Iparralde
2024/09/29 - 21:29
Lau gauez egongo da itxita Biriatuko ordainlekua, A-63an, datorren astelehenetik aurrera
Irailaren 30eko eta urriaren 7, 8 eta 9ko gauetan erabat itxiko dute, 21:30 eta 05:15 bitartean.
2024/09/28 - 16:27
2025eko apiriletik aurrera gehien kutsatzen duten ibilgailuentzat debekua, Hendaia eta Tarnose bitartean
Euskal Hirigune Elkargoak proposatu du, Frantziako Gobernuaren eskaerari erantzunez. Orain prozesu parte-hartzailea jarriko da abian, baina gutxieneko hori beteko dela ziurtatu du Elkargoak.
2024/09/24 - 13:32
150 emakume musikariren ustez, "oso larria" da Sarduik "musikagintzan diskriminaziorik ez" dagoela esatea
Andreen "errealitatea baztertzea" eta jasandako "egiturazko oztopoak guztiz minimizatzea" egotzi diote Gatiburen abeslariari. "Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago", salatu dute. Besteak beste, Izaro Andres, Olatz Salvador, Aiora Renteria eta Josune Arakistainek sinatu dute idatzia.
2024/09/22 - 16:02
Laino eta ostarteak astearen hasieran, eta atzera euritara, ostegunean
Aste hasieran, eguzki uneak eta lainoak tartekatuko dira, eta zaparradak izan daitezke han-hemenka, baina euria ez da protagonista izango. Ez behintzat ostegunera arte. Orduan, bai, aldaketa etorriko da, eta euritara joko du, tenperaturak jaistearekin batera.
2024/09/21 - 16:17
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak ikasturte berria abiatzeko ekitaldi ofiziala egin du Senperen
Euskal Herriko 114. ikastola inauguratzeaz gain, 2024-2025 ikasturterako erronkak azaldu dituzte: digitalizazioa, burujabetza teknologikoa eta euskara eta euskal kulturaren transmisioa, besteak beste.
2024/09/16 - 23:23
100 urte bete ditu Larhungo trenak, nekazarien eta bisitarien elkarbizitza erronka duela
Ipar Euskal Herrian turista gehien erakartzen dituen atrakzioa da Larhungo trena. Inguruko erakundeek sektoreen arteko elkarbizitza sustatzeko ekimenak jarriko dituzte martxan.
2024/09/16 - 15:43
LABek mobilizazioak egingo ditu 1.600 euroko gutxieneko soldata eta 30 orduko lan astea eskatzeko
Euskal Herri osoan egingo duen kanpaina Bilbon amaituko da, abenduaren 12an, manifestazio handi bat eginda.
2024/09/15 - 13:59
Aste eguzkitsu eta lehorra, aspaldiko partez
Baliteke asteazkenean tantaren bat erortzea, baina orokorrean eguzkia nagusituko da, ipar-ekialdeko haize freskoarekin.
2024/09/14 - 22:41
24 emakumek salatu dituzte jada Pierre abadeak egindako sexu-erasoak
Uztailean zazpi emakumek salatu zituzten erasoak, eta iragan astean beste hamazazpik. Aita Santuak berak esan du Pierre abadea izugarrizko bekataria zela, eta erantsi du Vatikanoak hura hil ondotik izan zuela hark egindakoen berri. Emaus Fundazioak ikerketa abiatu du.
2024/09/14 - 11:27
Udazkena astebete aurreratu da termometroetan
Pagoetan -0,2 ºC izan dira goizaldean, eta -0,1 ºC Iturrietan. Giro fresko eta eguzkitsua nagusituko da asteburu osoan.
2024/09/13 - 10:32
Hotza eta eguzkitsua dator asteburua
Tenperatura minimoak 5 graduren bueltan geratuko dira. Horregatik, ez da baztertzen aldizka izotza egitea. Maximoak, berriz, apur bat igoko dira, 20-22 graduraino.
2024/09/09 - 10:05
Eguraldi motel eta bustia aste honetan
Gaur euria kostatik sartuko da barnealdera, eta asteartean berdintsu jarraituko du, tenperaturak apur bat behera egingo duen arren.
2024/09/07 - 14:35
Hauteskundeen emaitzak errespetatzeko galdegin diote Macroni ehunka lagunek Baionan
Frantzia Intsumisoak eta ezkerreko elkarteek deituta, manifestazioak izan dira larunbatean, tartean Baionan, Emmanuel Macronen aurka protesta egiteko, Fronte Popular Berriko Lucie Castets barik Michel Barnier izendatu baitu lehen ministro, eta hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatu diote.
2024/09/04 - 09:05
Asteazken goibela eta euritsua izango da, 20 graduko tenperatura maximoekin
Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta euria ia denean egin dezake. Hala ere, beste egun batez, euria ugariagoa izango da ipar partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta udazken itxurako giroa gailenduko da, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin.
2024/09/01 - 00:38
Noizbehinkako zaparradak eta eguraldi egonkorragoa igande honetatik aurrera
Goizaldean, bero-hodeiak agertuko dira oraindik, eta tarteka zaparradak bota ditzake, batez ere ipar-ekialdean. Eguerditik aurrera ez du euririk egingo Euskal Herriko toki gehienetan.
2024/08/31 - 22:26
Bazetorrela jakinagatik ez du ekaitzak leunago jo
17:00ak aldera sartu da Euskal Herrian eta pixkanaka lurralde osoa zeharkatzen joan da. Euriak errepideetan arazoak sortzeaz gain, tximistek eta haizeak ere zaildu dute arratsaldea herrialde osoan.
2024/08/30 - 12:38
Euri-jasak tarteko, abisu horia ezarri dute EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian
Eguerditik aurrera, euriteengatik eta ekaitzengatik abisupean dago Foru Erkidegoa. EAEn eta Ipar Euskal Herrian arratsaldean (15:00) aktibatu dira abisuak. Kasu guztietan, gauerdira arte egongo dira indarrean.
2024/08/30 - 09:45
Albiste izango dira: Euriborra, abisu horia euriteengatik eta "Marco" Veneziako Zinema Jaialdian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/29 - 13:58
Ekaitzek euri ugari utzi dute Euskal Herri osoan
10 minutuan, 11,8 l/m2-ko neurtu dira Oliten eta 11,3 litro Arrigoarriagan. Eguerdi partean eguraldi lasaiagoa izango badugu ere, arratsaldean zaparrada trumoitsuak itzuliko dira. Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiral arratsalderako ere.
2024/08/29 - 10:44
Euskal Herria abisupean, prezipitazio handiagatik
Zaparrada trumoitsuak eta txingorra espero dira goizean goizetik eta gauerdira arte.