Iruñeko Udala
2021/04/26 - 13:17
Sanferminak bertan behera uztea erabaki du Iruñeko Udalak, bigarren urtez
Enrique Maya Iruñeko alkateak 2021eko sanferminak bertan behera utziko dituela iragarri du, bigarren urtez jarraian, COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta.
2021/04/23 - 15:10
Egungo egoeran "ohiko" sanferminak egitea ezinezkoa dela onartu du Iruñeko alkateak
Enrique Mayak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, egungo kutsatu kopuruekin "ezinezkoa da ekitaldi masiboak egitea".
2021/04/23 - 11:40
Enrique Mayarentzat ''ezinezkoa'' izango da betiko sanferminak ospatzea
Iruñeko alkateak adierazi duenez, azken erabakia egun batzuk barru jakinaraziko dute, Gobernu taldearekin, Bozeramaileen Batzordearekin eta sanferminetako Mahaiarekin baloratu ondoren.
2021/03/23 - 13:11
Hondakin organikoen bilketa % 181 igo da azken hamarkadan Nafarroan
Datu horien arabera, Foru Erkidegoa Espainiako Estatuko lehen postuan dago. Dena dela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azpimarratu duenez, 'hondakinik onena sortzen ez dena da'.
2021/03/21 - 16:25
ETAren biktimentzako "duintasun demokratikoa" aldarrikatu dute Iruñean
ETAren biktimen izenekin hirian plakak jartzeko, Udalak antolatzen duen hirugarren ekitaldia izan da igande honetakoa.
2021/03/08 - 22:43
M8: Iruñeko manifestazioa
Elkarretaratze batek ehunka lagun bildu ditu Iruñean 2021eko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean.
2021/03/05 - 21:47
Santa Engrazia zubi gotikoaren zaharberritzeak eztabaida piztu du, egokiena ez delakoan
Zubi gotikoan duela lau urte uholdeek zuloa eragin zuten. Orain zulo hori granitozko bost harri berrirekin tapatu ditu Iruñeko Udalak, gainontzeko harrien desberdinak direla disimulatu gabe.
2021/02/27 - 17:08
Iruñeko Udalak pankarta feminista bat jartzeko baimena ukatu du
Nafarroako Bordad Malditas brodaketa feminista taldeak hainbat hilabetez landutako pankarta hiriburuaren erdialdean jartzeko asmoa zuen.
2021/02/19 - 13:16
Pirritx eta Porrotx indemnizatu beharko ditu Udalak, Auzitegiak arrazoia eman baitie
Nafarroako Administrazio Auzitegiak partzialki onartu du Iruñeko Udalaren aurka ezarritako salaketa, atzera bota baitu kontratua betearazteko egindako eskaera.
2021/02/16 - 09:53
100 salaketa baino gehiago Iruñean covid-19aren kontrako neurriak ez betetzeagatik
Udaltzaingoak 108 salaketa jarri ditu guztira asteburu honetan, horietako 13 establezimendu publikoen aurka.
2021/02/10 - 15:42
80 urtetik gorakoei martxotik aurrera jarriko diete txertoa Nafarroan
Bien bitartean, arrisku txikiko osasun-langileak eta funtsezko beste zerbitzu batzuk immunizatzen hasiko dira AstraZenecarekin. "Okerrena pasatu da, baina bidea dago egiteko", dio Santos Indurainek.
2021/02/04 - 20:28
Mayak ez du baztertzen sanferminetan ekitaldiren bat egitea
Azpimarratu du sanferminak oraindik ez dituela "bertan behera utzi", eta aitortu "ilusio handia" egingo liokeela zezenketak antolatzea, beste hiri batzuetan ere egiten badituzte.
2021/01/27 - 12:33
Covid-19a tarteko, aurten ere ez da sanferminik izango, Mayaren eta Chiviteren ustez
Iruñeko alkateak "oso zail" ikusten du, eta Nafarroako presidenteak zalantzan jarri du ohi bezala ospatu ahal izatea, nahiz eta txertaketa oso aurreratua egon.
2021/01/21 - 12:41
Gidari bat salatu dute Iruñean lizentziarik gabe taxilari gisa aritzea egotzita
Gidariak etxeratze agindua urratu du, eta bate bat eta labana bat zeramatzan.
2021/01/08 - 12:04
Elurteei aurre egiteko plana aktibatu dute Iruñean, larunbateko iragarpena dela eta
Elurra kentzeko hiru kamioik eta lur orotako bost ibilgailuk gatza botako dute Iruñean, eta lantalde bat espaloiak garbitzeaz arduratuko da.
2020/12/31 - 09:35
Errege Magoak urtarrilaren 5ean izango dira Nafarroa Arenan
Txikienak Errege Magoez gozatu ahal izango dira "Stella. Errege Magoen bidaia" ikuskizunean. Hiru emanaldi izango dira: 12:00etan, 16:00etan eta 19:30ean.
2020/12/23 - 14:34
Nafarroa prest dago igande honetan covid-19aren aurkako txertaketa hasteko
Txertoa Iruñeko El Vergel egoitzan jarriko dute, eta lehen egunean 155 pertsona ingururi jartzea aurreikusi dute.
2020/12/14 - 13:37
Iruñeko Udalak 119 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du
Erretiratu direnen 40 lanpostu betetzea eta egun behin-behineko langileek betetzen dituzten 79 lanpostu egonkortzea da helburua.
2020/12/14 - 10:52
Langile bat larri dago kea arnasteagatik, Iruñeko Renferen biltegian izan den sutean
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, gizona Renfek trenak garbitzeko azpikontratatutako enpresako langilea da.
2020/12/11 - 14:49
Trafikoa moztu dute Iruñeko zonalde batzuetan, Arga ibaiaren uraldiak eraginda
Erriberan, Tuterako Udaltzaingoak uholde arriskuaz ohartarazi ditu herritarrak, Ebro ibaiak izan duen goraldiaren aurrean.