Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak 2021
2018/01/02 - 15:24
Ipar Euskal Herriko Elkargoa lehen urtemuga betetzen ari da
Datozen urteei begira, euskal hautetsiek eskumen gehiago eskuratzea espero dute; Frantziako Gobernuak, lurralde-antolaketa berriarekin, Elkargoa sortzea proposatu zuen.
2017/06/19 - 16:44
Macronen gehiengo osoa eta abstentzioa, Frantziako hauteskundeen izenburuak
'Errepublika Martxan' alderdiak 'oztoporik gabe' eraman ahal izango ditu aurera iragarrita dituen erreformak; sozialisten idazkari nagusiak, aldiz, dimisioa eman du, emaitza txarrengatik.
2017/06/12 - 16:04
Macronek Asanblea Nazionaleko gehiengo osoa lor lezake igandean
Atzoko lehen itzulian, Frantziako presidentearen Errepublika Martxan alderdiak botoen herena lortu zuen; emaitza horiek bigarrenean errepikatuko balira, ganberaren bi heren eskuratuko lituzke.
2017/06/12 - 14:14
Macronen hautagaiak izan dira nagusi Ipar Euskal Herrian
Florence Lasserre zentrista eta Collete Capdevielle sozialista izango dira lehian ekainaren 18an egingo duten bigarren itzulian.
2017/06/12 - 13:45
Macronen aldeko hautagaiak, Ipar Euskal Herrian ere bozkatuenak
Orain arte diputatu zeuden bi bigarren itzulera igaro dira; hala ere, Macronen ildokoek alde handia erdietsi dute atzoko bozketan, hiru barrutietan.
2017/06/08 - 16:29
Hiru diputatu aukeratuko dira Ipar Euskal Herrian hauteskundeetan
Egungo hiru euskal diputatuek karguari eutsi nahi diote; hala ere, ez dute erraza izango.
2017/05/16 - 16:51
'Bakearen artisauek' mobilizazio handia deitu dute Parisen abenduaren 16an
Luhusoko operazioa egin zutenetik urtebetera egingo da mobilizazioa.
2016/10/03 - 18:02
Paueko Auzitegiak atzera bota du elkargo bakarraren kontrako helegitea
Horrenbestez, Ipar Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuko duen lehen instituzioa sortzeko prozesuak aurrera jarraituko du.
2016/07/29 - 22:52
Ostalariek espero dute Baiona jendez betetzea asteburuan
Orain arte, ohi baino jende gutxiago ibili da Baionako bestetan, segurtasun-neurri zorrotzengatik. Ostiralean, baina, ikusi da bisitari gehiago animatu direla giroaz gozatzeko.
2016/07/27 - 16:57
Baionako bestak segurtasun-neurri zorrotzak hartuta hasiko dira
Jaiak 19:00etan hasiko dira, baina ez da ekitaldirik egingo udaletxeko balkoian. Frantzia larrialdi egoeran dago, eta kaleetan antzematen dira kontrol neurriak.
2016/07/26 - 16:49
Larrialdi-egoerak Baionako besten egitaraua baldintzatuko du
Gaur, jaietako hasieraren bezperan, Braderia egin dute Lapurdiko hiriburuan, merkatua; nabaritu dute ohi baino jende gutxiago egon dela eta salmentek ere behera egin dutela.
2016/07/22 - 21:46
Baionako besten hasiera-ekitaldia, bertan behera segurtasunagatik
Lapurdiko hiriburuak hilaren 27tik 31ra ospatuko ditu bestak. Segurtasun-indarren gaineko informazioa eman dute; aurreko urteetan baino zorrotzagoak izango dira, Frantzia larrialdi-egoeran dago eta.
2016/07/20 - 16:38
Polemika Ipar Euskal Herriko hondartzetan, polizia armatuengatik
Gaurtik aurrera, poliziek armak eraman ahal izango dituzte Frantziako hondartzetan; hiru polizietatik batek eramango du, praktikan. Batzuek diote ez zaiela batere gustatzen erabaki hau.
2015/12/14 - 12:02
Alain Rousset, berriro garaile Ipar Euskal Herrian
Sozialistek eta ekologistek osatutako aliantzak botoen % 44 eskuratu ditu. Zentro-eskuinak botoen % 34 lortu ditu, eta Fronte Nazionala da hirugarren indarra.
2015/12/13 - 09:44
Frantziarren % 50,54k bozkatu dute 17:00ak arte
Fronte Nazionalak eskualderen batean irabaztea lortuko ote duen da zalantza nagusia. Sozialistek zerrendak erretiratu eta eskuinaren aldeko botoa eskatu dute irabazteko aukerarik ez duten tokietan.
2015/12/07 - 15:22
Sarkozyren alderdiak ez du Fronte Nazionalaren aurkako itunik egingo
Les Republicains alderdiko ia buruzagi guztiek euren liderrak hartutako erabakia babestu dute: 'Edozein zatiketa izango litzateke txarra. Bigarren itzulia irabazi behar dugu', esan du Alain Juppek.
2015/12/06 - 10:12
Parte-hartzeak gora egin du Frantziako eskualde hauteskundeetan
Arratsaldeko 16:00etan % 43,01ekoa zen parte-hartzea. Horren arabera, igoera nabaria izan da duela bost urteko hauteskundeetako ordu berean egon zenarekin alderatuta (% 39,29).
2015/04/02 - 16:34
Lasserre zentrista, Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidentea
Aurreko bi igandeetako hauteskundeen ostean, izendatu dute presidentea. Ipar Euskal Herrirako balizko egitura propioa eta Abiadura Handiko Trena izan ditu Lasserrek hizpide.
2015/03/30 - 10:46
Frantzia, hiru koloretako herrialdea
Frantziako departamenduetako bozketetan argi dago nork irabazi duen eta nork galdu duen. Alderdi Sozialistak galdu du eta oso bide arriskutsua hasi du.
2015/03/29 - 20:45
Zentro-eskuina nagusi, Iparraldeko departamendu hauteskundeetan
Guztira, 8 kantonamendutan izan dira garaile. Sozialistek 3 kantonamendutan irabazi dute, eta EH Baik, berriz, beste batean.