Albiste izango dira: Greba errepideko bidaiarien garraioan, Urriko Azken Astelehena Gernikan eta Errejon auzia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Greba errepideko bidaiarien garraioan: CCOO eta UGT sindikatuek deituta, greba eguna dute gaur errepideko bidaiarien garraioan (autobusak eta garabiak). Bidaiariak daramatzaten gidariei soilik eragingo die lanuzteak, merkantzietakoek eta osasun sektorekoek akordioak erdietsi baitituzte. Guztira, 10.000 autobus gidari daude grebara deituta Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 1.000tik gora Nafarroan, eskola garraioan dabiltzanak tartean. Erretiroko adina aurreratzea dute aldarrikapen nagusi.
- Urriko Azken Astelehena: Urtero urriko azken astelehenean gertatzen den legez, festa eguna izango da Gernikan. Euskal Herriko merkatu garrantzitsuenetakoa egingo dute bertan: Urriko Azken Asteleheneko Azoka. 241 nekazaritza eta artisautza postu izango ditu aurten. Artisautzako produktuak saltzeko 54 postu jarriko dituzte, eta gainerakoetan baratzeko produktuak salduko dituzte. Azken horien artean, gazta saltzen dutenak izango dira ugarienak (36), ogia saltzeko 20 izango dira, eta beste hainbestetan salduko dute euskal pastela. Eztia, txakolina, barazkiak, kontserbak, makineria, patea, erroskilak, sagardoa eta landareak ere izango dira.
- Errejon auzia: Sumarren talde parlamentarioa Kongresuan bilduko da, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordea buru duela, Iñigo Errejon bozeramaile ohiaren aurka jarri dituzten sexu eraso eta jazarpen salaketek piztutako krisian murgilduta. Bileran Kongresuko bozeramaile berria ere aukeratu beharko dute. Larunbatean Sumarrek barkamena eskatu zuen, alderdiko protokoloek huts egin zutela onartuta. Hala ere, oraingoz Sumarreko buruzagi den Yolanda Diazek ez du gaiaz hitz egin. Atzo, Pedro Sanchezek Sumarrek Errejon auziari emandako erantzuna defendatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.