Iruñeko Udala
2024/01/18 - 11:38
Asironek esan du Ibarrolak eta UPNk ''frustrazioa'' gainditu behar dutela, lanean hasteko
Joseba Asiron Iruñeko alkatearen esanetan, UPNko kideek "frustrazioa ezin izan dute oraindik gainditu eta Iruñeak ez du hori merezi". "Iruñeak behar du oposizioa, baita Cristina Ibarrolaren lana eta alderdia ere, baina espero dut behingoz gaindituko dutela fase hau", gaineratu du.
2024/01/16 - 20:03
Chiviterekin lehen bilera Joseba Asiron alkatetzara iritsi ondoren
Joseba Asiron (EH Bildu) alkatetzara iritsi osteko lehen bileran, Cristina Ibarrola erregionalistaren aurkako zentsura-mozio bat onartzearen ondorioz, besteak beste, Udal berriak bultzatzen duen Etxebizitza Sozialerako Plana aztertu dute.
2024/01/15 - 14:50
UPNk txosten juridiko batean ezarritako jarraibideak segituko ditu udalen elkarte berri bat sortzeko
EH Bilduk eta PSNk Iruñeko zentsura mozioa adostu zutenean, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa utzi eta elkarte berri bat sortuko zutela iragarri zuten erregionalistek. Neurriaren aurrean, Federazioa babesteko ekimena aurkeztu du PSNk Foru Ganberan.
2024/01/11 - 23:02
Asiron, ETAren biktimen erreparazioaren alde, alkate gisa egindako lehen hitzaldian
Iruñeko alkate izendatu zutenetik egin duen lehen agerraldian, Joseba Asironek (EH Bildu) "indarkeria jasan duten biktima guztien aitortza eta erreparazioa" defendatu du, "baita ETAren biktimena ere, noski".
2024/01/02 - 08:30
Albiste izango dira: Abisu horia haizeagatik, Jenni Hermosoren deklarazioa eta dozenaka hildako Janponian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/29 - 19:23
Iruñeko hiruko gobernu berriak lehen bilera egin du, eta aurrekontuak luzatu ditu kontu berriak onartu arte
Iruñeak 2021etik luzatutako aurrekontuak zituen. Udal gobernu berriak zortzi zinegotzi delegatu eta bi zinegotzi berezi izango ditu.
2023/12/29 - 10:04
Asiron: ''Indar aurrerakoiok erakutsi dugu politikak adosteko gai garela''
UPNren jarrerari begira, kritikatu du ez dela "eraikitzailea" izan, eta "hirian pentsatu" beharra dagoela, "erridikulorik egin gabe".
2023/12/29 - 09:14
Albiste izango dira: Asiron Iruñeko alkate, Euriborra eta urtebete Lukas Agirre gabe
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/28 - 18:29
Ibarrola "klasistatzat" jo dute, UPNko alkate ohiak "nahiago dut eskailerak garbitu" esan ondoren
PSOEk, Sumarrek eta IUk, besteak beste, alkate ohi erregionalistari erantzun diote, karguaren agurrean egindako aipamen polemikoagatik.
2023/12/28 - 18:11
Joseba Asironek plazan bildutako jendetzari eskaini dio alkate makila
Joseba Asiron Iruñeko alkatea udaletxeko balkoira atera da makila Udaletxe plazan bildutako jendetzari eskaintzera. Asironek garai berri bat agindu die iruindarrei.
2023/12/28 - 17:00
Ibarrola: ''Inoiz ez nintzateke alkate izango EH Bilduren botoekin. Nahiago dut eskailerak garbitu ''
Iruñeko alkate ohiak adierazpen polemikoak egin ditu, eta EH Bilduren babesik baztertu du. "Nahiago dut eskailerak garbitzea", gaineratu du.
2023/12/28 - 14:17
Joseba Asiron Iruñeko alkate izendatu dute
Zentsura-mozioak aurrera egin ondoren, Joseba Asironek lehenengo hitzaldi bat egin du Iruñeko alkate bezala.
2023/12/28 - 13:59
Joseba Asiron aukeratu dute Iruñeko alkate, EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin alderdien babesarekin
EH Bilduren hautagaiak Iruñeko aginte-makila lortu du, Cristina Ibarrola alkatearen aurkako zentsura-mozioaren ostean.
2023/12/28 - 13:48
Tentsioa izan da nagusi bilkuraren hasieran, Asironek eta Ibarrolak izan duten denboraren harira
Popularrek adierazi dute bai Asironek eta baita Ibarrolak ere hamar minutuko hitzaldia egiteko eskubidea dutela, baina Mahaiko presidenteak azpimarratu du hitzaldiek gehienez sei minutukoak izan beharko direla. PPNk neurriak hartuko dituela iragarri du.
2023/12/28 - 13:13
''Asiron, fuera del sillon'', abestu dute zentsura-mozioaren kontrakoek
Pertsona gutxi batzuk mozio-zentsuraren aurkako elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udaletxearen kanpoaldean.
2023/12/28 - 13:01
Jai-giroa nagusitu da Iruñeko udaletxeko kanpoaldean
Iruñeko zentsura-mozioa eztabaidatzeko bilkura hasi aurretik, ehunka lagun batu dira Udaletxeko plazan, Joseba Asironi babesa emateko.
2023/12/28 - 09:33
Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñean, Zeledon berria eta Inozente eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/28 - 06:00
Joseba Asironek Iruñeko aginte makila lortuko du gaur zentsura-mozioari esker
Saioa 12:00etan hasiko da. Ibarrolaren esanetan, mozioaren ostean "burua tente eta ate nagusitik" aterako da Udaletxetik. UPNk afiliatuak deitu ditu Ibarrola babesteko. Bestalde, Asironek "begirunea, lasaitasuna eta poza" eskatu ditu.
2023/12/26 - 17:38
PSN: "UPNren eraso etengabeen ondorioz, Tomas Rodriguezek ez du zinegotzi kargua hartuko Iruñean"
Rodriguezek zinegotzi kargua hartu behar zuen Elma Saiz ministroa ordezkatzeko osteguneko Udalbatzan, zentsura-mozioa eztabaidatzeko osoko bilkura egin baino lehen. Azkenik, Miguel Matellanesek hartuko du kargua, baina ez du ostegunean egiterik izango.
2023/12/24 - 06:00
Iritsi da Eguberrietako lehen egun handia: gabon eskeak, gabon afaria, Olentzero eta Mari Domingiren bisita...
Baiona eta Bilbotik igaro ostean, 18:00etan iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Donostiara, Gasteizera eta Iruñera. Hemen dituzu egitarauak.