Bagdad iparraldean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irakeko Armadak dozenaka sunnita hil ditu oldarraldi batean, Saladinon

Hildakoen artean, Abu Badel Hadi erreboltariek Tikriten duten buruzagia, baina, ohiko moduan, ez dute zehaztu Armadako zenbat soldadu hil diren.
18:00 - 20:00
Gudaren beldur izan arren, Ramadanerako prest daude Bagdaden

Irakeko Armadak sunniten kontrako errepresioa areagotu du, Saladino probintzian, Bagdad iparraldean, gehien bat Tikriten eta Samarran. Samarran, dozenaka sunnita hil dituzte, iturri ofizialen arabera.

Qasem Ata Indar Armatuen bozeramaileak Bagdaden emandako prentsaurreko batean esan duenez, "39 terrorista" hil dira Samarran, Tikritetik 40 bat kilometrora.

Hildakoen artean, Abu Badel Hadi erreboltariek Tikriten duten buruzagia dago, baina, ohiko moduan, Atak ez du zehaztu Armadako zenbat gudari hil diren.

Oldarraldian tankeak eta ibilgailu blindatuak erabiltzen ari dira, Irakeko aireko indarrekin batera, eta erreboltarien ezkutalekuak, haien arma eta ibilgailuen kontra egiten ari dira.

Operazioa, alabaina, Al Anbar probintzian ere martxan da, Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoko jihadistek kontrolpean duten eremuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X