Udazkeneko giro goibel eta hezearekin abiatuko da astea
Udazken giroarekin dator azaroaren bigarren astea. Zeruan hodeiak pilatuko dira, eta tenperaturek beheranzko bidea hartuko dute, horrenbestez.
Astelehenean giro freskoa izango dugu lagun. Tenperatura maximoak koska bat jaitsiko dira, eta 13-17 ºC-ren bueltan geldituko dira. Ipar partean, behe-hodeiek zerua estaliko dute eta euria egingo du, Bizkaian eta Araba iparraldean zaparradak sarriago bota ditzake, batez ere goizean. Hegoaldean, hodeitza ez da hain trinkoa izango, giroa argiagoa izango da eta baliteke ateri eustea. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, kostaldean eta mendi inguruetan zakar.
Asteartean, eguraldi motelak jarraituko du, eta tenperaturak are gehiago egingo du behera. Giro makurra izango da eta euria egingo du; zaparradak sarriago botako ditu isurialde atlantikoan, batez ere arratsaldetik aurrera. Arratsaldean eta gauean, zaparradak mardulagoak izan daitezke, eta elur-maila 1.500 metrotik behera jaits daiteke egunaren amaieran. Hegoaldean, euria eskasagoa izango da, ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, kostaldean zakar ibiliko da, eta maximoak 11-15 ºC ingurura jaitsiko dira.
Asteazkenean, aldaketa nabarmenik ez. Hodeitsu egongo da, eta euria egiten jarraituko du. Termometroak balio baxuagoetan kokatuko dira, eta maximoek ozta-ozta gaindituko dituzte 10 ºC-ak. Dena dela, joeraren arabera, ematen du aste barruaren amaieran egonkortzera egingo duela.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
"Geroa eraikiz" ospatuko dute Herri Urrats 2026ko maiatzaren 10ean
Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak "geroa eraikiz" lelopean ospatuko du 2026ko edizioa.
Euskal selezioa vs Palestina
San Mames estadiotik zuzenean.
Euskal Selekzioa-Palestina norgehiagoka ikusteko gogoak eta ilusioa agerikoak dira euskal zaleen artean
ETB1en zuzenean eskainiko da bakearen eta elkartasunaren aldarria egin asmo duen neurketa, larunbat honetan, 20:20an hasita. Halaber, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian ere horren jarraipen zabala egingo da.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak "probokatzeari uzteko" eskatu dio Zupiria sailburuari
"Kriminalizazio kanpaina bertan behera uzteko" eskatu diote Segurtasun sailburuari. Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen hitzetan, "guztiz kontraesankorra da biharko partida normaltasunez eta istilurik gabe joatea nahi duela esatea, eta, aldi berean, partidaren aurreko egunetan tentsioa areagotzen eta antolatzaileak probokatzen aritzea". "Badirudi Eusko Jaurlaritzak bihar istiluak izatea nahi duela", gaineratu dute.
Noiz piztuko dituzte Gabonetako argiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan?
Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteiz apaingarriz josita daude jada, eta hiriburu batzuek Gabonetarako egitaraua iragarri dute dagoeneko.
Epaileak auzipetu egin du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaa aktoreari ustez egindako sexu-erasoagatik
Instruktoreak hamahiru hilabeteko ikerketaren ondoren hartu du erabakia. Hilabeteotan deklarazioa hartu die Errejoni, Mouliaari, lekukoei eta psikiatrei. Epaileak "koherente" ikusi du Mouliaaren lekukotza; Errejonek, berriz, ukatu egin du leporatzen zaion erasoa egin izana.
172.000 pertsonak dute diabetesa EAEn, eta herritarren % 7,5i eragiten die
Urtero 9.000 kasu diagnostikatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 2 motakoa da hedatuen dagoena (diabetes gaixoen % 90).
Hil egin da Barakaldoko sutean leiho batetik erori zen gizona
48 urteko gizona Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, larri, sugarretatik ihesi leiho batetik erori ostean. Beste hiru gizon zauritu ziren atzo goizaldean El Carmen kalean izandako sutean.
Aldarrikapena eta elkartasuna izango dira nagusi Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian
Mobilizazioak antolatu dituzte, partida zuzenean ikusteko sarrera guztiak saldu dira, eta lasaitasuna eta errespetua eskatu dituzte.
Arrautzak % 25 garestitu dira EAEn urtebetean, eta % 28 Nafarroan
Urrian % 3,3 garestitu dira EAEn, eta % 4,7 Nafarroan.