Iñigo Urkullu

2023/03/15 - 20:13
Urkulluk proposamen bat igorriko die NBEri eta EBri, garapen jasangarriaren helburuak lortzen laguntzeko
Lehendakariak 'Agenda 2030 Euskadi' Foroak Miñaon (Araba) egindako bileran aurkeztu du dokumentua. Besteak beste, proposamenak "estatukoak ez diren" gobernuek prozesu horretan duten zeregina bultzatzea proposatzen du.

2023/03/13 - 16:15
Arku Atlantikoko presidenteek makroeskualde bat sortzea aldarrikatu dute
Horretarako, urteko bigarren seihilekoa baliatu nahi dute Espainiak Europako Kontseiluaren presidentetza izango duela kontuan hartuta. Makroeskualde Atlantikoaren helburua litzateke eztabaidarako eta lanerako foro bat sortzea, zeinetan Gobernuek berdintasunean erabakiak hartu ahalko dituzten.

2023/03/13 - 15:58
Arku Atlantikoko presidenteek makroeskualde bat sortzearen alde egin dute
Urkullu lehendakaria Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin bildu da gaur eguerdian Ajuria Enean, lurralde atlantikoen erronka komunei buruzko gogoetak eta ekimenak partekatzeko.

2023/03/13 - 12:35
''Industria lehiakorrak, talentuak eta trantsizio ekologiko eredugarriak Euskadi arrakastara eramago dute''
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Euskadi "arrakastara hurbilduko" duten gakoak industria-sare "zabal eta lehiakor" bat, energia-eredu propio batekin trantsizio ekologiko "eredugarriaria" egitea edo talentua sortzea eta mantentzea izango dira.
2023/03/13 - 08:45
Albiste izango dira: Arku Atlantikoaren bilera Gasteizen, pentsioen erreforma eta Oscar Sariak 2023
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/13 - 08:20
Kantauriko eskualdeek trenbide, argindar eta gas konexioak aztertuko dituzte gaur
Bileraren helburua interes komuneko gaiei buruzko ekimenak partekatzea da. EAEko, Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako presidenteek lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide, besteak beste.

2023/03/11 - 15:18
Euskadi eta Donostiarentzat superordenagailu kuantikoak duen garrantzia azpimarratu dute Urkulluk eta Goiak
Zientzia, ezagutza eta teknologiarekin zerikusia duten proiektuak Euskadik eta Donostiak erakartzeko duten ahalmena azpimarratu dute lehendakariak eta Donostiako alkateak. IBM enpresaren superordenagailu kuantikoa hartuko duen eraikina egiten hasi dira Donostian.

2023/03/10 - 15:23
AIC Automotivek 4. fasea abiatu du, mugikortasunerako irtenbide berriak sustatuko dituena
Fase honetako erronketako bat mugikortasunerako irtenbide berriak garatzea izango da; autoen elektrifikazioaz gain, bizikleta edo tren garraioa ere sustatzea.

2023/03/10 - 13:23
Auto elektrikorako jauzia ez da "erraza" izango eta "ahalegin handia" eskatuko du, Urkulluren arabera
2035erako errekuntza motorreko auto berrien salmenta debekatu nahi du Europar Batasunak. "Data gainean" dagoela aintzat hartuta, Europako errealitate "heterogeno" guztiak aintzat hartzearen alde egin du lehendakariak.

2023/03/10 - 13:13
Iñigo Urkullu, auto elektrikorako aldaketaz: ''Ez da batere erraza izango eta ahalegin handia eskatuko du''
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du bat datorrela Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeen kezkarekin, Europar Batasunak 2035ean errekuntza-motorra duten autoen salmenta debekatzeko hartutako erabakiaren aurrean.

2023/03/06 - 14:10
Urkullu, 4 eguneko lan-asteaz: "Ez da gai erraza, enpresen eta langileen borondatea errespetatu behar da"
Lehendakariak adierazi du enpresaburuen eta langileen arteko akordio batean oinarritu behar dela, eta gaineratu du beste herrialde batzuetako esperientzia kontuan hartuko dutela.

2023/03/06 - 14:06
Iñigo Urkullu, 4 eguneko lan asteaz: ''Ez da gai erraza, kudeatzeko gai delikatua da''
Iñigo Urkullu lehenedakariaren arabera, "entsegu hau enpresaburuen eta langileen arteko akordio batean oinarritu behar da, borondatezko ekimen bat bezala hartuz".

2023/03/03 - 21:38
Urkullu: 'Administrazioaren betebeharra da euskal herritarrak beren hizkuntza ofizialean erantzutea'
Uliazpi kasuko epaiaren aurrean, analisi juridiko sakon bat egingo duela iragarri du Eusko Jaurlaritzak.

2023/03/03 - 11:33
Mediku nahikorik ez dagoela azpimarratu du Urkulluk, baina nabarmendu du Osakidetzan inbertitzen ari direla
"Osakidetzak gainditu beharreko zailtasunak ditu, onartzen dugu", adierazi du lehendakariak. Hala ere, itxaron-zerrendak murrizteko, lehen mailako arreta hobetzeko eta lan-baldintzei erantzuteko lanean ari direla gogorarazi du.

2023/02/27 - 15:38
Lehendakariak nabarmendu du kooperatibismoa Euskadiko DNAren parte dela
Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak bere 40. urteurrena ospatu du Bilbon, lau hamarkada hauetan osatu duten pertsonak omenduz. Ekitaldian izan dira, lehendakariaz gain, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Nerea Melgosa Gizarte Politiketako sailburua.

2023/02/24 - 12:53
Urkullu lehendakariak Errusiaren inbasioaren gaitzespena berretsi du
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen-mahaiak gaur goizean egindako bileraren ondoren, Euskadiren eta Ukrainaren arteko elkartasuna aitortzeko ekitaldi bat egin da Lehendakaritzan.

2023/02/24 - 11:25
Ukrainako Errefuxiatuen Harrerarako Jarraipen Mahaiaren bilera
Urkullu lehendakaria Ukrainako Errefuxiatuen Harrerarako Jarraipen Mahaiaren bileraren buru da, eta bertan "Ukraina-Euskadi: elkartasunaren urtebeteko memoria" dokumentua aurkeztuko da.

2023/02/17 - 18:32
Revilla eta Urkullu otsailaren 27an bilduko dira Santander eta Bilbo arteko trenari bultzada emateko asmoz
Bilera Arku Atlantikoko Batzordearen markoan egingo dute. Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearen hitzetan, bi agintariak "trena existitzeko asmoan bat eginda" daude.

2023/02/17 - 14:02
Emantzipaziorako laguntzaren gakoak: nork eta noiz eskatu ditzake?
Eusko Jaurlaritzaren Emanzipa Programaren barruan, 25 eta 29 urte bitarteko gazteek 300 euroko laguntzak eskatu ahal izango dituzte. Zer baldintza eskatuko dira? Noiz hasi ahal izango da laguntza horiek eskatzen?

2023/02/17 - 11:44
Mediku faltak ez diolako soilik Euskadiri eragiten eta ''jendea ez engainatzeko'' eskatu du Iñigo Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakariak berretsi du Osakidetzaren egungo arazoak ez dituztela diru faltak edo profesionalen lan baldintzek eragiten, mediku faltak baizik, "mundu osoan bezala".