.EUS domeinuaren erabilera % 18 hazi da 2020an
Covid-19ak eragindako osasun krisiaren eraginez, enpresa txiki eta ertainek haien digitalizazio prozesua azkartu dute aurten. Testuinguru berrian, presentzia digitalik ez zuten merkatari, profesional eta abarren sarera jauzi egiteko beharra nabarmen areagotu da. Behar horretan laguntza eskaintzera bideratu ditu PuntuEUS Fundazioak urteko ahaleginak, fundazioaren egitekoa baita gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea.
Hori dela eta, .EUS domeinuaren erabilera % 18 igo da; aurreikuspenak gainditu eta iaz baino zortzi puntu gehiago hazi da. Uneko proiekzioaren arabera, 12.000 domeinu-izenetatik gertu amaituko luke urtea .EUS domeinuak.
Bizi dugun garaiko lekukotza gisa, azken hilabeteetako digitalizazio prozesua irudikatzen duen umorezko spota sortu du PuntuEUSek. Spotaren protagonistak Maridomingi "mileniala" (Amaia Irazabal) eta teknologiaz ulertzen ez duen Bizarzuri (Iñaki Beraetxe) dira. Spotak .EUS domeinuaren balioak (segurtasuna eta arreta) nabarmentzen ditu eta abenduko eskaintzari egiten dio erreferentzia: domeinu-izena bi urterako 15 euroren truke. Abenduaren 31ra arte baldintza berezietan erregistratu daiteke domeinu-izena.
Arreta zerbitzua eta segurtasuna indargune
.EUSen apustua ahalik eta zerbitzurik onena ematea da. Hori dela eta, domeinuen zibersegurtasunean egiten den lanean sakontzeko Cybasque zibersegurtasuneko euskal enpresen elkarteko kide egin berri da PuntuEUS Fundazioa. PuntuEUSek bezala, Cybasquek bere egiten du zibersegurtasunaren garapena lurraldeko esparru pribatu guztietan bultzatzeko erronka, beste sektore batzuekiko lankidetza sustatuta eta produktu/zerbitzu, teknologia edo merkatu berrien garapena bultzatuta.
Bestetik, laguntza eta gertuko arreta dira .EUS domeinuaren bereizgarri nagusiak. Digitalizazio prozesua haien kabuz abiatzen dute erabiltzaileek zalantzak izaten dituzte eta babes hori eskaintzen du PuntuEUS Fundazioak, erosketa prozesuan zein arlo teknikoan laguntza eskainiz.
Zentzu horretan eta pandemiaren aurrean komunitatea zaintzeko ahalegin berezia egin du PuntuEUS Fundazioak. Itxialdi betean haien negozioen ateak itxi behar izan zituzten ostalari, merkatari, artistei… digitalizazioa errazteko 'Zabaldu ate berri bat' laguntza-programa abiatu zuen PuntuEUS Fundazioak pandemia hasieran. Horrela, jarduerak edo proiektuak digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaini dizkie kosturik gabe webgunerik ez zuten eta eskaria gauzatu zuten ehundik gora negozio eta profesionalei.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.