Iran
2019/06/14 - 10:25
Ohiko susmagarriak Persiar golkoan
Persiar golkoan bi petrolio-ontzien aurkako erasoaren atzean herrialde asko egon litezke: Iran, AEB, Israel edota Saudi Arabia. Norbaiti (agian guztiei) komeni zaie tentsioak gora egitea.
2019/06/13 - 20:27
Bi petrolio-ontziri ustez eraso egin diete Omango golkoan
Mohamed Javad Zarif Irango Atzerri ministroak gertatutakoa "susmagarritzat" jo du. Ameriketako Estatu Batuek, berriz, erasoen atzean Iran dagoela esan dute.
2019/05/15 - 11:45
Gerra hotsak Golkoan
Iran eta AEB biak ari dira esaten ez direla gerra prestatzen ari, baina ekintzekin aurkakoa erakusten dute.
2019/05/14 - 13:56
Tentsio handia persiar golkoan
Duela bi aste, Trummpek zigorrak zabaldu egin zituen, eta honela Iranek oso zail du bere petroleoa atzerrian saltzea; eta bere petroleoa saldu gabe, Irango ekonomia hondoratzen ari da.
2019/05/09 - 12:21
Iran matxinatu egin da Trump-en txantaiaren aurrean
Europak Iranekin merkataritza harremana izateari uko egiten jarraitzen badu, irandarrek aurrera jarraituko dute arma nuklearrak garatzeko programarekin.
2019/05/08 - 22:28
Irango akordio nuklearreko sinatzaileek hura mantentzea eskatu dute
Iranek akordioa ez betetzeak "ondorioak" izan litzakeela ohartarazi dute Europako estatuek, eta Errusiak eta Txinak AEBen mehatxua errefusatu dute. "Oso laster" zigor berriak iragarri ditu AEBk.
2019/05/08 - 19:40
Zigorretatik babesten ez badute akordio nuklearra ez duela beteko esan du Iranek
Irango presidenteak iragarri duenez, Errepublika Islamiarrak berriz uranioa goi mailan aberasteari ekingo dio beste bost estatu sinatzaileek ez badute Estatu Batuek ezarritako zigorretik babesten.
2019/05/08 - 19:24
Iranek akordio nuklearraren konpromiso batzuk betetzeari utziko dio
2015ean sinatutako akordio nuklearraren arabera, soberan duen aberastutako uranioa atzerrian saldu behar du Iranek, baina Irango presidenteak jakinarazi du hori egiteari utzi egingo diotela.
2019/05/08 - 01:37
Iranek 2015eko akordio nuklearrean hartutako konpromisoak murriztuko ditu
Ameriketako Estatu Batuek ituna hautsi eta urtebetera hartu du erabakia Teheranek, gainerako sinatzaileek euren eginbeharrak betetzeko orduan porrot egin ondoren.
2019/04/08 - 21:27
Irango Guardia Iraultzailea talde terrorista izendatu du Trumpek
Iranek berehala erantzun dio Trumpi, eta Washingtonek Ekialde Erdikoan eta Asiako mendebaldean dituen tropak talde terrorista izendatu ditu Teheranek.
2019/02/14 - 09:13
Gutxienez 41 pertsona hil dituzte Iranen, Guardia Iraultzailearen aurkako erasoan
Jaish-al-Adl talde sunnitak bere gain hartu du Irango Guardia Iraultzaileko kideak zeramatzan autobus baten kontra egindako atentatua. Hildakoen artean zibilak ere badaude.
2019/02/11 - 14:59
Irango Islamiar Errepublikak 40 urte bete ditu
Donald Trumpek Iranen aurkako zigor ekonomikoak indartu egin ditu, eta krisi ekonomikoak eragin zuzena du irandarren bizimoduan.
2019/02/11 - 10:13
40 urte ayatollah deiturikoek Irango agintea hartu zutenetik
Diktadura bat da eta gainera erlijio musulmanaren agindu kontserbadoreenak ezartzen ditu. Eta, gazteen artean babes falta eta haserrea dagoen arren, beste berrogei urtez irautea pentsatzen du.
2019/01/14 - 12:42
Gutxienez 15 lagun hil dira Teheranen izandako hegazkin istripuan
Boeing-707 hegazkinak larrialdiko lurreratzea egin du aireportuan, baina pilotuak ezin izan du hegazkina kontolatu eta pistaren horma baten aurka talka egin du.
2018/12/18 - 11:29
80 kazetari hil, 348 kartzelatu eta 60 bahitu dituzte 2018an
Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak bildutako datuen arabera, aurtengoa 'bereziki odoltsua' izan da, hildako kazetarien kopuruak % 8 egin baitu gora.
2018/12/07 - 22:43
Huaweiren exekutiboa estraditatzea eskatu dio AEBk Kanadari
Txinako enpresaren finantza-zuzendari Meng Wanzhouren kontra 30 urteko kartzela zigorra eskatzen du Estatu Batuetako Fiskaltzak, kargu bakoitzeko.
2018/12/07 - 09:34
Trumpek konfrontazioa nahi du Txinarekin
Huaweiri Iranekin negozioak egitea leporatu diote, eta ez dira enpresari trabak jartzearekin konformatzen; enpresako arduradunak epaitu nahi dituzte.
2018/12/06 - 13:52
Huaweiko finantza-zuzendaria atxilotu dute Kanadan, AEBk eskatuta
Hilaren 1ean atxilotu zuten Wanzhou Meng, Washingtonek Irani ezarritako zigorrak ustez bortxatu izateagatik.
2018/10/27 - 15:53
Ezegonkortasuna handituz doa Gazan
Azken indarkeria gorakada horretan Iranen esku hartze militarra ikusi du Israelek.
2018/10/03 - 21:28
AEBek Irani ezarritako zigorrak kentzeko agindu du Nazioarteko Justizia Gorteak
Ebazpen ezagututa, 1995ean Iranekin egin zuen Adiskidantza Ituna bertan behera utziko duela iragarri dute Estatu Batuek. Epai-mahaiak akordio hori erabili du Iranen alde egiteko.