Iran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Raisi presidentearen omenezko ekitaldiak hasi dira Iranen

20240521091502_iran-hileta_
18:00 - 20:00
Raisi presidentearen omenezko ekitaldiak hasi dira Iranen
Milaka lagun kalera irten dira Tabriz hirian Ibrahim Raisi presidentea eta helikoptero istripuan hildako gainerako pertsonak agurtzeko. Hileta elizkizunak Teheranen egingo dira, baina oraindik ez da eguna ezagutzera eman.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X