Internet
2020/11/29 - 14:52
Pornografia egiteko Gipuzkoako eta Arabako adingabeak erakartzen zituen sare batek
Madrilen, Malagan eta A Coruñan bizi diren hiru gizoni eginbideak ireki dizkie Ertzaintzak. Orain arte lau biktima, guztiak adingabeak, 12 urtetik 15 urtera bitartekoak, aurkitu dituzte.
2020/11/26 - 09:28
Internet bidezko iruzurrak areagotzen dira Black Friday egunean eta Gabonetan
Guardia Zibilak ohartarazi du Black Friday egunean eta Gabonetan iruzur gehiago egiten direla, baita faltsifikatutako produktuak saltzen direla ere, eta horiek saihesteko hainbat gomendio eman ditu.
2020/11/21 - 17:15
Jendea ezagutzeko plataforma digitalen erabiltzaile kopurua nabarmen hazi da
COVID-19aren ondorioz, harreman sozialak murriztu egin dira, eta jende berria ezagutzeko aukerak geroz eta gutxiago daude. Hori dela eta, online bidezko harremanek gora egin dute.
2020/11/18 - 14:05
Internet bidezko sexu estortsioak ugaritu egin dira Nafarroan, Foruzaingoaren arabera
Metodo ezberdinak erabiltzen dituzte delitu horietan. Kasu batzuetan, salatzaileek emakumeen lagun eskaerak onartu zituzten sare sozialetan.
2020/11/13 - 12:41
16 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian Wallapopen bidez iruzurrak egiteagatik
Iruzurgileek produktu garestiak bilatzen zituzten, teknologikoak batez ere. Behin jasota, Wallapopena zirudien mezu elektroniko bat helarazten zieten biktimei ordainketa egina zegoela esanez.
2020/11/10 - 16:37
Bruselak beste enpresa batzuen datuak "neurri gabe" erabiltzea egotzi dio Amazoni
Europako Batzordearen "atariko" ondorioa da Amazonek Batasuneko lehia arauak urratu dituela online merkataritza txikizkarian.
2020/11/06 - 11:21
Etxean 77 su-arma zituen gizon bat atxilotu dute Bilbon
Hamar miaketa egin eta lau pertsona atxilotu dituzte guztira, Internet bidezko armen saltoki ilegal handiena desegin ostean. Gainera, beste bi pertsona ari dira ikertzen.
2020/10/29 - 15:25
Osasun Ministerioaren izenean mailez egiten ari diren iruzurraz ohartarazi dute
Biktimek mezu elektroniko bat jasotzen dute Osasun Ministerioaren izenean, COVID-19arekin lotutako informazioarekin. Ministerioak mezu horiek ezabatzea eta fitxategiak ez deskargatzea gomendatzen du.
2020/10/28 - 19:34
Laukoiztu egin da Euskadin jatekoen on-line salmenta azken bi asteetan
Produktu ontziratuak dira online errazen erosten direnak. Produktu freskoak, arraina, haragia edo fruta ere ikusi gabe erostea, hori da erronka.
2020/10/26 - 11:53
batua.eus-ek ingelesa eta frantsesa batu ditu itzulpen zerbitzuetara
Adimen Artifizialean eta Sare Neuronaletan oinarritutako itzulpen zerbitzuak euskara-gaztelania-euskara itzulpenak egiteko balio zuen orain arte.
2020/10/22 - 14:42
Santander bankuaren izenean egiten ari diren iruzurraz ohartarazi dute
Biktimek SMS bat jasotzen dute segurtasun sistema berria "azkar" aktibatzeko eskatuz.
2020/10/21 - 01:17
Ameriketako Estatu Batuek Google auzitara eramango dute monopolioa egotzita
Urtebeteko ikerketa amaitu ondoren kereilaren berri eman dute. Salaketaren arabera, Google erraldoiak "akordio esklusiboen legez kanpoko sare baten bidez konpetentziari kalte egiten dio".
2020/10/15 - 13:11
Euskaltelek 5G teknologia eskainiko du, Orangerekin hitzartutako akordioari esker
Zabalkunde prozesuan dagoen Euskaltel konpainiaren arabera, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eskainiko dute 5G teknologia.
2020/10/15 - 12:50
Bideo sexual faltsuak zabaltzearekin iruzurra egiten ari direla ohartarazi dute
Gaizkileek mehatxu egiteko erabiltzen duten materiala izan ez arren, bitcoin kriptomoneta erabiliz kopuru jakin bat ordaintzeko eskatzen diote biktimari.
2020/10/09 - 13:17
Mikel Arana: "Jokoan publizitatea egiteko modua guztiz aldatuko da lege berriarekin"
Espainiako Gobernuko Joko Antolaketarako zuzendariak ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan azaldu duenez, ongietorri bonoak debekatuko dira, gazteei jokoan hasteko "zailtasunak jartzeko".
2020/10/06 - 17:42
Bizkaitar guztiek Interneterako konexio ultra azkarra izango dute bi urteren buruan
Banda zabala Bizkaiko udalerri guztietara zabalduko duen proiektuak 10 milioi euroko inbertsioa du, eta 96 udalerritan banatutako 7.620 atariraino eramango da.
2020/10/06 - 17:32
2023an Bizkaiak banda zabal azkarra izango du lurralde osoan
Landa-eremuetako eta periferikoetako 7.600 etxebizitza baino gehiagotara eramango ditu gutxienez 300 mega simetrikoko abiadurako Internet konexioak.
2020/10/02 - 14:19
Nafarroan Correos izenean egiten ari diren iruzurraz ohartarazi dute
Nafarroako Guardia Zibilaren esanetan, salaketak jaso dituzte azken egunetan. Pakete bat jasotzearen truke dirua eskatzen zaien mezu bat helarazten diete biktimei.
2020/09/30 - 14:17
Euskadiko biztanleen % 82,6k Internet erabiltzen du
% 24,7k euskaraz nabigatzen du. Ia ikasle guztiek, % 99,7k, erabiltzen dute Internet. Nabarmentzekoa da 65 urte edo gehiagoko erabiltzaileen kopuruak gora egin duela, Eustaten arabera.
2020/09/29 - 11:44
Banketxeen irudia erabiliz iruzurra egiten ari direla ohartarazi du Kontsumobidek
Bezeroak mezu elektroniko bat jasotzen du txartelarekin arazoak daudela esanez eta hura aktibatzeko helbide elektroniko bat eskainiz. Kasurik ez egitea eta banketxearekin hitz egitea gomendatu dute.