Inteligentzia artifiziala
2025/02/20 - 12:47
EH Bildu: ''Euskorpus akats estrategikoa da, ez dituelako kontuan hartu hizkuntza teknologiako eragileak''
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak Euskorpora elkartetik kanpo utzi ditu, besteak beste, EHUren HITZ zentroa edota Langunea enpresa pribatua. "Kasurik onenean, jakineza erakusten du, eta okerrenean, gauzak bezerokeriaz egin dituztela", salatu du.
2025/02/19 - 13:29
Euskorpus: Adimen artifizialari euskara irakastea, mundu digitaletik desagertu ez dadin
Proiektuaren helburua da aplikazio eta laguntzaile digitalek erabiltzaileekin euskaraz elkarreragin ahal izatea. Horretarako, 5,5 milioi euroko laguntza emango du Eusko Jaurlaritzak.
2025/02/17 - 10:55
Elon Muskek Grok 3 jarriko du airean, "munduko adimen artifizial azkarrena", OpenAIren ezezkoa jaso ostean
Dirudunak esan du tresna "ikaragarri adimentsua" dela. Hain zuzen ere, ChatGPTren jabe den OpenAIk igande honetan formalki eman dio ezezkoa Musken eta beste inbertsore batzuen erosketa eskaintzari.
2025/02/13 - 20:37
Muskek dio OpenAI erosteko eskaintza erretiratuko duela horrek irabazi asmorik gabekoa izaten jarraitzen badu
Astelehenean prentsan filtratu zen Muskek eta inbertitzaile talde batek milioi askoko eskaintza egin zutela, eta Sam Altman OpenAIko kontseilari delegatuak hau erantzun zion: "Ez, eskerrik asko".
2025/02/13 - 18:00
Adimen Artifizialean nagusi izateko lasterketa: lehiakide nagusiak, erronkak eta taula geopolitikoa
Adimen Artifiziala esparru guztiak iraultzen ari da, aplikazio militarretatik eguneroko zereginetaraino. Mundu osoko enpresak horren mende daude gero eta gehiago, eta herrialdeak, berriz, AArik aurreratuena garatzeko lehiatzen ari dira, beren intereserako.
2025/02/11 - 20:41
Zer dago Elon Muskek OpenAIri egindako eskaintzaren atzean?
Sam Altman OpenAIren zuzendari exekutiboak uste du Elon Muskek eta inbertitzaile talde batek OpenAI kontrolatzen duen konpainia 97.000 milioi dolarren truke erosteko egindako proposamena "lehiakide bat moteltzeko" saiakera baino ez dela.
2025/02/11 - 18:30
AEBk eta Erresuma Batuak ez dute sinatu adimen artifizialari buruzko Parisko goi-bileraren adierazpena
Teknologia horren aplikazioa irekia eta etikoa izatea eskatzen du adierazpenak. Guztira 60 estatuk eta estatuz gaindiko erakundek egin dute bat adierazpenarekin. Sinatzaileen artean daude Europar Batasunaren 27 estatuak, Txina, India, Japonia, Australia, Kanada, Brasil, Txile eta Vatikanoa.
2025/02/11 - 17:44
Von der Leyenek adimen artifiziala garatzeko 200.000 milioi euro bideratzea espero du
Gainera, Europako Batzordearen presidenteak iragarri du 20.000 milioi euroko funts bat sortuko dutela Parisen egindako goi-bileran, Europar Batasunean lantegi erraldoiak eraikitzeko.
2025/02/11 - 09:41
Muskek 97.400 milioi dolarreko eskaintza egin du OpenAI enpresa erosteko
Berehala erantzun dio Sam Altman OpenAI konpainiako idazkari kontseilariak, X sarean idatzitako mezu baten bidez: "Ez, eskerrik asko, baina nahi baduzu guk Twitter (orain, X) erosiko dugu 9.740 milioiren truke".
2025/02/10 - 09:29
Adimen artifizialari buruzko goi-bilerak mundu osoko agintariak eta adituak bilduko ditu Parisen
Munduko gobernantza "hobetzea" da goi-bileraren heburuetako bat, antolatzaileen arabera. Atzo, Macronek iragarri zuen 109 mila milioiko inbertsioak egingo dituela adimen artifizialaren garapenean. Bere hitzetan, Europak ezin du atzean geratu eta "inbertitzea" da aukera bakarra.
2025/01/28 - 19:25
DeepSeekek aurreratuagoa den adimen artifiziala garatu du, jasangarriagoa eta merkeagoa, gainera
DeepSeek agertu eta zalantzan jarri du orain arte Adimen Artifizialarekiko genuen ikuspegi orokorra: gero eta energia eta inbertsio handiagoak egin behar omen ziren. Kolokan utzi du, baita, Estatu Batuek alor horretan zuten erabateko nagusitasuna ere.
2025/01/28 - 09:33
Horrelakoa da DeepSeek, Txinak ChatGPTri aurre egiteko sortu duen adimen artifiziala
Txinako adimen artifizialeko laguntzaileak kode irekia du, eta doakoa da. Adimen artifizialeko aplikazio deskargatuena bilakatu da eta lurrikara eragin du burtsetan, AEBko konpainia teknologikoen kaltetan.
2025/01/28 - 08:49
Zer da DeepSeek, AEBko adimen artifizialaren merkatuari astindua eman dion Txinako aplikazioa?
Txinako adimen artifizialeko laguntzaileak kode irekia du, eta doakoa da. Garatzeko sei milioi dolar "bakarrik" bideratu dituzte; lehiakideek, 100-1.000 milioi. Adimen artifizialeko aplikazio deskargatuena bilakatu da eta lurrikara eragin du burtsetan, AEBko konpainia teknologikoen kaltetan.
2025/01/28 - 08:48
Albiste izango dira: DeepSeek, greba Haurreskolak Partzuergoan eta Jaurlaritzaren eta Guardianen arteko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/22 - 09:13
Adimen artifizialean 500.000 milioira arteko inbertsio pribatua egingo duela iragarri du Trumpek
IA OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek "Stargate" izeneko proiektu bateratua sortzeko asmoa dute, Txinaren lehiari aurre egiteko.
2025/01/13 - 22:27
Erresuma Batuak Adimen Artifiziala ezarriko du bere zerbitzu publikoetan, "gizatiarragoak" izan daitezen
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministro laboristak Adimen Artifizialaren Ekintza Plana aurkeztu du, herrialdea "AAren hartzaile izateaz gain, fabrikatzaile" izateko.
2025/01/11 - 11:23
AI Me, adimen artifiziala duen lehen familia-robota
Robota TCL konpainia asiarrak aurkeztu du CES 2025 teknologia-azokan, Las Vegasen. Robota familia bakoitzaren ohituretara egokitzen da, eta esperientzia pertsonalizatuak eta interaktiboak eskaintzen ditu.
2025/01/09 - 10:06
Adimen artifiziala eta robotika, Las Vegaseko CES azokako izarrak
Nvidia, X, Samsung, Delta, Sony eta Volvo etxeek aurkezpen garrantzitsuak egin dituzte azokan. 150.000 bisitari izan ditu, eta 4.000 erakustoki.
2025/01/08 - 09:19
Trumpen hotelaren aurrean izandako leherketaren egileak ChatGPT erabili zuen plangintza egiteko
Matthew Livelsbergerek, trauma ondoko estresa zuen militar ohia, Adimen Artifiziala erabili zuen lehergailua nola jarri ikasteko. Zalantza teknikoak eta legezkoak ere argitu zituen.
2024/12/20 - 11:04
ChatGPT WhatsAppen ere erabili daiteke: doakoa da eta nahikoa da kontaktuetan telefono zenbaki bat gordetzea
ChatGPTrekin hitz egiteko bi zenbaki hauetako bat gorde behar da telefonoan: +1 (1) (800) 242-8478 edo 1 800 CHATGPT. Oraingoz, testu bidezko komunikazioa ahalbidetzen du, ezin baitira irudiak eta ahotsa sartu.