txikitu ahal ditugun jakiteko.
2023/01/25 - 16:25
''Super arbolak'', berotze globalari aurre egiteko
Enbriogenesi somatikoaren teknika erabilita lortutako pinus radiata espezieko "super arbolen" lehen landaketa Laudion dago. Berotze klimatikoari aurre egiteko ezaugarriak dituzte. Paloma Moncalean NEIKERreko ikertzailea da egitasmoaren burua. Teknika zertan datzan azaldu du.
2023/01/25 - 14:48
Azazeta eta Labrazako parke eolikoek ingurumen-baimena lortu dute
2006tik Euskadin energia % 100 berdea sortuko duten lehen instalazio eolikoak izango dira.
2023/01/25 - 13:03
Zeintzuk dira berotze globalaren eraginak murrizteko gakoak?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlariak azaldu digunez, energia eta garraio arloko isuriak txikitu behar ditugu, eta udalerriek eraginak murrizteko planak diseinatu behar dituzte. Zarautz eta Bilbo Handia daude zaurgarrienen artean.
2023/01/25 - 11:34
Zer nolako eragina izaten ari da berotze globala gurean?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlari eta EHUko irakaslearekin izan gara ondorioak aztertzen. Lau eremu handitan igerri dituzte aldaketak: eguraldian, osasunean, elikagaietan eta ekosistemetan.
2023/01/20 - 15:18
Azazetan eraiki asmo duten parke eolikoa geldiarazteko eskatu dio Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzari
Gasteizko Mendiak Babestutako Naturguneen Sarean sartzeko ere eskatu dio. EH Bilduk aurkeztutako ekimena babestu dute PPk eta Elkarrekin Podemosek, baina aurka bozkatu dute udal gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk.
2023/01/17 - 20:32
Greta Thunberg, Poliziak atxikita Lutzerath herria eraistearen aurkako protestan
Ekintzaile gaztea herria eraistearen kontrako protesta batean parte hartzen ari zen. Ehunka pertsona bertaratu dira duela zenbait egunetik, ikatz-meategi bat aire zabalean zabaltzea eragozteko.
2023/01/17 - 15:38
Tapia: ''2025 urte hasierarako martxan egongo dira Labraza eta Azazetako parke eolikoen obrak''
Lanak hasi aurretik hainbat babes neurri hartu behar dira bi proiektuetan, baina neurri horiek antzerakok direla azaldu du Ingurumen sailburuak.
2023/01/16 - 16:28
The Comedy Wildlife: natura babestea helburu duten argazki dibertigarriak
Animaliak ardatz hartuta, ehunka irudi aurkezten dituzte urtero The Comedy Wildlife argazki lehiaketara, beti ere gaia umoretik landuta. Hauek dira 2022ko edizioko sarituak.
2023/01/16 - 10:20
Ekonomia "egonezin batean egon arren", EAEko enpresetan "dinamismoa" ikusten du Tapiak
Parke eoliko eta instalazio fotovoltaikoen harira, sailburuak esan du "berme guztiekin" jarri behar direla martxan, baina menpekotasuna jaitsi nahi bada, halakoak "bai ala bai" jarri behar direla. Horren ildoan, ekimen pribatu-publikoarekin egindako proiektuak defendatu ditu.
2023/01/15 - 21:56
Lützerath herrian diharduten hainbat polizia lokatzetan trabatuta geratu dira istiluen erdian
Poliziek ur-kanoikadak bota dituzte ekologistak uxatzeko, hainbeste, eurek sortutako lokatza arazo bihurtu zaiela, bertan harrapatuta gelditu baitira agenteak.