Irak
2014/08/15 - 20:00
EBk kurduei armak ematea babestu du, Iraken baimenarekin egitekotan
Gainera, AEB Estatu Islamiarraren aurka borrokatzeko eta Irakeko agintariei laguntzeko egiten ari den ahaleginei ongietorria eman diete.
2014/08/15 - 10:54
EB Estatu Islamiarra gelditzeko armak Iraki ematea aztertzen ari da
Nahiz eta armak entregatzea estatu bakoitzaren erabakia izan, "garrantzitsua izango da ikustea Batzordea ahalegin horien alde dagoen". Ebolaren agertzea ere hizpide izango dute 28ek.
2014/08/13 - 22:31
Frantziak armak emango dizkie kurduei, jihadistei aurre egiteko
Gainera, jihadistek inguratuta, harrapatuta geratu direnak ateratzeko nazioarteko misio bat prestatzen ari direla esan du David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak.
2014/08/13 - 19:08
Ebazpen judizialik izan ezean, Al Malikik ez du Gobernua utziko
Nuri Al Maliki Irakeko lehen ministroak ez duela kargua utziko jakinarazi du eta haren Gobernua ez dutela ez ordezkatu, ezta geldituko ere, "betiere Auzitegi Goren Federalak hori agintzen ez badu".
2014/08/13 - 16:53
Milaka yazidi iritsi dira Siriako mugara
Yihadistei ihesi, milaka pertsona mendietan barrena doaz babes bila. Dagoeneko Siriako muga zeharkatzea lortu dutenak kanpalekutan hartu dituzte.
2014/08/10 - 10:45
Irakeko kurduek bi hiri berreskuratu dituzte AEBen laguntzarekin
Ameriketako Estatu Batuek bonbardaketa sorta berri bat egin du Estatu Islamiarraren kontra, Iraken iparraldean, Kurdistanen bizi diren minoriak babesteko.
2014/08/09 - 11:43
Obamak ohartarazi du AEB ez dela 'Irakeko Aire Indarra' izango
Washingtonek esan duenez, Iraken dauden estatubatuarrak eta Estatu Islamiarrak setiatutako minoriak babesteko abiarazi ditu aireko erasoaldiak.
2014/08/08 - 11:42
Hasi da Irakeko iparraldean AEBren erasoa
Barack Obama presidenteak iragarri duenez, Estatu Islamiarraren eretzeen aurkako eraso "selektiboak" egitea baimendu du. Erresuma Batuak ez du esku-hartzean parte hartuko.
2014/08/08 - 11:19
Irak iparraldeko jihadistei eraso egiteko baimena eman du Obamak
Obama presidenteak bart iragarri duenez, Irak iparraldeko jihadisten aurkako eraso 'selektiboak' baimendu ditu. Horretaz gain, laguntza humanitarioa eskainiko die irakiarrei.
2014/07/24 - 11:53
Gutxienez 60 lagun hil dira Iraken, autobus baten kontrako erasoan
Erasotzaileek lehergailuak erabili dituzte presoak Bagdad iparraldera zeramatzan autobusaren kontra egiteko. Oraingoz inork ez du erasoa bere gain hartu.
2014/07/02 - 00:36
Irakeko Kurdistanek autodeterminazio erreferenduma iragarri du
Masud Barzani presidenteak esan du Irak jada herrialde zatitua dela, eta independentzia kurdu guztien eskubidea dela.
2014/06/30 - 17:19
Yihadistek xaria inposatuko dute Siria eta Iraken
Siriako eta Irakeko yihadistek kalifa-herria aldarrikatu dute. Beste urrats bat Damasko eta Bagdedeko gobernuen aurka.
2014/06/29 - 23:42
ISISek kalifato islamikoa ezarri du Iraken
Estatu Islamikoak "mundu guztiko musulmanentzat iman eta kalifa" izendatu du Abu Bakr al-Bagdadi liderra.
2014/06/29 - 16:29
Errusiari erositako lehen hegazkin militarrak jaso ditu Irakek
Matxino suniten erasoaldiari aurre egiteko, Bagdadek indarra erabiliko du. Tikrit berreskuratzea izango da lehen helburua, baina ez da lan erraza izango.
2014/06/28 - 19:53
Irakeko Armadak dozenaka sunnita hil ditu oldarraldi batean, Saladinon
Hildakoen artean, Abu Badel Hadi erreboltariek Tikriten duten buruzagia, baina, ohiko moduan, ez dute zehaztu Armadako zenbat soldadu hil diren.
2014/06/24 - 17:06
Jihadistek Irakeko findegirik garrantzitsuena hartu dutela diote
Jihadistek Baijiko findegia hartu dutela diote, Irakeko Gobernuak ezetz badio ere. John Kerry Estatu Batuetako atzerri arduradunak Bagdadeko Gobernua babesteko eskatu die kurduei.
2014/06/23 - 17:16
Kerryk Irakeko terrorismoaren aurkako borrokan lagunduko duela esan du
Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroarekin egindako bileraren ostean, Kerryk AEBek "Irakeko independentzia eta segurtasuna babesteko" emandako hitza beteko dutela berretsi du.
2014/06/23 - 15:53
Gutxienez 70 preso hil dira eraso batean, Bagdag hegoaldean
Terrorismoaren kontrako legearen oinarrituta atxilotutako presoak biltzen dituen kartzela batetik zetozen. Baliteke suniak izatea presoak askatzen saiatu direnak.
2014/06/23 - 13:30
Iraken 'irtenbide politikoa' errazteko eskatu dio Margallok EBri
Atzerri eta Kooperazio ministroaren arabera, Irakeko egoera oso larria da. Halere, esku-hartze militarra baztertu du.
2014/06/22 - 17:37
Matxino sunitek beste hiru herri hartu dituzte Al Anbar feudoan
Bestalde, 42 soldadu hil dituzte eta 13 ibilgailu suntsitu, Tikrit Saladinoko hiriburuaren inguruan egindako operazioetan.