ARRAKALA DIGITALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko herritarren erdiak baztertuta sentitzen dira ingurune digitalean, Kontsumobideren arabera

Bazterketa sentimendu hori zeharkakoa da, ez pertsona helduenena bakarrik. Inkestan parte hartu duten pertsonak telefono edo aurrez aurreko arreta mantenduko duen sistema misto baten alde agertu dira.
Javier Hurtado sailburua Kontsumobidek hiru hiriburuetan jarritako karpa informatiboan. Irekia
Javier Hurtado sailburua Kontsumobidek hiru hiriburuetan jarritako karpa informatiboan. Irekia

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen erdia erabat edo zertxobait baztertuta sentitzen da ingurune digitalean, Kontsumobidek arrakala digitalari buruz egindako azterketa baten arabera. % 35ek uste dute laguntza edo aholkularitza behar dutela gailu digitalak erabiltzeko. Administrazioarekin lotutako izapideei dagokienez, % 39k ustete du nahiko zaila edo oso zaila dela izapide digitalak egitea, eta % 25ek, berriz, oso edo nahiko erraza dela. % 46k diote izapideak online egiteko prest daude. 

EAEko herritarren % 35 online banka zerbitzuekiko online harremanetan baztertuta sentitzen dira, eta telekomunikazioen eta energiaren alorrean kopuru hori % 34koa eta % 38koa da, hurrenez hurren.

Bazterketa sentimendu hori zeharkakoa da, ez pertsona helduenena bakarrik. Inkestan parte hartu duten pertsonak sistema misto baten alde daude, hots, telefono edo aurrez aurreko arreta online zerbitzuarekin uztartu nahi dute.

Kontsumobidek ere joera hori antzeman du joera, izan ere, online izapidetutako erreklamazio eta kontsulten kopurua % 50etik gorakoa da gaur egun, 2019an % 9koa baino ez zenean. Era berean, Kontsumoko Euskal Institutuak aurrez aurreko eta telefono bidezko arretari eusten dio.

Interneten igarotako denborari dagokionez, herritarren % 86k diote egunero erabiltzen dutela. Halaber, % 60k diote eroso daudela ingurune digitalean, eta % 15k, ostera, nahiko edo erabat deseroso sentitzen direla.

Gaur ospatzen den Kontsumitzaileen Nazioarteko Egunaren harira, Kontsumobidek karpa informatiboak jarri ditu hiru hiriburuetan zalantzak argitzeko eta erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X