Pornografia egiteko Gipuzkoako eta Arabako adingabeak erakartzen zituen sare batek
Ertzaintzak orain dela gutxi amaitu duen 'Erasoak' operazioari esker pornografia-saioak egiteko emakume adingabeak erakartzen zituzten hiru gizonezko identifikatu ahal izan dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakitera eman duenez.
Saio horiek zenbait kasutan milaka ikusle biltzen zituzten. Madrilen, Malagan eta A Coruñan bizi diren hiru pertsona horiei eginbideak ireki dizkiete, judizialki ikertu gisa, sexu-askatasunaren kontrako delituengatik, eta euren etxebizitzetan sartu eta miaketa egin dute.
Lehenengo informazioak Hernaniko Ertzain-etxean jaso zituzten, eta Ertzaintzako Informazio Teknologietako Delituen Atal Nagusiak (SCDTI) otsailean hartu zuen bere gain ikerketa.
Atal horrek Internet bidez emakume adingabeak erakartzen ari ziren hainbat pertsona identifikatu zituen. Adingabeei dirua, markako jantziak, sare sozialetan jarraitzaileak sustatzea eta beste hainbat mesede eskaintzen zizkieten online eta zuzenean erabiltzaile ezezagunen aurrean konexio pornografikoak egitearen truke.
Era berean, saio horiekin helduentzako ikus-entzunezko materiala sortzen zuten eta bideo eta irudi pakete gisa saltzen zuten.
Orain arte lau biktima bakarrik hauteman diren arren, guztiak adingabeak, 12 urtetik 15 urtera bitartekoak eta Gipuzkoako eta Arabako herrietan bizi direnak, ikerketa zabalik dago, uste baita jende gehiago dagoela inplikatuta.
Eginbideak Donostiako 5. Instrukzio Epaitegira eta Donostiako Adingabeen Fiskaltzara bideratu dituzte, ustezko delitugileetako bi adingabeak baitira.
Urrian eta azaroan
Organo judizial horretatik koordinatu da urrian eta azaroan burutu den Erasoak operazioa. Eta operazio horren ondorioz salaketak jarri dizkiete hiru pertsona horiei eta euren etxebizitzak miatu dituzte Guardia Zibileko baliabideek lagunduta.
Hiru ikertuak Madrilen, Malagan eta A Coruñan bizi dira. Miaketa horietan telefoniako eta informatikako aparatu ugari eta delituarekin zerikusia duten ikus-entzunezko artxiboak atzeman dituzte.
Diru truke
Nahiz eta ikertuek ez zuten aurrez aurre elkar ezagutzen, uste da erabiltzaileen artean era guztietako artxiboak, eta, horien artean, eduki sexuala dutenak, diruaren truke partekatzeko sortutako Interneteko foroetan topo egin zutela.
Ikertu guztiek modu berean jarduten zuten. Lehenbizi, sare sozialetan profilak irekita zituzten neska gazteekin harremanetan jartzen ziren ausaz.
Horrela, mezu pribatuak bidaltzen zizkieten dirua, markako jantziak, mugikorrak, sare sozialetako profiletarako jarraitzaileak eta beste hainbat konpentsazio emango zizkietela aginduz, erabiltzaile askoren aurrean sexu-edukia zuten konexioak zuzenean egitearen truke.
Etekin handiagoa
Ikerketan egiaztatu zen delitugileek bereziki adingabeak bilatzen zituztela etekina handiagoa izan zedin.
Aipatutako mezu horiek jasotzen zituzten neskek proposamena onartzen bazuten, ikertuak euren jarduera mediatikoa kontrolatzen hasten ziren. Lehenbizi, euren arrastoa ezkutatu nahian, biktimei sare sozial batean profil bat sortzeko agintzen zieten.
Aldi berean, eurek ekitaldia argitara ematen zuten sare sozialetako foro eta taldeen eta mezularitzako aplikazioen bidez.
Hilabetean 43 herrialde ezberdinetako 4.891 erabiltzailek bat egin zuten
Hedapenerako eta publizitaterako horien gaitasunaren adibide moduan adierazi behar da hilabetean 43 herrialde ezberdinetako 4.891 erabiltzailek bat egin zutela delitu-jarduera horiek sustatzen zituen taldeetako batekin.
Saioa amaitu ondoren, ohikoa izaten zen ikusle gisa parte hartu zuten erabiltzaileak ikerketapean dauden hiru pertsona horiekin harremanetan jartzea adingabeak bideoei pribatuen bidez eurekin harremanetan jartzea nahi zutela esanez, eta horietan berriz ere saio sexualak eskatzen zizkieten.
Erabiltzaileak zuzenean ikertuei ordaintzen zien zerbitzua, eta hauek, zenbaitetan, biktimekin partekatzen zuten irabaziaren zati bat.
Azkenik, adingabeen jarduera sexual hori guztia bideoetan eta argazkietan jasotzen zuten, eta gero saltzeko argitara ematen zituzten, online saioak deitzeko erabiltzen zituzten sare sozialetako foro eta talde berberak erabiliz.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen delitu horiek egiten neurri batean edo bestean parte hartu ahal izan duten beste hainbat pertsona identifikatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkabarteko sutea itzaltzeko lanek aurrera jarraitzen dute, euriak zertxobait lagunduta
Hirugarren gauez jarraian, lurreko brigadako ehun kide lanean izango dira. Zeregin nagusia sutearen perimetroa zaintzea eta garrak berriro ez zabaltzea izango da. Haizea eta iristeko zailak diren guneetako fokuak sutea kontrolatzeko lanak zailtzen ari dira, Nafarroako Gobernuko larrialdi zerbitzuek esan dutenez.
Hiru gazte ikertzen ari dira Gasteizen, gizon bat Espainiako selekzioko kamiseta eranztera behartu nahi zutelako
Inputatuek larunbat goizaldean eraso zioten biktimari, Aranbizkarra auzoko jai-esparruan.
Marmokak daudela ohartarazi dute Bizkaiko Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan
Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan debekatuta dago bainatzea; gainerakoetan, berriz, bandera horia dago. Uraren batez besteko tenperatura 21 gradukoa da.
Ekintzaz betetako "Peñen Eguna", Iruñean
Iruñeko peñek euren eguna ospatu dute gaur, jardueraz beteriko kartelarekin: kalderete lehiaketa, pankarten aurkezpena... Emozioz beteriko eguna izan da iruindarrentzat.
Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekideari bortizki eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, lesioak artatzeko.
Bortizkeria polizialaren aurkako protesta egin dute ehunka lagunek Santurtzin, Ezkerraldeko eragileek deituta
Santurtziko kale nagusiak zeharkatu dituzte asteazkenean hil zen Anderrentzat justizia eskatzeko. Gertatutakoa argitzeko, ardurak zehazteko eta zigorrak jartzeko eskatu dute, eta bermeak, horrelakorik berriro gerta ez dadin.
Gizon batek emaztea hil du Sevillan
Ustezko hiltzailea ospitalean dago, larri, arma zuri batez bere buruari zauriak egin omen dizkiolako.
Venezuelako lurrikaretan desagertutako euskal herritarren senideek zain jarraitzen dute
Venezuelako lurrikarek milaka hildako eta desagertu utzi dituzte; azken horien artean, bilbotar bat eta donostiar bat daude. Senideek desagertuak bilatzeko baliabide falta azpimarratu dute. NBEren arabera, 50.000 pertsona inguru daude desagertuta, baina kopuru horrek gora egiten jarraitzen du.
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.