iran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Klerikoei turbantea kentzea, Iranen protestatzeko metodo berria

Herrialdeak etengabeko protestak bizi ditu irailaren 16an Mahsa Amini gaztea hil zenetik, Moralaren Poliziak atxilotu ostean islamiar beloa gaizki jantzita eramateagatik.
Kleriko bat, Teherango kaleetatik. Artxiboko argazkia: EFE
Kleriko bat, Teherango kaleetatik. Artxiboko argazkia: EFE

Irango gazteriak protestatzeko modu berriak eta askotarikoak inprobisatu ditu azkenaldian; belorik gabe dabiltzan emakumeak, leihoetatik entzuten diren oihuak zein protesta abestiak. Azken egunotan, gainera, metodo berri bat gailendu da: klerikoei turbantea kentzea.

Modus operandia birala da dagoeneko sare sozialetan: gazte bat, neska zein mutil, atzetik hurbiltzen zaio kleriko bati, eta eskuaz kolpe bat ematen dio buruan daraman turbanteari, lurrera erori arte, sarritan, ingurukoen barre artean.

Jakina, bideoa grabatzen dute, ondoren Twitter, Instagram zein Telegram bidez partekatzeko, herrialdeko kaleak bezain funtsezkoak diren guda zelaiak, alegia.

Mezuaren inguruko zalantzarik geldituko balitz, bideo horiekin egindako muntaia batean, Queen britainiar taldearen I Want to Break Free abestia entzun daiteke.

Iranek etengabeko protestak bizi ditu irailaren 16an Mahsa Amini gaztea hil zenetik, Moralaren Poliziak atxilotu ostean islamiar beloa gaizki jantzita eramateagatik. Mobilizazio horietan, Islamiar Errepublikaren amaiera eskatzen dute.

Gazteek eta emakumeek antolatzen dituzte, batik bat, protestak. "Emakumea, bizitza, askatasuna!" bezalako leloak helarazten dizkiote Gobernuari, eta beloak erretzen dituzte, Islamiar Errepublikaren sinboloetako bat. Protesta modu pentsaezina izan da duela gutxira arte.

Era berean, pentsaezina zen gazteek erlijiosoei turbanteak kentzea. Ruhola Jomeini ayatolak 1979an fundatutako Errepublika Islamiarrarekiko gaitzespena erakusteko modu bat dira protestok.

Edonola ere, badirudi mezua ez dela oraindik Irango esfera altuetara iritsi. Izan ere, Estatu Batuak seinalatzen diraute protesten erantzule gisa, eta ez daude prest herritarren nahigabea erreala izatearen aukera onartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X