Iruñeko Udalak 119 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du
Iruñeko Udalak 2020. urteari dagokion Lan Eskaintza Publiko (LEP) berria onartu du gaurko gobernu bileran. Guztira, 119 lanpostu eskainiko ditu. Erretiratu direnen 40 lanpostu betetzea eta egun behin-behineko langileek betetzen dituzten 79 lanpostu egonkortzea da helburua.
Ohar bidez jakinarazi duenez, Udalak 1.629 lanpostu ditu gaur egun eta horietatik 733 hutsik daude. 733 lanpostu horietatik 587 bitarteko langileek betetzen dituzte, eta 146, bete gabe daude. 2020ko lan eskaintza publiko honekin, lanpostu hutsen % 27 eta bitarteko langileek betetzen dituzten lanpostuen % 13,5 beteko dira.
Erretiratutako funtzionarioek hutsik utzitako 40 lanpostu beteko dira. Horietatik 25 plaza Udaltzaingoari dagozkio eta lau Gizarte Langintzari. Gainera, arkitekto tekniko posturako bi plaza aurreikusi dira eta plaza bana, ostera, Kulturako goi-mailako teknikari izateko, desinfekzio eta mantentze-lanetarako, bateraezintasuneko erdi-mailako tituludun izateko, hilerriaren administraziorako, mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzaile izateko, Musika Eskolako piano irakasle izateko, erizaintzako teknikari izateko, osasun publikoko goi mailako teknikari izateko eta Gizarte Hezkuntzarako.
Hutsik dauden lanpostuak betetzea ezik, egun behin-behineko langileek betetzen dituzten 79 lanpostu egonkortu nahi dituzte. Batez ere, behin-behinekotasun tasa handia duten bi kolektibori eragiten die, funtzionamendu-laguntzaileei (ikastetxeak eta kiroldegiak, batez ere) eta hiri-kontserbazioko mantentze lanetako laguntzaileei. Lehenengoen kasuan, % 50eko behin-behinekotasuna dute gaur egun eta 52 plaza eskainiko dira eta, bigarrengoen kasuan, gaur egun % 30etik gorako behin-behinekotasuna dute eta 9 egonkortze plaza eskainiko dira.
Hauek dira egonkortze prozesu horretan sartzen diren beste lanpostu batzuk: Gizarte Hezkuntzarako hiru plaza, Arkitektura Teknikoko eta Zerga Ikuskaritzako bina plaza, Ingeniari Kimiko Teknikoko postu bat, Esku-hartzerako postu bat, Mugikortasuneko Ikuskatzaile Laguntzailerako postu bat eta Ikuskatzaile Laguntzaile izateko postu bat.
Halaber, buruzagitza eta ardura postu batzuk proben bitartez beteko dira eta ez izendapenen bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.