Gobernuaren kontrako protestak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek Moralaren Polizia desegin du

Beloa txarto jarrita eramateagatik atxilotu zuen Moralaren Poliziak Mahsa Amini gaztea, eta, haren zaintzapean zegoela, hil egin zen, Poliziak eragindako kolpeek jota. 400 pertsonatik gora hil dira azken hilabeteetan Aminiren hilketak piztutako protestetan.
Masha Aminiren hilketagatik protesta egiteko manifestazioa Turkian. Argazkia: EFE
Masha Aminiren hilketagatik protesta egiteko manifestazioa Turkian. Argazkia: EFE

Herritarren arropen egokitasuna zaintzen eta Errepublika Islamikoak ezarritako kodeen arabera janzten ez ziren emakumeak bereziki atxilotzen zituen Moralaren Polizia ezabatu du Irango Gobernuak, Mohamad Yafar Montazeri fiskal nagusiak iragarri duenez.

ISNA albiste agentziak jaso duenez, fiskalak zehaztu du Polizia horrek ez duela "loturarik Botere Judizialarekin". Izan ere, aurreratu duenez, epaileek jarraituko dute zaintzen Irango herritarren portaerak, eta emakumeen arropen garrantzia azpimarratu du, batez ere Qom hiri santuan (Teherango hegoaldean). Mundu osoko erromesek eta seminaristek bisitatzen duten hiria da Qom. Adituek diotenez, herri-protestaren mugimenduari egindako keinua litzateke Moralaren Polizia ezabatzearen erabakia.

"Hau iraultza bat da"

Mahsa Amini, 22 urtekoa, irailaren 16an hil zen, Teherango Moralaren Poliziak hiru egun lehenago atxilotu ondoren, belo islamiarra gaizki jarrita zeramala iritzita. Ordutik, Iran sutan dago, erregimenaren aurkako protestetan murgilduta. Errepublika Islamikoaren amaiera ere aldarrikatu dute manifestariek.

Iran Human Right GKEaren arabera, 448 pertsona hil dira errepresio polizialaren ondorioz, eta gutxienez, 2.000 atxilotu dituzte, hainbat delitu egotzita. Horietatik seiri heriotza-zigorra ezarri diete.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X