Iñigo Urkullu
2023/01/23 - 13:00
Hitzemandako 31 eskumenetatik bost baino ez dira gauzatu, "oso gutxi", Urkulluren arabera
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak uste du Euskadiren eskubidea dela eta Espainiako Gobernuak konpromisoa duela eskumen horiek emateko. Horregatik, Autogobernua eskatzen jarraituko duela nabarmendu du.
2023/01/23 - 11:43
Urkullu: ''Bidegabea da Osakidetza desegiten ari dela edo pribatizatzen ari dela esatea''
Iñigo Urkullu lehendakariak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna Osakidetzan dauden arazoak konpontzea dela. Deia-k Bilboko Euskalduna Jauregian egin duen topaketan esan ditu hitzok.
2023/01/22 - 00:00
Lehendakariak doluminak agertu dizkie bi mendizaleen familia eta lagunei "euskal gizartearen izenean"
"Bizitza galdu dute hainbeste maite zituzten mendiak igotzen ari zirel. Goian beude", idatzi du sarretan Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak gogoam.
2023/01/19 - 14:05
'Indarkeria matxistaren biktimei emandako erantzuna humanizatzen jarraitzeko' konpromisoa berretsi du Urkulluk
Indarkeria matxista jasan duten emakumeen arreta hobetzeko hirugarren akordioaren sinadura ekitaldian egin ditu adierazpenak Lehendakariak. EAEko erakundeetako kideak bildu dira bertan.
2023/01/19 - 13:58
Andueza: "Lehendakariak eta Artolazabalek aspaldi ezagutzen zuten proiektua, eta gaur arte isilik egon dira"
"Sozialdemokratatzat du bere burua EAJk, baina iruditzen zait gizatasunetik eta sozialdemokraziatik urrun daudela. Gertuago daude herrialde honetako eskuin zaharkitutik", nabarmendu du.
2023/01/19 - 12:39
Euskal erakundeek indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko III. Akordioa sinatu dute gaur
Euskal erakundeek gaur sinatu duten akordioak arreta integralagoa eta pertsonalizatuagoa lortzeko eta birbiktimizazioa saihesteko aukera emango du.
2023/01/18 - 12:54
Jaurlaritzak ''leialtasunez'' beteko duela hezkuntza ituna adierazi du Urkulluk eta akordiorako deia egin du
Lehendakariak adierazi du hezkuntza bultzatzeko "herri mailako erronka handi" hau ezinezkoa izango litzatekeela gizarte osoaren konpromisorik eta inplikaziorik gabe lortzea. Hala ere, ziurtatu du azken hilabeteek erakutsi dutela posible dela desberdintasunak alde batera uztea.
2023/01/13 - 15:16
Urkullu atsekabetuta agertu da, baina harro "EAJk bere momentuan hartu zituen erabakiez"
Lehendakaria lehen aldiz mintzatu da ostiral honetan De Miguel auziaren epaiaz, eta poza eta harrotasuna azaldu ditu haren alderdikideekiko.
2023/01/13 - 14:43
Urkullu atsekagetuta dago zigortuak EAJko afiliatuak zirelako, baina lasai dagoela adierazi du
Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, "De Miguel auziaren" epaiak "politika zer den eta zer izaten jarraitu behar duen erakusten digu".
2023/01/10 - 15:13
Urkulluk berretsi egin du «defendatzen ditugun balioen aurkako gertakarien gaitzespen irmoa»
Halaber, Justiziak hartutako erabakia errespetatzen duela adierazi du. Auzitegi Gorenaren epaia, irmoa, Arabako Probintzia Auzitegiaren autoa argitaratu eta hiru urtera iritsi da, eta zigortuetako batzuek aurkeztutako errekurtsoei erantzun die.
2023/01/04 - 13:39
Langileen alde egindako borrokan Redondo Urbietaren garrantzia nabarmendu dute sindikatuek eta politikariek
EAEko zein Espainiako Estatuko sindikatuetako ordezkariek eta politikari eta agintariek UGTren idazkari nagusi izandakoa hartu dute gogoan, hil berritan.
2022/12/31 - 19:33
"Orokorkeriak" eta "zehaztasun gutxi" Urkullu lehendakariaren urte amaierako mezuan, oposizioaren arabera
EH Bilduk kritikatu du lehendakariaren mezuak "asmo eta hitz onak baino ez" dituela ekarri. PSE-EEk aitortu du 2023ko erronketako bat "osasun sistemaren kalitatea berreskuratzea" izango dela, eta Ezker Anitza-IUk "publikoa lehen lerroan jartzea" eskatu du.
2022/12/31 - 15:05
Osakidetzaren "zailtasunak eta arazoak" bideratzea izango da Jaurlaritzaren 2023ko lehentasunetako bat
Gabon zahar eguneko mezuan, datorren urterako bost erronka nagusi aipatu ditu lehendakariak. Osakidetzaren “arazoak” bideratzeko “gogotik ahaleginduko” direla agindu du. Lehen mailako arreta zerbitzuak hobetzea izango da lehentasuna.

2022/12/31 - 12:38
Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua, osorik
Ikusi berriro, 2022ko Gabon Zaharraren harira, Iñigo Urkullu lehendakariak Ajuria Eneatik eskainitako mezua.
2022/12/31 - 12:33
Urkullu: ''Apalki aitortzen dut hobetzeko guneak ditugula''
2023rako bost erronka zehaztu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak urte bukaerako mezuan. Ikusi, osorik, 14:00etan ETB1-eko Gaur Egun albistegian.

2022/12/23 - 16:02
Legebiltzarrak 2023rako EAEko Aurrekontuak onartu ditu
EAJ eta PSE-EE Gobernuko alderdien botoekin onartu egin dituzte 2023rako Aurrekontuak.
2022/12/20 - 09:49
Albiste izango dira: Lujanbiori elkarrizketa Euskadi Irratian, Auzitegi Konstituzionala eta Gobernu bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/12/19 - 15:08
Iberdrolak Euskadiren garapen ekonomikoan eta enpleguan duen konpromisoa helarazi dio Galanek Urkulluri
Konpainia elektrikoak aurkeztu berri duen plan estrategikoari esker, 10.000 milioi euroko ekarpena egingo dio Euskadiri 2022 eta 2025 bitartean; inbertsioetan, erosketetan, soldatetan eta diru-sarrera fiskaletan, batik bat.

2022/12/19 - 14:29
Urkullu: "Politika eta justizia aspalditik daude nahastuta Espainian"
ETBn eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Osakidetzaren krisiaz ere mintzatu da lehendakaria. Haren hitzetan, berrantolaketaren helburua ez da aurreztea. "Aurrekontuak, 10 urtean, % 48 egin du gora", zehaztu du.

2022/12/19 - 11:22
Iñigo Urkulluk ez du argitu hurrengo hauteskundeetan lehendakarigai izango den
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan lehendakarigai izango den galdetuta, Iñigo Urkulluk adierazi du oraindik 15 hilabete falta direla eta erabakia ez dela bakarrik berea, alderdiak ere zeresana duelako.