Iran
2020/01/07 - 21:18
50 lagun baino gehiago hil dira Soleimaniren hiletan, ihesaldi batean
50 lagun baino gehiago hil eta dozenaka zauritu dira astearte honetan, Irango hegoaldeko Kerman hirian, Qasem Soleimani jeneralaren hiletan, ihesaldi baten ondorioz.
2020/01/07 - 17:55
50 lagun baino gehiago hil dira Soleimaniren aldeko hiletan, ihesaldi batean
Bestalde, Irango Parlamentuak "erakunde terroristatzat" jo ditu Pentagonoa eta AEBko Armada.
2020/01/07 - 16:56
Milioi bat lagun bildu dira Soleimani jeneralaren hiletan
Milioi bat lagun inguru bildu dira Soleimaniren jaioterrian, haren hiletan parte hartzeko. Mendekua eskatu dute, Iranen erantzuna gogorra izango dela esan dute berriro ere agintari islamiarrek.
2020/01/07 - 11:56
Europaren zalantzak Iranekiko
Orain, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuko Atzerri ministroak Iranekiko jarrera bateratua adosten ari dira. Hirurek nahi dute hitzarmen nuklearrari eustea.
2020/01/07 - 10:24
Iraketik tropak ateratzeko aukeraren inguruan mezu kontraesankorrak bidali ditu AEBk
Iraken dauden indar estatubatuarren etorkizuna airean dago, joan den astean Qasem Soleimani komandante boteretsua hil ostean, Bagdadeko aireportuan drone batekin egindako eraso batean.
2020/01/06 - 17:29
Ehunka mila pertsona Teherango kaleetan, Soleimani jeneralari agur esateko
Teherango kaleak mukuru bete dira AEBk hil zuten jeneralaren aldeko hiletetan eta Ameriketako Estatu Batuen kontrako aldarrikapenetan.
2020/01/05 - 21:45
Iranek ez dituela akordio nuklearraren murrizketak beteko iragarri du
Adierazpen batean, Errepublika Islamikoak esan du ez duela uranioa ez ekoizteko eta aberasteko konpromisoa beteko, AEBek Solemaini jenerala hil ostean.
2020/01/05 - 20:27
Atzerriko tropak herrialdetik botatzea onartu du Irakeko Parlamentuak
AEBen erasoaren ostean, Irakeko Parlamentuak NBEren aurrean presazko kexa bat aurkeztea eta Estatu Islamikoaren kontra borrokatzeko egindako laguntza eskaera bertan behera uztea eskatu dio Gobernuari.
2020/01/04 - 20:44
Bagdadeko Eremu Berdearen kontra erori dira suziri batzuk
Hainbat suzirik talka egin dute larunbat honetan Bagdadeko Eremu Berdean, atzerriko enbaxada nagusien eta Irakeko Gobernuaren ministerioen egoitza den hiriaren zati gotortuan.
2020/01/03 - 21:31
Soleimaniren hilketak ekar ditzakeen ondorioak aztertu ditu Mikel Ayestaranek
Bere hilketak izan ditzakeen ondorioei buruz Mikel Ayestaran Ekialde Hurbileko gure korrepontsalarekin hitz egin dugu.
2020/01/03 - 21:00
Soleimaniren hilketak tentsioa areagotuko duen beldur dira nazioarteko agintariak
AEBen erasoak Ekialde Erdiko "egoera nabarmen nahasi" dezakeela ohartarazi dute Frantziak eta Errusiak. "Munduak ezin du Persiar golkoan beste gerra bat onartu", adierazi du NBEk.
2020/01/03 - 15:36
Soleimanen hilketak tentsioa izugarri igo du Ekialde Hurbilean
Donald Trump berak eman du hiltzeko agindua, Bush eta Obama sekula urratzen ausartu ez ziren lerro gorria gaindituta: Irango lider bat, selektiboki hiltzea.
2020/01/03 - 13:28
Brent petrolioaren prezioa % 4 igo da, AEBk Bagdaden egindako erasoa dela eta
Zehazki, Brent motako petrolio upel bakoitzaren prezioa 69,16 dolarrera iritsi da goizean, AEBk Qassen Soleimani jenerala hil ostean, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean.
2020/01/03 - 13:25
AEBk Soleimani Irango jenerala hil du, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean
AEBren enbaxadan izandako manifestazioen ostean, egoerak okerrera egin du bi herrialdeen artean. Segurtasun indarrek gas negar-eragileak erabili zituzten herritarrak sakabanatzeko.
2020/01/03 - 12:53
Qasem Soleimani, azken hamarkadetako Irango buruzagi militar boteretsuena
AEBk hildako jenerala Irango izar politiko garrantzitsu bat zen, eta haren aholkuak Ali Jamenei aiatolaren belarrietaraino iristen ziren.
2020/01/03 - 09:24
AEBk Soleimani jeneral irandarra hil du Bagdaden egindako eraso batean
Irango Guardia Iraultzaileko Quds Indarreko buru Qassen Soleimani jenerala hil dute Bagdadeko Nazioarteko Aireportuan, misilekin egindako eraso batean.
2020/01/02 - 10:42
AEBk Bagdaden duen enbaxadak bertan behera utzi ditu hitzartutako jarduera guztiak
Asteartean, Gobernuaren aldeko milizia batzuen koalizioa den Herri Mobilizazioaren Indarrek instalazio horien kontra egindako erasoaren ostean hartu du erabakia AEBk.
2019/12/31 - 16:39
Milaka manifestatzailek AEBren Irakeko Enbaxadari eraso diote
Iranen kidekoa den Kataib Hezbola miliziaren jomugen aurka azken egunotan egindako aire-erasoengatik ari ziren protestatzen erasotzaileak. Iturri batzuen arabera, gutxienez 20 lagun zauritu dira.
2019/12/31 - 13:17
Ehunka manifestari sartu dira AEBk Bagdaden duen enbaxadan
AEBek azken egunotan Kataib Hezbolaren, Iranen aldeko milizia baten, aurka egindako erasoei erantzunez egin dute hori.
2019/11/29 - 10:25
Ondoezaren arrazoiak
Kaleak sutan dira Bolivian eta Txilen,Libanon eta Iraken, Iranen eta Georgian. Lehen manifestazioen eragileek txikikeriak dirudite.