Indarrean da Ipar Euskal Herria alokairuak mugatzeko neurria
Ipar Euskal Herrian gaur sartu da indarrean alokairuak mugatzeko neurria, Lapurdiko tentsiopeko 24 udalerritan.
Alokairu berriei eta berritzeei eragingo die neurriak, eta webgune bat prestatu dute, herritarrei informazio guztia emateko. Oraingoz, bi urterako akordioa da.
Hiru eremu zehaztu dituzte, eta metro karratuko batez besteko alokairu prezio zehatza ezarri dute guztietan. Lehenengo eremuan izango da garestien alokatzea: 12,5 euro metro karratuko, batez beste. Baiona, Angelu, Biarritz eta Donibane Lohizune daude aurreneko talde horretan.
Bigarren eremuan, berriz, Urruña eta Arbona daude. Horietan, metro karratuko 11 euro pasatxoan ezarriko da alokairua. Eta hirugarren eremuan, kostalde aurrean, Biriatutik Urketara, ia 11 euroan.
Etxe-jabeek, gehienez, ezarritako bataz bestekoaren gainetik % 20 gehiago eskatu ahalko dute alokairuagatik. Era berean, gutxieneko prezio bat ere gomendatu dute, batez bestekoa baino % 30 txikiagoa.
Ezarritako kopuruak bete ezean, 5.000 eta 15.000 arteko isunak jaso ahalko dituzte etxe-jabeek zein higiezin agentziek.
Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak eta Jean Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak duela hilabete sinatu zuten akordioa, eta egungo etxebizitza krisiari aurre egiteko, beharrezko neurria zela esan zuten biek. Etchegarayren hitzetan, metropoli batzuen prezioetara hurbiltzen ari dira alokairuak Ipar Euskal Herrian, eta horregatik da beharrezkoa neurria.
Charles prefetaren arabera, neurria indarrean den Frantziako hainbat hiritan —Parisen eta Bordelen, esaterako— eragina sumatzen hasiak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.