Protesta ekintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Klimaren aldeko ekintzaileek Kongresuko mikrofonoari itsatsi dizkiote eskuak

Futuro Vegetal taldeko hiru kidek egin dute protesta. Ganaduzaleei dirulaguntzak emateari uztea eskatzen du mugimendu ekologista horrek.
Futuro Vegetal taldeko bi ekintzaileak, mikrofonoari itsatsita.
Futuro Vegetal taldeko bi ekintzaileak, mikrofonoari itsatsita. Argazkia: @FuturoVegetal

Futuro Vegetal taldeko ekintzaile batzuek eskuak itsatsi dituzte Diputatuen Kongresuko mikrofonoan, klima aldaketaren inguruko protesta ekintza batean. Euren ustez, "landareetan oinarritutako elikadura baterantz trantsizio bat behar da, gure elikadura subiranotasuna bermatzeko eta kaos klimatikoari moldatzeko". 

Taldeko hiru ekintzailek egin dute protesta. Horietako bi hizlarien lekura igo dira eta itsasgarriarekin lotu dira mikrofonora. Bestea Kongresuko presidentea egon ohi den tokira joan da eta taldearen bandera bat zabaldu du. 

Kongresuko poliziek berehala eten dute protesta. Hirurak identifikatu dituzte eta, ondoren, ekintzaileak arazo barik atera dira ganberatik, EFEri Kongresuko iturriek jakinarazi diotenez. 

Hiru ekintzaileak Kongresua ikusten bisita gidatu baten barruan sartu dira Parlamentura. 

Sare sozialetan, protesta ekintzaren bideoa eskegi dute eta euren aldarrikapen nagusiak azaldu dituzte. Ganaduzaleei dirulaguntzak kentzea nahi dute, eta otsailera arteko epea eman diote Espainiako Gobernuari. Hala egin ezean, ekintzak gogortzen joango direla iragarri dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X