Iran
2022/10/09 - 12:29
Irango telebista kate nazionala hackeatu dute, "Emakumea, askatasuna, bizitza" oihupean
Jameini ayatollah telebistan zegoela, katea hackeatu dute eta Irango buruzagiaren irudia erakutsi dute, sugarrez inguratuta eta arma-mira baten barruan. Azpian, protestetan hildako gazteen argazkiak zeuden, tartean, polizia-zaintzapean hildako Masha Amini berarena ere.
2022/10/09 - 10:40
Mahsa Amini hil zenetik, protesta egunik gogorrenetako bat bizi izan du Iranek
185 hildako baino gehiago izan dira. Amini beloa gaizki jantzita eramateagatik atxilotu zuten, eta poliziaren zaintzapean zegoela jasotako kolpeen ondorioz hil zen, haren familiak salatu duenez. Herrialdea sutan dago, lau aste daramatzate bertan mobilizazio, greba eta liskarrekin.
2022/10/05 - 23:34
Juliette Binoche eta Marion Cotillardek ilea moztu dute Irango emakumeei elkartasuna adierazteko
Irango emakumeen iraultzak 18 eguneko borroka du bere eskubideen alde. Frantzian, bere aktore internazionalenek, besteak beste, Juliette Binoche, Marion Cotillard eta Charlotte Gainsbourgek, elkartasuna adierazi diete Irango emakumeei, kameraren aurrean ilea moztuz.

2022/10/02 - 21:44
90 hildakotik gora izan dira Iranen Mahsa Aminiren hilketagatik izandako protestetan
Irango Parlamentua bildu egin da gaur "erlijio-poliziaren jarrera eta jokabideak" ustez aldatzeko asmoz. Beloa txarto jarrita eramateagatik atxilotu zuen Mahsa Amini eta, polizia-zaintzapean zegoela, hil egin zen Poliziak eragindako kolpeek jota, familiak salatu duenez.
2022/09/27 - 16:09
''Bella Ciao'' persieraz, Irango emakumeen eskubideen aldeko aldarria
Samin eta Behin Bolouri ahizpa irandarren bideoa milaka pertsonak ikusi dute sare sozialetan. Instagramen 6 milioiko erreprodukzioren langa gainditu du. "Bella Ciao", Italiako erresistentziak faxismoaren kontra sortutako kanta persieraz abestu dute, Irango emakumeen eskubideen alde.
2022/09/26 - 22:27
Elkarretaratzea egin dute Bilbon Irango emakumeei babesa eskaintzeko
Dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiaren parean, Irango emakumeak jasaten ari diren errepresioa gaitzetsi eta eurei babesa eskaintzeko.
2022/09/23 - 11:49
31 hildako Iranen, Mahsa Aminiren heriotzaren aurkako protestetan
Iranen, 31 pertsona hil dira azken egunotan Mahsa Aminiren heriotzaren aurkako protestetan. Amini beloa gaizki jantzita eramateagatik atxilotu ostean agertu zen hilda.
2022/09/22 - 22:46
Maryam Fathi: 'Dena militarizatu dute Kurdistan partean, sarraskia egiten ari dira'
Iranen, 17 pertsona hil dira azken orduotan, Mahsa Amiri emakumearen heriotzaren harira ugaritutako protestetan. Gertakari horien aurrean, milaka manifestari kalera irten dira emakumeen oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko. Guk Euskal Herrian bizi den emakume irandar baten testigantza jaso dugu.