Irak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 70 preso hil dira eraso batean, Bagdag hegoaldean

Terrorismoaren kontrako legearen oinarrituta atxilotutako presoak biltzen dituen kartzela batetik zetozen. Baliteke suniak izatea presoak askatzen saiatu direnak.
Irak
Irak

Gutxienez 71 preso hil dira Babeleko (Irak) probintzian armadun zenbait pertsonak egindako erasoaldi batean, Bagdagetik 110 kilometro hegoaldera. Gainera, bi polizia eta bost erasotzaile ere hil dira.

Presoak Qauat al Akrab (Babel) kartzelatik atera dituzte, lekuz aldatzeko. Terrorismoaren kontrako legearen oinarrituta atxilotutako presoak biltzen ditu espetxe horrek.

Erasoa Hila hegoaldean, Babelen, izan da, presoak Al Qasem presondegira eramaten ari zirenean.

Segurtasun indarrek erasotzaileak atzemateko operazioa abiarazi dute, baina oraindik ez dakite nortzuek egin duten erasoa.

Halaber, gertaera zergatik egin duten ere ez dago argi, baina baliteke suniak izatea presoak askatzen saiatu direnak.

Azken astean, erreboltariek salatu dute Poliziak terroristak izatea leporatuta atxilotutako presoak hil dituela, matxinoek polizia-etxeak eta kartzelak kontrolpean izatean aske utziko zituzten beldur.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X