Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñean, Zeledon berria eta Inozente eguna
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Zentsura mozioa Iruñean: Iruñeko Udalbatzak gaur eztabaidatuko du Cristina Ibarrola alkatearen aurkako zentsura mozioa. Abenduaren 13an aurkeztu zuten EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Talde Mistoak. Eztabaida eta bozketa 12:00etan hasiko dira udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Udalbatza berezia zuzenean jarraitzeko aukera izango da eitb.eusen bidez.
-Zeledon berria: Gasteizko Blusa Mutil eta Nesken Elkarteak duela gutxi aukeratu duten Zeledon berria (Iñaki Kerejazu) aurkeztuko dute gaur, San Miguel elizaren atarian.
-Inozente eguna: Ingurukoei adarra jotzeko eguna da gaurkoa. Ohiturari eutsiz, komunikabideek ere izango dute albiste faltsuren bat edo beste. Adi, beraz, eitb.eus webguneko berriei, ziria sartzerik nahi ez baduzue!
Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"