Internet

2022/11/27 - 15:26
Kripto-iruzurrak: Donostiako gizon batek 700.000 euro galdu ditu
Mossoek desegindako makro-iruzurrean 17.000 biktima daude, horien artean, euskaldunak. Indarrak batzeko, biktimek elkarte bat ere sortu dute. Bi kasu ezagutu ditugu.

2022/11/23 - 21:41
OCUren arabera, Black Fridayko eskaintzen % 99 ez dira errealak, beherapenik ez daukatelako
Elkarteak 16.000 produktu aztertu ditu, denak online. Gehienak elektronikako produktuak eta elektrotresnak izan dira, baina beste batzuk ere aztertu dituzte, umeentzako aulkiak esaterako. % 25eko deskontuak iragartzen dituzte, baina gehienetan oso deskontu txikiak daude.

2022/11/22 - 15:29
Feminismoaren aurkako mezuak zabaltzen ari dira Interneten eta gazteen artean
Hezkidetzan dabiltzan adituak kezkatuta daude Interneten eta sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan gezur eta mezu matxistak, kasu batzuetan behintzat, eurenganatzen ari direlako gazteak.

2022/11/21 - 16:58
Zeintzuk dira Twitterren eta Mastodonen arteko desberdintasunak?
Bi sare sozialak dira mikroblogintza zerbitzuak, baina, Dabid Martinez Mastodon.eus-eko moderatzailearen arabera, aldeak antzekotasunak baino nabarmenagoak dira.

2022/11/21 - 12:59
Elon Musk eta langileen arteko gatazka dela eta, Twitterretik Mastodonera jauzi egin dute askok
Dabid Martinez Mastodon.eus-eko moderatzailearen arabera, bi mikroblogintza sare sozialen artean, gehiago dira desberdintasunak antzekotasunak baino.

2022/11/20 - 15:27
Etxetik egindako itzulketa zerbitzua kobratzen hasi dira denda-arropa handi batzuetan
Itzulketen kostu ekonomikoa aurrezteaz gain, ingurumenagatik ere egiten dutela diote enpresek. Izan ere, hirietako trafikoaren % 20a suposatzen dute merkantzia hauek.

2022/11/20 - 08:59
Pakete bat heldu zait eta ez nago etxean, zer egin dezaket?
Kepa Loizaga OCUren Euskadiko ordezkariak pakete bat jasotzean izan daitezkeen egoera desberdinak azaldu dizkigu. Auzokideak niretzako paketea jaso dezake?
2022/11/20 - 08:58
Denda tradizionalak, hibridazioaren bidean
Merkataritza-sarea urtez urte aldatzen ari da, herritarren kontsumo-ohitura berriei aurre egin ahal izateko. Besteak beste, autonomoek zuzendutako saltokiak eredu enpresarialagoa izatera igaro dira, eta digitalizaziorako jauzia ere egin dute.

2022/11/20 - 08:51
Euskadik bere txikizkako saltokien herena galdu du azken hamarkadan
Online erosketek eta belaunaldien arteko errelebo faltak astindu dute sektorea Hegoaldean. Izan ere, ehunka denda txiki galtzen ari dira urterik urtera, bai Euskadin, bai Nafarroan.
2022/11/20 - 08:51
Hego Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok Internet bidez erosi ohi du
Arropa, oinetakoak eta osagarriak dira online erosketen ia % 68, eta ondoren, urrutitik, etxerako ondasunak daude.
2022/11/18 - 21:37
Black Friday merkealdian online erosketa seguruak egiteko gomendioak
Eguberri aurreko egun hauetan, ziberdelinkuenteen sareek beren jarduera areagotzen dute eta kontsumitzaileak engainatzen saiatzen dira.
2022/11/11 - 18:03
FTX kriptomoneta plataformak porrot egin eta haren buruzagiak dimisioa eman du
Plataforma sektoreko garrantzitsuenetako bat da, eta 32.000 milioi dolarreko balioa izan zuen. Orain, ordea, 8.000 milioi dolarreko zulo finantzieroa du.
2022/11/10 - 22:16
Izua zabaldu da kriptomonetaren merkatuan, FTX plataformak bere porrotaren gaineko abisua eman ondotik
Orain urtebete markatu zuen Bitcoinak bere errekorreko balioa: 68.000 dolar. Baina ordutik etengabe beherantz egin du. Kotizazioak behea jo du gaur, 16.000 dolarretik behera. Argi erakusten du oso aldakorra dela, eta oinarri sendorik gabekoa.
2022/11/09 - 19:26
70.000 euroko isuna jarri diote UPSri hartzailearen baimenik gabe bizilagun bati pakete bat entregatzeagatik
Gertakariak 2021eko martxoan jazo ziren. Orduan, Media Markti Internet bidez erosketa bat egin zion pertsonak salatu zuen UPSko banatzaileak paketea beste pertsona bati utzi ziola.
2022/11/05 - 15:32
Twitterrek ''egunero 4 milioi euro galtzen dituelako'' justifikatu du Elon Muskek langileen %50 kaleratzea
Iragarle askok sare soziala utzi dutela salatu du, eta horregatik galtzen duela Twitterrek diru hori. Iragarleak berreskuratzeko ahaleginean, atzerapausoa eman du eta ziurtatu du sareak orain arte izan duen edukien moderazioari eutsiko diola.
2022/11/04 - 21:33
Elon Musk, Twitterren egungo jabea, munduko pertsonarik aberatsena da: 219 milioi dolarreko ondasunak ditu
Twitterrek 396 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan zehar. Tik urdina mantentzeko, hilabeteko kuota ordaindu beharko dute ikur hori duten erabiltzaileek.

2022/11/04 - 21:26
Elon MuskTwiterreko langileak kaleratzen hasi da
7.500 langileek kaleratuak izan diren edo ez jakinarazten zien mezu elektroniko bat jaso dute. Kaleratutako askok Twitter erabili dute lankide ohiei agur esateko.
2022/11/01 - 18:01
Indarrean sartu da merkatu digitalen Europako legea, teknologia handien gehiegikerien aurka borrokatzeko
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.

2022/10/28 - 15:47
Bere onera itzuli da Kutxabanken online zerbitzua
Bertan behera egon da zenbait orduz, eta milaka eta milaka erabiltzaile egon dira erabili ezinda.

2022/10/14 - 12:13
Delitu informatikoek % 80 egin dute gora azken lau urteetan Euskadin
Salatzen diren delitu guztien % 20 dira dagoeneko, eta gehienak ondarearen aurkakoak izan dira. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eman ditu datuak.